-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
‘Bizi baratzea’ liburuaren aurkezpena
Noiz eta non
2019/06/27, 17:30 - 00:00
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostegunean, ekainak 27, 17:30etan, Hazia campusak, Arabako Campuseko ortu ekologikoak Jakoba Errekondo Saltsamendiren ‘Bizi baratzea. Garaian garaikoa garaiz. Eman eta hartu’ liburua aurkeztuko du.
Paisajista eta agronomoa, naturaren eta gizakien arteko harremana euskal gizartean sakonen ezagutzen dutenetako bat eta komunikatzaile bikaina. Liburu dinamiko, argi eta zehatza aurkeztuko du, ortuan arrakastatsu aritzeko trikimailu eta iradokizun originalak dakartzala, bai hasi berrientzat nola aritutakoentzat.
Arabako Campuseko ortu ekologikoa Salesiarren komentuan dago kokatuta, Unibertsitatearen Ibilbidean. Plazak mugatuta daude eta bertaratzea egiaztatu behar da 635743322 telefonoan.