A1

Gugaz etorri nai badoçu...

aurkibidera itzuli

1155-1158 eta 1160-1163

orriak ia osorik galdu direnez, ez dakigu poema hau hemen hasten den ala, hasiera hain zuzenak susmarazten duen bezala, lehenengo lau lerroak aurretik hasiriko elkarrizketa baten zati diren; gauza nahiko ziurra da poema ez zela amaitzen guk ezagutzen dugun moduan.
Baserri giroko nobleziaren jaia aurkezten da poeman, Lazarragaren jaioterritik hurbilekoa. Aipatzen diren herri guztiak dira Aguraingo eskualdekoak eta denak dira bederatzi kilometroren barruan; gaur egun batzuk Barrundiako udalerrian dira (Ozeta, Gebara eta Heredia) eta bat Iruraitz-Gaunako udalerrian (Ezkerekotxa).

Dama ederrak ikustearren doa narratzailea jai horretara, eta gorte giroko jaietan bezala antolaturik aurkitzen ditu hala dontzeilak nola zaldunak, bakoitza bere herriko bandera eta jantziekin. Zaldun arteko justa edo borrokak aipatzen dira, dama galanten bihotzak irabazteko lehia gisa, baina jai horretako protagonista nagusiak damak eurak dira, eta jaiaren ikusgarritasuna, jantzi, bandera, errotulu eta desfileekin.

<1159r>

[...]
—Gugaz etorri nai badoçu,
erraz daiçu ecusi
doncella linda damaric
munduan pare bagaric.—
Joan ninçan da ecusi neben5
asco donzella galantic,
conciertu concertaduaz
oyta guztiac jarriric
Retulo bat ecusi neben
canpuaen alde bateti,10
urregorrizco letra baçugaz
egoan escreviduric.
Eocen begui ederric asco
aren aldean jarriric;
nungo direan esaten dave 15
alcarri beguiraturic:
—Oçaetaco bandereagaz
oyta gu gara etorri,
iguzquiaren aldean dago
gure onrea jarriric, 20
gueure acean guc darabilgu
mundua catigaturic.—
Goitixeago ecusi neben,
beste alderuz eguinic,
doncella flordelisaric asco 25
guztiac gorriz janciric:
Gaztelu Guebaracoan gara
gu bici defendiduric
,

<1159v>

gure jazteco gorrioc dira
contentuagaz josiric,30
justaric asco çaldun guztioc
eguiten dave gugayti.—
Amoriozco erregue jauna
ecusi neben bertati,
dama baçuen oñetara35
oy belaurico ecinic,
ceinçuc1 ecarten deviseagaz
eçautu ditut, bada, nic.
D'Erediaco galea dator
ponpa andiaz beteric;40
oy, ainbat2 dira ederrac ece
ni nago admiraduric.
Çaldunic asco ecusi neben,
guztiac oriz janciric,
ceña dan utra librea gacha,45
desesperançaz3 beteric;
Ezquerecochan oy darabilte,
pensamentuac galduric,
cegaiti ango larrosachoac
eztau piedaderic;50
libreric eta ardura baga
oyta dirade ebili,
cegayti ez dau amorioac
bere flecheaz iregui
aen bioç utra gogorrac55
 
Ohar paleografikoak
1 ceinçuc] esk. ceinçun.
2 ainbat] esk. ain bayt.
3 desesperançaz] esk. desesperanças; -er- lerroartean erantsita.