“The Pink Force Factory” proiektuaren aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/06/11, 12:30
Kokapena
Areto Nagusia I - Bilboko Ingeniaritza Eskola II - I
Rafael Moreno Pitxitxi 3. -48013- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Bilboko Ingeniaritza Eskolak (EHU) eta The Pink Force Fundazioak jendaurrean aurkeztuko dute datorren ostegunean, ekainak 11, “The Pink Force Factory” proiektua. Ekimen hezitzaile eta solidario honen bidez, ikasleek R2-KT robotaren erreplikak eraikiko dituzte, Basurtoko unibertsitate ospitalean dauden adingabeei laguntza emozionala emateko. Berrikuntza teknologikoa, unibertsitate-prestakuntza eta gizarte-konpromisoa uztartzen ditu.
Aurkezpen-ekitaldia Bilboko Ingeniaritza Eskolako II-I Eraikineko Areto Nagusian izango da, 12:30ean, ekainaren 10etik 12ra bitartean egingo den RBVM 2026 Kongresuaren esparruan.
Aurkezpenean honako hauek hartuko dute parte:
- Andoni Serrano, The Pink Force Fundazioko presidentea. Ekimen solidario honen jatorria eta garapena aurkeztuko ditu, robotaren 1 eskalako prototipo batekin batera.
- Charles Pinto, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria.
- Itziar Cabanes, Unibertsitateko katedraduna eta Sistema eta Automatika Ingeniaritza Saileko Robotikako irakaslea.
Bilboko Ingeniaritza Eskolako (EHU) graduko eta masterreko ikasleek R2-KT robotaren erreplikak eraikiko dituzte, teknologia aurreratua txertatuz. Erreplikak bi formatutan garatuko dira:
- Tamaina txikiko robotak, minbizia duten haurren familien elkarteentzat edo gaixotasunari aurre egiten dioten adingabeentzat, betiere Fundazioak lagunduta.
- Tamaina errealeko robotak, The Pink Force Fundazioak ospitaleetan laguntzeko egiten dituen jardueretan soilik erabiltzeko.