-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Tipi-Tapa, Osasunez eta Klimaz Betetako Martxa
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/10/01
NONDIK: Bizkaia Aretoa NORA: Leioako Campusa NOIZ: Igandean, irailaren 28an NORK: Fernando Gómez
Pasa den igandean, XX. Tipi-Tapa osasunez martxak seirehun lagun batu zituen giro ezin hobean eta energiaz gainezka. Bilboko Bizkaia Aretotik abiatu eta Leioako unibertsitate-campusera heldu ziren, adin guztietako lagunek batera egindako ibilaldian.
Osasuna, klima eta elkarbizitza ardatz hartuta, martxak argi utzi zuen: elkarrekin mugitzea etorkizun hobe baterako bidea eraikitzea dela. EHUko komunitateko kide askok hartu zuten parte, eta martxaren buruan izan ziren Joxerramon Bengoetxea errektorea, Estitxu Garaai Komunikazioko eta Bizkaiko Canpuseko errektoreordea eta unibertsitateko beste hainbat kide, unibertsitateak osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoa irmoa duela agerian utziz.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
