XSLaren edukia

Enpresako Egonaldia III28254

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
15
Kodea
28254
Murrizketak
Para cursar la asignatura Estancia en la Emrpesa III es necesario haber aprobado la asignatura Orientación a la Empresa I

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Tailerra0375

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Egonaldi hau 4. mailako bigarren lauhilekoan burutuko da, ikasketa planean jasotako gainerako derrigorrezko formakuntzarekin batera.

Egonaldiaren helburua erakundeko kudeaketaren lotutako ziklo osoa ezagutu eta erantzukizunak hartzeko gaitasuna erakustea izango da, arazo baten aurrean soluzioak aurkezteko esku-hartzea burutuz.

Ikasleak tutorizazio bikoitza izango du (akademikoa eta profesionala).

III Egonaldia aurreko egonaldia burutu den erakundean izango da, salbuespenak salbuespen.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Enpresan, irabazi asmorik gabeko erakundeetan edo administrazio publikoan egiten den egonaldiak, oro har, titulazioaren gaitasun guztiak lantzen ditu neurri handi edo txikiagoan, ikasleek egiten duten funtzio motaren arabera.

GAITASUNAK

Oinarrizkoak:

• Jakintzak bere lanari modu profesionalean aplikatzen jakitea eta argudioak egin eta defendatuta eta problemak ebatzita frogatzen diren gaitasunak edukitzea.

• Izaera sozial, zientifiko edo etikoko gai garrantzitsuei buruzko gogoeta barne hartzen duten iritziak emateko garrantzizko datuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea.

• Informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititzen jakitea.

Generikoak:

• Ikasteko trebetasunak garatzea autonomia maila handia lortzeko.

• Idatziz nahiz ahoz erraztasunez komunikatzeko gaitasuna.

• Taldean arduraz eta errespetuz, ekimena eta lidergoa erakutsita lan egiteko gaitasuna.

Espezifikoak:

• Eskuratutako jakintzak enpresen administrazioaren eta zuzendaritzaren alorreko bere lanari aplikatzen jakitea.

• Hainbat iturritatik datorren informazioa bilatzen, identifikatzen, aztertzen eta laburtzen jakitea, enpresa baten egoera eta izan dezakeen bilakaera baloratzeko gaitasun kritikoarekin, arrazoitutako iritziak ematea eta ekonomiarekin, enpresarekin, gizartearekin eta etikarekin zerikusia duten gai garrantzitsuei buruzko erabakiak hartzea.

• Enpresa barruko alderdi eta egoerei buruzko txosten argi eta koherenteak prestatu, egin eta aurkezteko gaitasuna.

• Enpresa edo erakunde baten funtzio arlo batean integratzen jakitea eta enpresa barruan agintzen dioten edozein kudeaketa lan erraztasunez egitea.

Gaitasun espezifiko horiek moduluaren gaitasun hauei lotuta daude: CM01, CM02, CM03, CM04, CM05, CM06, CM09, CM010, CM011, CM012, CM013.



IKASKETA EMAITZAK

• Iritzi eta arrazonamenduak agertzean, garbi eta zehazki adierazten ditu horien oinarri diren datuak, eta ondorio oso eta zehatzak aurkezten ditu.

• Ondo analizatzen du azterketa esparrua eta alternatiba estrategiko egokiak diseinatzen ditu epe ertainera eta luzera begirako ikuspegi global batetik.

• Kalitatez egiten ditu esleitzen zaizkion eginkizunak eta ekarpen nabarmena egiten dio taldeari.

• Orekatu egiten ditu ekarpenak eta konpondu egiten ditu taldean sortzen diren gatazkak eta desadostasunak.

• Proiektuaren helburuak ezartzen ditu, bai eta helburu horiek lortzeko ekintzen segida ere.

• Segurtasunez mintzatzen da eta aise uztartzen ditu ideiak eta argudioak, adibideak eta erabiliz eta entzuleen ulermena lortuz.

• Enpresa gaiei buruzko proiektuak idaztean, terminologia teknikoa erabiltzen du, aipamenak zuzen aurkezten ditu eta egitura egokia baliatzen du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EAZGko ikasleek errealitate ekonomikoa eta enpresa errealitatea ezagutzeko, aztertzeko, ulertzeko eta jarduteko duten gaitasunari esker, profesionalki jardun dezakete enpresako hainbat arlotan.

Hirugarren fasean ikasleak erantzukizunak hartzeko gaitasuna erakutsi behar du eta enpresako arazo batean esku-hartzea izango du.

MetodologiaToggle Navigation

Erakundarekin zuzeneko harremana izangatik lanbideko ezagutzak eta gaitasunak bereganatu diren ebaluatuko da.

Ikasleek ezagutza teknikoak lanbidean aplikatuko dituzte. Gainera, ezagutza eta teknika berrien ikasketa autonomoa landuko da, egoera errealetan erabili beharko baitituzte.

Jarduerak burututako lanaren mailaren arabera ebaluatu behar dira. 3 maila daude: gutxi, nahikoa eta altua. Era honetara ikasleak efikazia eta eraginkortasunari buruzko erreferentzia izango du.

Hirugarren egonaldiaren amaieran txostena aurkeztuko da eta ibilbideko ikasle eta irakasleen artean partekatuko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 85
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
    • Portfolio (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikaslearen jarraipena egingo da egonaldi osoan zehar tutore eta begiraleen artean.

Burututako lanaren ebidentziak jasoko dira, begiraleen txostena egingo da eta ikasleak izan duen eskarmentuari buruzko amaierako memoria aurkeztu behar du.

Lanaz gain ikaslearen jarrera eta ikasketa baliotsiko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Graduko Ikasketen gestiorako arautegia eta arlo horretarako beste arautegiak jarraituko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Lanpostuak eskatzen duena.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

.

Web helbideak

Fakultateko web orria (Gipuzkoa):
https://www.ehu.eus/eu/web/enpresa-donostia/prestakuntza-duala1