euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia Nazionala

Talentu zientifiko-teknologikoa erakartzeko STEM orientazio-jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/11/19, 09:15 - 12:30

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Azaroaren 19an, asteazkena, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Areto Nagusian, Leioan, speed dating (hitzordu azkarrak) topaketa bat egingo da DBHko 4. mailako ikasleen eta STEM sektoreko profesionalen artean talentu zientifiko-teknologikoa erakartzeko.

200 ikasle inguruk Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren (STEM ingelesezko sigletan) arloko lan-aukerak ezagutuko dituzte, euskal sektore zientifiko eta teknologikoko profesionalekin hitz eginez.

Helburua da bigarren hezkuntzako ikasleak STEM karreretara erakartzea, batez ere ingeniaritzaren, informatikaren eta Lanbide Heziketako adar teknikoen arloetan, enpresetako profesionalen defizita konpentsatzeko eta genero-arrakala ezabatzeko. STEM profiletako langile kopurua nabarmen handitu behar da —urteko 9.000 profesional ingururen eskaerari erantzuteko. Aldi berean, emakumeen talentua erakarri nahi da sektore horietara; izan ere, gaur egun emakumeak zientzia eta teknologiako enpleguen % 26 baino ez dira, eta industria-sektoreko % 30 baino gutxiago.

EHUko Bizkaiko Campusak eta Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak "STEM orientazio-jardunaldien" laugarren edizio honetan lagundu dute. Ekimena Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak eta Hezkuntza Sailak bultzatu dute, Innobasquerekin (Berrikuntzaren Euskal Agentzia), Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin, Hetelekin, Ikaslanekin, AICE-IZEA-rekin eta Elhuyarrekin lankidetzan. Guztira, Euskadiko 766 ikaslek, 17 ikastetxek eta 143 STEM profesionalek hartuko dute parte azaroaren 10etik 27ra bitartean egingo diren 8 jardunaldietan.


Programa honako hau da:

9:15 Irekiera eta ongietorria erakunde antolatzaileen eskutik
9:30 Hitzordu azkarren hasiera
11:00 Kafe-etenaldia
11:30 Bisita erakunde antolatzailearen instalazioetara
12:30 Jardunaldiaren amaiera