-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
Nautikaren arloko Master Amaierako Lan onenaren Sariaren banaketa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/09/03, 12:00
Kokapena
Bilboko Ingeniaritza Eskola, Nautika
María Díaz de Haro 68. -48940- Portugalete (Bizkaia)
Deskribapena
Bilboko Ingeniaritza Eskolak Nautikaren arloko Master Amaierako Lan (MAL) onenaren Saria banatzeko ekitaldia hartuko du irailaren 3an. Merkataritza Itsasketako Kapitainen Euskal Elkarteak (AVCCMM) babesten duen sari honek arlo horretako lan akademikorik onenak aitortzen ditu.
Aurtengo edizioan, saria Ivan Perez Diaz ikasleari emango zaio, «Análisis del Fenómeno del "sloshing" aplicado al LNG/c Adriano Knutsen» Master Amaierako Lanagatik. Lana Imanol Basterrechea Iribar irakasleak zuzendu du, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Enpresen Antolakuntza Sailekoa.
Ekitaldian Bilboko Ingeniaritza Eskolako eta AVCCMMko ordezkariek parte hartuko dute, eta 12:00etan egingo da, Portugaleteko Nautika eraikinean.