EHU Palestinarekin
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/11/13
NON: Leioa. Bizkaiko Campusa NOIZ: 2025eko azaroaren 13a NORK: Laura Lopez. Komunikazio Bulegoa, EHU
Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko futbol partidarako 2.000 kamiseta baino gehiago banatzen ari gara hiru Campusetan.
Gainera, larunbateko Euskal Herria Palestina partidara joan aurretik talde argazkia egiteko hitzordua ere jarri du EHUk: 19:00etan San Mames eta Ingeniaritza Eskolaren arteko eskaileretan. Animatu zaitez!
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
