PLAN-PLURILINGUISMO-Curso-ingles-para-profesorado-2024-2025

Irakasleentzako ingeleseko ikastaroak

Irudia

Eleaniztasun Ataletik erabaki da B2, C1 eta C2 mailako ingelesezko hainbat ikastaro online ematea 2023-2024 ikasturtean, irakasleen hizkuntza eta ingelesezko trebetasunak unibertsitateko irakaskuntzaren testuinguruan hobetu nahirik.

Jarraian, eskura dauden ikastaroen eskaintza zehazten da. Edukiei eta izena emateko formularioari buruzko informazioa eskuratzeko, dagokion ikastaroaren izena hautatu behar da.

 

EKAINAREN 3ra ARTE MATRIKULAZIO EPEA IREKITA DUTEN IKASTAROAK
Maila Izena Iraupena Datak Lekua Saio kopurua Eguna Ordua
C1 Effective Communication and Teaching Skills for English-Medium Higher Education 25 ordu 2024/06/24 - 2024/06/28 Arabako Campusa (Gasteiz)
Letren Fakultatea
2.54 mintegia
5 Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala 09:00 - 14.00
C1 Effective Communication and Teaching Skills for English-Medium Higher Education 25 ordu 2024/06/24 - 2024/06/28 Gipuzkoako Campusa (Donostia)
Carlos Santamaria zentroa
3. gela
5 Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala 09:00 - 14.00
C1 Effective Communication and Teaching Skills for English-Medium Higher Education 25 ordu 2024/06/24 - 2024/06/28 Bizkaiko Campusa (Leioa)
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
0S05gela
5 Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala 09:00 - 14.00

Baldintzak

Lehentasuna izango dute ikastaro bakoitza egiteko eskatzen den ingelera maila duten irakasleek, baldin eta 2023-2024 ikasturtean eman behar badituzte irakasgaiak ingelesez (C1 eta C2 mailako ikastaroetarako) edo EFC irakasgaiak (B2 mailako ikastaroetarako) eta eskainitako ikastaroak lehenago egin ez badituzte. Plaza librerik geratuz gero, ikastaroetan parte hartzeko aukera izango lukete, baita ere, ikasturte honetan ingelesez ematea egokitu ez baina aurrerago ingelesez irakasten interesa duten irakasleek.

Bestalde, kontuan hartzekoa da parte hartzaileak izen emateak iritsi ahala hautatuko direla.

Izena-ematea

Izena emateko, dagokion inprimakia bete beharko da. Esteka eskuragarri dago, ikastaroaren izena hautatuta.

Ikastaro berrietan izena emateko epea ikastaro hasi baino 10 lanegun lehenago amaituko da, udako ikastaro trinkoan izan ezik ekainaren 3an amaituko dela. Behin epea amaituta, interesdunek email bat jasoko dute non aditzera emango den ikastaroan onartuak izan diren edo ez.

Ziurtagiria

Ikastaroak amaitutakoan, bertaratze ziurtagiri bat igorriko zaie parte hartu dutenei, baldin eta asistentzia %80koa edo hortik gorakoa izan eta eskatutako eginkizunak egin badira. Bertaratzea betetzen ez duten partehartzaileek lehentasuna galduko dute izena-ematen duten hurrengo ikastaroan plazak banatzerakoan.

Erakunde honek finantziatutako deialdia:

Basque University System - Internationalization