EHUk 2025eko 588 doktore berriak izendatzeko ekitaldia ospatuko du
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/05/29, 17:00
Kokapena
Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Ostiralean, maiatzak 29, Euskal Herriko Unibertsitateko Areto Nagusian (Leioan) doktore berriak izendatzeko ekitaldia egingo da. Ekitaldiaren buru Joxerramon Bengoetxea erretorea izango da, eta hitzaldiaren gaia ‘Seinalea isiltasunean. Ingeniaritza, adimen artifiziala eta bihotz-bizkortzea’ izango da, Elisabete Aramendi Ecenarro Komunikazioen Ingenieritzako katedradunaren eskutik.
Guztira 588 doktore berrik defendatu zuten tesia 2025ean; horietatik % 52 emakumeak (305) eta % 48 gizonak (283). Nazioarteko tesi bat irakurri zuten doktoregoko 274 ikaslek ( % 47), 86 euskaraz aurkeztu ziren eta 32k industria-aipamena lortu zuten. Ezagutzaren arloari dagokionez, tesien % 34 Zientzietan defendatu ziren, % 15 Ingeniaritza eta Arkitekturan, % 18 Osasun Zientzietan, % 21 Gizarte eta Lege Zientzietan eta % 12 Arte eta Humanitateetan.
“Doktoregoek ez dute soilik ezagutza sortzen: etorkizuneko erronka handiei erantzuteko gaitasuna izango duten profesional eta ikertzaileak prestatzen dituzte. Berrikuntzaren, zientziaren eta pentsamendu kritikoaren bidez, unibertsitatea, enpresa-sarea eta gizartea eraldatzeko ezinbesteko eragile dira”, adierazi du Eva Portillo Doktore Eskolako zuzendariak
Azken urteetan EHUn irakurri diren doktore-tesien kopuruak goranzko joera erakusten du; izan ere, azken lau urteetan, % 27 hazi da kopurua: 2022an 462 tesi irakurri ziren; 2023an, 512; 2024an, 551; eta 2025ean, 588.
Ekitaldiaren egitaraua:
- Doktore berriak izendatzeko aktaren irakurketa Sonia Pérez Yáñez idazkari akademikoaren eskutik.
- Eva Portillo Doktore Eskolako zuzendariaren hitzaldia
- Lezioa Elisabete Aramendi Ecenarro Komunikazioen Ingenieritzako katedradunaren eskutik.
- Doktore berrien izendatzea, Leire Garmendia idazkari nagusiaren eskutik
- Joxerramon Bengoetxea errektorearen hitzaldia
- EHUko Koroaren emanaldia