euskaraespañol

pil-pilean

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Farmazia Praktika Asistentzialeko Unibertsitateko Aditu Tituluaren II. Edizioa ixteko saioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/06/10, 15:00

Kokapena

Gradu-Aretoa - Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Datorren asteartean, ekainaren 10ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko Farmazia Praktika Asistentzialeko Unibertsitateko Aditu Tituluaren bigarren edizioa ixteko saioa egingo da. Titulu hori abian jarri da hainbat erakunderen laguntzarekin; Euskal Herriko Farmazialarien Kontseiluarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Farmazialarien Elkargo Ofizialekin, Kantabriako Farmazialarien Elkargo Ofizialarekin, Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiarekin eta Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzarekin. Titulu honek, gainera, enpresa hauen babesa du: Distribuidora Farmacéutica de Gipuzkoa (DFG), Novaltia eta Bidafarma.

Azken saio horretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Farmaziako zuzendari, Jon Iñaki Betolazak, eta Euskal Herriko Farmazilarien Kontseiluko presidente, Miguel Ángel Gastelurrutiak, farmazia asistentzialera bideratutako osasun-arloko plan estrategikoei buruzko gaurkotasuna aurkeztuko dute, eta, ondoren, bertaratutakoekin eztabaidatzeko tartea irekiko da. Horien artean, Euskal Autonomi Erkidegoko hiru Farmazilarien Elkargoetako ordezkariak, Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiko ordezkariak eta tituluko ikasle eta irakasleak egongo dira.

Ekitaldia Farmazia Fakultateko gradu aretoan izango da 15:00etan, eta bertan izango dira Mirari Ayerbe Díaz dekanoa eta Maria Angeles Solinís Aspiazu eta Ana del Pozo Rodríguez Tituluko zuzendari akademiko eta fakultateko irakasleak.

Saioa bideokonferentziaz ere jarraitu ahal izango da, esteka honen bidez: Join the meeting now (Meeting ID: 350 446 524 530).