euskaraespañol

pil-pilean

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Sara Maldonado Martín, AMPEA 2025 sariduna

EHUko irakasleak jaso du Emakumea eta Zientzia ataleko saria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/09/30

Sara Maldonado irakaslea, eskuinean, saria jasotzen. | Argazkia: AMPEA

Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egin zen AMPEAren, Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartearen, Emakumezkoen Talentuaren Sarien seigarren edizioko sari banaketa. Bertan, Arabako lau emakume liderren ibilbidea aitortu zen. Sari horien bidez, epaimahaiak emakume horiek Arabaren garapenarekin duten konpromisoa, enplegua sortzeko duten gaitasuna eta gizarte berdinagoa lortzeko egiten duten ekarpena nabarmendu nahi izan dituzte.

Emakumea eta Zientzia atalean, saria Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saileko Sara Maldonado Martín irakasleak jaso du proiektu aitzindarietan medikuntza, kirola eta ongizatea bateratuta ariketa fisikoaren eta osasunaren arloan egindako ikerketa lana dela eta.

Maldonado Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzietan doktorea eta lizentziatua (EHU), Kirol Erakundeen Kudeaketan espezialista (EHU), Kirol Errendimendu Handiko Masterra (COE, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa), IV. faseko entrenamendu fisikoan espezialista (Bihotz Errehabilitaziorako Britainia Handiko Elkartea) eta Bihotz Hodietako Prebentzio eta Errehabilitaziorako Europako Elkarteak akreditatua da, eta jarduera Hezkuntza eta Kirol Fakultatean garatzen du. Irakasle eta ikertzaile gisa egiten duen lana patologiak dituzten pertsonen osasunerako ariketa fisikoaren balorazioan eta diseinuan eta osasunerako nutrizioan oinarritzen da, eta Bioaraba Ikerketa Institutuko ‘Ariketa Fisikoa, Jarduera Fisikoa eta Osasuna’ ikerketa taldea koordinatzen du.