Eguneko artxiboak: September 16, 2010

OOMMF

Informazio orokorra

Simulazio mikromagnetikoak egiteko programa. 1.2 bertsioa instalatuta dago. Ez da tcl-ko bertsio paraleloarekin kompilatu.

Nola erabili

oommf.tcl

egikaritzen bada grafikoki lan egin dezakegu kalkuluak prestatzeko eta emaitzak aztertzeko. Kalkulu koletara bidaltzeko ondorengo agindua exekutatu dezakezue

send_oommf

eta koleentzako scripta prestatu eta bidaliko du, gainara.

Benchmark

Benchmark txiki bat egin da 1.2 bertsioarekin. Paraleloan OOMMFek ondo eskalatzen du 4 koreetaraino, bakarrik xeonetan egin dugu hor lortzen baitira emaitza hoberenak.

 Node type xeon20 xeon12 xeon8
Time
776
905 1224

Informazio gehiago

OOMMF home page.

OOMMF dokumentazioa.

Dirac 08

Informazio orokorra:

Dirak programa Zerbitzuko makina guztietan instalatua dago /software/Dirac08 katalogoan. Programa honek molekulen propietateak modelo kimiko kuantiko erlatibistak erabiliz kalkulatzen ditu.

Nola erabili

Zerbitzuko edozein makinatan erabiltzeko, torque script bat sortu behar da eta dirac-en pam erabili lanak bidaltzeko. SGI/IZO-k pam eguneratu du -mpi aukera ezabatuz kola sistemarekin integratuz. Dirac (baseak eta pam barne) /software/Dirac08 katalogoan daude.

Adibide moduan erabili daitekeen script hemen aurkitu daiteke.

Benchmarkak

Dirac kalkuluak konputazio baliabide dexente behar dituzte, batez ere I/O eragiketak egiteko eta beheko taulan ikusi daitekenez, ez du oso ongi paralelizatzen.

Frogetarako erabili den inputa eta sistema.

nproc Itanium Opteron Pendulo (1:ppn=nproc)
1 2176 4650 3603
2 2056 (1.04) 3370 (1.37) 3100 (1.16)
4 990 (2.19) 1847 (2.5) 1840 (1.97)
8 730(2.98) 1054 (4.4) NA
negritaz kalkuluen speed-up-a erakusten da.

Informazio Geiago

DIRAC Wikia eta dokumentazioa.