euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Sarrikoko XVII. promozioa berriz elkartu da, graduatu eta mende erdira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2026/05/25

Bernardo Atxagak ‘La utilidad de las letras y los números’ solasaldian hartu zuen parte. | Argazkia: Fernando Gómez. EHU.

Sarrikoko XVII. promozioko (1976) 60 ikasle ohi inguru bildu ziren joan den maiatzaren 21ean, graduazioaren 50. urteurrena ospatzeko, EHUren Bilboko ikastegian egindako ekitaldian. Topaketak aukera eman zuen berriz elkartzeko eta frankismoaren azken urteek zein Trantsizioaren hastapenek markatutako unibertsitate garaia oroitzeko.

Jardunaldiak hitzaldiak, ikus-entzunezko emanaldiak eta ‘La utilidad de las letras y los números’ solasaldia hartu zituen barne, Bernardo Atxaga idazlearekin eta Alfonso Novales ekonomialariarekin. Halaber, Juan Luis Laskurain irakasle eta Ogasuneko foru diputatu ohiak ‘Bilbo aldatu zuten 500 egunak’ hitzaldia eskaini zuen, Guggenheim Bilbao Museoa sortzeko prozesuaren inguruan.