Ikerkuntza

 

Une honetan 3 ikerketa lerro dauzkagu:

A - EKONOMIA ZIRKULARRA PRODUKTUAN APLIKATUTA: EKODISEINUA ETA BIZI-ZIKLOAREN ANALISIA (LCA)

Ikertzaile nagusia: Erlantz Lizundia / Rikardo Minguez

IHOBErekin (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoa) lankidetzan, Produktu Diseinurako Laborategiko (PDL) ikertzaileek Ekodiseinuko kontzeptu berriak garatzen dituzte eta produktu eta material berrien Bizitza Zikloaren Analisia (LCA) egiteko kalkuluak burutzen dituzte. Ekonomia Zirkularraren testuinguru berrian 2030 Ekonomia Zirkularraren Euskal Estrategiarekin eta berriki argitaratutako Europako Itun Berdearekin bat egiten dugu.

an image
an image
B- TEKNIKA ETA METODOLOGIA BERRIAK HIRU-DIMENTSIOKO UKIPENIK GABEKO ESKANEATZE SISTEMETAN DISEINU INGENIARITZAN APLIKATUTA.

 

Ikertzaile nagusia: Olatz Etxaniz / Lander Barrenetxea

Hiruki-sare batetik abiatuta jatorrizko ezaugarriak semi-automatikoki lortzeko algoritmoa garatzea du helburu ikerketa lerro honek. Horrela, hasierako diseinuaren geometria, topologia eta dimentsio murrizketak mantentzen dituen CAD modeloa bilatzen da.

C-ALDERANTZIZKO INGENIARITZAREN TEKNIKEN INTEGRAZIOA AURPEGIKO ZIRUGIAN. BODY POINT CLOUD CREATOR

 

Ikertzaile nagusia: Lander Barrenetxea / Harkaitz Eguiraun

Biomedikuntzan oinarrituriko ikerkuntza lerro bat dago laborategian eta zehazki, aurpegiko superfizie digitalizatuen diseinuaren metodologia guztiz birtual bat garatzea du helburu. Gaur egun BIOCRUCES Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuarekin lankidetzan dihardugu, aurpegi birtual bat garatu nahian eta zirujia birtualean pauso digital berriak sortu nahian.

an image