Bilboko Ingeniaritza Eskolako Produktu Diseinurako Laborategiak Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Sailaren interesei erantzuna ematen die Produktuaren Diseinu, Alderantzizko Ingeniaritza eta Prototipatze Arinaren arloko ikerkuntza eta transferentzia teknologikoan.

Lantaldea ondorengoek osatzen dute: Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Saileko irakasle talde batek, proiektu zehatzetarako kontrataturiko ikerlariek, doktore-tesia garatzen dauden  ikertzaileek eta Produktuaren Diseinua eta Fabrikazioa intentsifikazioan dauden masterrreko graduko barne-ikasleek.

Laborategia azken belaunaldiko ekipamenduaz dago hornituta. Datu-atzipen sistemei dagokienez, tipologia ezberdinetako 3D eskanerrak daude, hala nola Creaform-en GO!SCAN eta Handyscan Revscan, Gom-en ATOS 5M edota Grafintaren HP 3D Scan PRO S3.

Era berean prototipatze arineko makina bat dago, Stratasys-en Dimension Elite modeloa. Alderantzizko Ingeniaritzan lan egiteko Geomagic Design X (Rapidform XOR), Geomagic Studio, ATOS, MeshLab eta Agisoft bezalako software lizentziak erabiltzen dira eta ikuskaketarako Geomagic Control eta ATOS. Diseinurako softwareak Catia V5, Solid Edge ST eta NX lizentzia akademikoak barneratzen ditu.

Ikerketa taldeak lankidetza erlazio estua gordetzen ditu Quebec-eko Laval, Bordeleko Ensam eta Madrileko Complutenseko unibertsitateekin. Ekodiseinu arloan taldeak lan egiten du IHOBE-rekin, Euskal Ingurumenerako Sozietate Publikoa, eta Basque Ecodesing Center-ekin.

Gainera, bere ikerlarien bitartez Laborategiak erlazio estua mantentzen du Bilboko Ingeniaritza Eskolako Aeronautika Gela, Makina Erreminta Gela, Basque Ecodesign Hub eta Ormazabal Work Place-rekin.

Taldeak hainbat enpresarekin lan egin du eta egiten du, hala nola Creaform, IK4 Tekniker, Tecnalia, Innovalia, Obeki Innobe, Metronic, Mubea, Pukas, NGS, Pixel Sistemas, Amegari, ServiDAT, Makser, AsorCAD, Sistemodel, Azti, YAT Composites, ITP, Novalti, Guascor, CIE automotive, Grupo Amaya Tellería, Grupo Ormazabal - Velatia, Macimbarrena Design Studio, Amegari Fishing Concepts Design Studio eta Vicinay.Cadenas.