A26

Tratado de lo que berdaderamente acontescerá antes y el día del temeroso juizio

aurkibidera itzuli

Azken Judizioa

iragartzen duen Ebanjelioetako Mateo 25, 31-46 atalaren glosa da, funtsean, poema hau. Hona hemen Ebanjelioko testua:
Gizonaren Semea, aingeru guztiak lagun dituela, aintzaz beterik etortzean, bere errege- aulkian eseriko da. Herriak oro haren aurrean bilduko dituzte. Hark batzuk besteengandik bereizi egingo ditu, artzainak ardiak akerretatik bereizten dituen bezala, eta ardiak bere eskuinean eta akerrak ezkerrean ezarriko ditu. Orduan, erregeak eskuinekoei esango die: “Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua. Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”. Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?” Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”. Gero, ezkerrekoei esango die: “Alde niregandik urruti, madarikatuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestatua dagoen betiko sutara. Gose bainintzen eta ez zenidaten jaten eman; egarri, eta edaten eman ez; arrotz, eta ez ninduzuen etxean hartu; biluzik, eta ez ninduzuen jantzi; gaixo eta kartzelan, eta ez zineten ikustera etorri”. Orduan, haiek ere esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun gose edo egarri, arrotz edo larrugorri, gaixo edo kartzelan, eta guk lagundu ez?” Hark erantzungo die: “Benetan diotsuet: Txikien hauetako edozeini egin ez zeniotena, neuri ez zenidaten egin”. Eta hauek betiko zigorretara joango dira; zintzoak, berriz, betiko bizitzara.
Pasarte hori glosatzen duten poema pedagogikoen tradizioa luzea da, jakina, Mendebaldeko literatura guztietan; gogoan izan, adibidez, Gonzalo de Berceoren “Los signos del juicio final” edo Francisco de Aldanaren “Octavas sobre el Juicio Final” (ikusi González Martínez 1998), eta are euskaraz ere, Etxepareren “Judizio jenerala”.

Lazarragaren bertsioan, errimak markatzen du poemaren egitura: Ama Birjinaren bitartekotzari dagokio lehenengo partea (1-48 lerroak, -du errimarekin, Inbocación a la Madre de Dios izenburupean), eta ondoren dator Azken Judizioaren kontakizuna (49-166 lerroak, -ua- errima bokalikoarekin). Kontakizun horretan, bekatarien zigorraz dihardu lehenbizi (49-142) eta ongileen sariaz gero (143-166).

Eskuizkribuan poema honetan bakarrik aurkitu dugu eredu metriko hau: bakoitia 5 silabako librea, eta bikoitia 9 silabakoa errima bokalikoarekin; honen antzekoena A28 eta B29 poemetakoa da (5+8).

<1198r>

Aquí comiença un tratado de lo que berdaderamente acontescerá antes y el día del temeroso juizio, y el galardón y premio que los buenos y los malos an de rescevir según sus hobras.

Conpuesto por Laçarraga.
Sometido al gremio y corresción de la Sancta Madre Iglesia; arrimado a la fe y al mejor juicio
Inbocación a la Madre de Dios.

Oy guiçon batec
Erregue baleu enojadu,
enojadu ta
asco maneraz afrontadu,
itaunquetan dot5
oy leyquean acertadu1
atrevimentuz2
oy balequio arrimadu.
Nic ez neyque3
a leguiala consejadu,10
cerren leyque
oyta bertati condenadu.
Badanic bere,
amea baleu ayn onradu,
onrada eta15
bere semeaz concertadu,
oyta ceñari
semeac leyon otorgadu
esca lequion

<1198v>

mesedea ta confirmadu, 20
banerexqueo
oy lequiola umilladu
gach eguilea
andra oni ta suplicadu
bere semeari25
oy leguiola alcançadu
parcacioa,
cerren lebela enojadu.
Oyta bertati
ameac leyque aceptadu30
erreguxeau,
ceñac leyan procuradu
oy leguiola
seme jaunorrec4 otorgadu
culpaduaren35
barcacioa ta confirmadu.
Bada, jentea,
cerren daygun atajadu
esan dogunau,5
arren, daygun aclaradu:40
Jaquin eguiçu
oyta dogula enojadu
Jaun Cerucoa,
cerren ditugu quebrantadu
oy6 mandamentu745
santuac eta traspasadu,8
cegayti dogun
pena andia merescidu.

<1199r>

—Infernuetan
daoz çuençat grilluac, 50
cerren deustaçun
oy ausi mandamentuac.
Oy laster çoaz,
gaxto descomulgaduac!
Ezindan9 jaaten,1055
oyta nengusun orduan
nola nengoan
goseac ilic munduan.
Ez ceeguidan
suric, oz ninçan orduan.60
Oy ez ninduçun
ay recojidu neguan.
Gaxo ninçala,
ez nenducaçun11 contuan,
ez gueyago65
catigu nençan lecuan.—
Esango dave
condenaduac orduan:
—Oy nox cenbilcen
orrinbat gachez munduan?70
Eldu ez çara
guec gueoncen lecuan.—
—Exilic çaoz!—
erançungo dau orduan
Jaun Cerucoac,75
oy au desoen puntuan.
—Acorda çatez
oy 12eta çarriz contuan

<1199v>

cinbat joacen
ebili
pobre munduan,80
goseac ilic,
oçac bere bay canpuan;
oy çuetara
joan joacen orduan
limosna esque85
Jaungoicoaren contuan;
çuec oegaz
oy contu guichi orduan.
Orain çaoça
gumuta deçun lecuan,90
çuelacoac
egon doacen moduan.
Utra gaxtoto
bici cinean munduan,
ataidea95
ez ceucala contuan,
ene gauçaric
ez ceucala buruan,
beti ceoncen
Satanasequin jocuan,100
pensamentuoc
ifini baga ceruan,
traspasaduric
oy ene mandament[u]ac;13
oy14 debocio105
guchi ceucan tenpluan,
sacerdoteac
meça esate orduan,
ez gueiago
predicaeta orduan.110
Oy çuen gachoc
utra dacust nic claruan:
çoaz da çarriz
infernuaren çoruan,
finic içango115
ez daben asientuan.—
Ernegaduco
dave gaxtoac orduan
engendradu ta
jaio cirean puntuaz;120
eguingo dave
oyta onela llantuac:
—Ernegacen dot
oy15 confesore juduaz,
cerren ninduan125
oy asolbidu orduan,
oy eguin baga
penitencia munduan.—
Oy confesore
condenaduac orduan130
erançungo dau
oy au dançuan puntuan:
—Ernegacen dot
çugaz, madaricatua,
cerren ninduçun135
çuc engañadu tenpluan,
"On içango nax"
esan ceustan orduan.—
Eongo dira16
onela condenaduac140
secularecoz
finic ez17 daben lecuan.
Oy onac, barriz,
beti contentamentuan,
cerren deuste145
Jaunac esango orduan:
—Oy çatoz, çatoz,

<1200r>

neuronen18 escojiduac.
Jasarri çatez
Padarisuco reñuan,150
ceña dagoan
çuençat asinadua,
oy cerren nauçun
beti eugui contuan;
oy ta munduan155
bici cinean orduan
cunplidu doçu
oy ondo mandamentuac.
Goça naçaçu
neure Aytaren tronuan.160
Oyta goacen,
ene bedeicatuac.—
Joango dira
onac nor bere contuan;
jarrico dira165
angueruaquin ceruan.
Fin
Ohar paleografikoak
1 Hasierako sei lerroak gorago ere jarrita daude, beste dispositio batean: Oy giçon [sic] batec Erregue baleu enojadu / enojadu ta / asco maneraz afrontadu / ytaunquetan dot oy leyquean acertadu. .
2 atrevimentuz] ondoren oy ba (hurrengo lerroaren hasiera), tatxatuta
3 neyque] ondoren a leguiala (hurrengo lerroaren hasiera), tatxatuta.
4 jaunorrec] n gainean lakioa dago, ñ adierazteko erabili ohi duen diakritikoaren antzekoa.
5 dogunau] ondoren hitz bat (ziurrenik arren, hots, hurrengo lerroaren hasierakoa), tatxatuta.
6 oy] zutabearen ezkerretara dago; beranduago idatzi da, bertso-lerro bukaerako -ac/-oc ezabatuta gero.
7 mandamentu] bukaeran -ac edo -oc, ezabaturik.
8 traspasadu] lehenik berriz quebrantadu jarri zuen, eta, hori tatxatu ondoren, eskuinetara (beste zutabean sartuta) zuzendu du.
9 Ezindan] esk. ez yndan. Aurrean emun ez ceustan, tatxatuta.
10 jaaten] esk. jaate.
11 nenducaçun] -i- idatzi du lehenago, orain -e- dagoen lekuan (ninducaçun).
12 oy] aurrean zerbait, tatxatuta.
13 mandamentuac] esk. mandamentac.
14 oy] o- ezkerretara irtena eta -y zirriborro baten gainean.
15 oy] ezkerretara irtena, erantsita bezala
16 Eongo dira] oyta onela tatxatu ondoren idatzi du.
17 ez] -z behintzat geroago txertaturik dago.
18 neuronen] aurreko lerroan zerbait (oita?) idazten hasi da baina ez du amaitu eta tatxatu du.