-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
-
Gaur hasi da EHUn matrikulazioa aurretiko izen-ematea egin duten 19.453 ikasleentzat
EGOKiTU udako campusak ateak itxi ditu
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2026/07/13
NON: Gipuzkoako Campuseko ikastegiak. Donostia. NOIZ: 2026ko ekaina. NORK: EHU eta Jorge Navarro.
EGOKiTU udako campusak, Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan garatutakoak, ateak itxi ditu. Aurten ere, 15 eta 17 urte bitarteko 200 gazte inguru hurbildu dira Gipuzkoako Campusera eta jarduera-eskaintza zabala eta askotarikoa hartu dute: robotekin jolastea, fikziozko misterio bat ebaztea hainbat esperimentu kimiko eginez, maketak eraikitzea, map scape batean parte hartzea, epaiketa bat simulatzea, marketin-tailer batean parte hartzea, odol-ateratzeak nola egiten diren ikastea, osasun mentala zaintzea eta logopedia kalean bertan arakatzea, besteak beste. Datorren urtera arte!
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
