w_premios_handira_jo_eu

Handira Jo sariak

Handira Jo sariak

aitor

Uztailak 15ean Bizkaia Aretoan egindako Handira Jo! Doktorego Tesi Lehiaketaren ekitaldian Aitor Pablosek Martin Olazar eta Roberto Aguado katedradunen zuzendaritzapean egindako tesiak 1. saria jaso zuen. Gorka Morenok, Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Joseba Mariezkurrenak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza eta Lehiakortasun Ekonomikoko zuzendaria eta Olatz Goitiak, BEAZeko zuzendaria, sariak banatu eta irabazleak zorionduko zituzten, eta hirurek azpimarratu zuten jakintzaren transferentzia gizartera, I+G+Bko emaitzen ustiapena eta berrikuntza sustatzea unibertsitatearen funtsezko ekarpenak direla, eta hortik sari honen garrantzia.