euskaraespañol

Redes sociales campusa

Erakusketa

Erakusketa: Énergies Légères – usages, architectures, paysages

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2025/10/24 Noiz arte: 2025/11/26

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Urriaren 24tik azaroaren 26ra arte, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, ‘Énergies Légères – usages, architectures, paysages’ izeneko erakusketa ikusgai izango da. Erakusketa hau Pavillon de l 'Arsenal, Pariseko eta Paris Handiko Arkitektura eta Hirigintza Zentroak sortu du eta Mugak/Nazioarteko Arkitektura Bienalaren baitan antolatu da, EHUkultura Gipuzkoaren laguntzarekin.

Sarrera librea da. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:30era.

‘Énergies légères: usages, architectures, paysages’ Raphaël Ménardek Jean Souvironen laguntzarekin zuzendutako erakusketa bat da, jatorrian Parisko Pavillon de l'Arsenalen ikusgai dagoena. Erakusketaren antolakuntzatik diote: "Proposamenak zalantzan jartzen du energiaren materialtasuna: zenbat pisatzen du benetan energia-ekoizpenak masa, arkitektura eta lurralde bihurtzen denean? Erakusketak hiru atal ditu. Lehenengoa energiaren formen genealogia bat da, eta iturri ezberdinek, sutatik energia atomikora, tresna arkitektonikoak nola sortu dituzten errepasatzen du, hala nola haize-errotak, urtegiak eta presak, zentralak edo eguzki-tximiniak. Bigarren zatia energiari lotutako arkitekturen egungo atlasa da, eta hamabi energia-sistema alderatzen ditu irizpide kuantitatiboen arabera, hala nola dentsitate materiala edo masa kWh bakoitzeko, okupatzen duten azalera, CO2 emisioak, erabilera-dentsitatea, etab. Azkenik, ‘karbono osteko’ paisaiak izeneko sei bideok egileek ‘arinak’ deitzen dituzten estrategiekin digitalki esku hartutako hiri- eta landa-agertokiak erakusten dizkigute: eskala txikiko turbinak, tranbiak edo altzari klimatikoak, besteak beste. Énergies légères-ek tresna bisualak eta metrikoak eskaintzen dizkigu trantsizio energetiko bideragarri, onargarri eta neurritsuak, arinak, pentsatzeko. Iturrien konbinazioan, ekoizpen deslokalizatuan eta energia aurreztean oinarritua daudenak, ohitu garen ikuspegia baino abiapuntu zabalago batetik, akaso".