Arabako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko graduazioa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2026/06/01
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoan egin zen 2024/2025 ikasturtean Arabako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean ikasketak amaitu zituzten ikasleen graduazio ekitaldia. Ekitaldian diplomak banatu zitzaizkien Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko (EAZ) ikasle graduatuei, EAZ + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitzekoei, “Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0” masterreko tituludunei eta “Enpresaren Kudeaketa Digitala” ikastaroko espezialistei. Era berean, diplomak eman zitzaizkien espediente onenei, eta saria jasangarritasunaren arloko gradu amaierako lan onenari.
Ekitaldian izan ziren Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, Joxerramon Bengoetxea, Gasteizko alkateordea, Borja Rodriguez, Arabako bigarren diputatu nagusiordea, Itziar Gonzalo, eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa, Javier Garcia Enriquez, ikasle graduatu berriekin batera ospatzeko ikasketen amaiera.