Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

GONTZAL ALDAI GARAI

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
gontzal.aldai@ehu.eus

Kimikan lizentziatua UPV/EHU-tik, eta Euskal Filologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatetik. Hizkuntzalaritzan doktorea (2002) University of Southern California (USC)-tik. 2011 urtetik 2021era bitartean, irakasle agregatua izan da Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean, Letren Fakultatean, UPV/EHU-n (Vitoria-Gasteizen). 2021eko irailetik aurrera, irakasle agregatua da Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean, Zientzia eta Teknologia Fakultatean, UPV/EHU (Leioan). Hiru ikerketa-seiurteko dauzka.

Irakasle bisitaria izan da University of California Los Angeles (UCLA) delakoaren Linguistics sailean (2002), eta University of California Santa Barbara (UCSB) delakoaren Spanish sailean (2017). Halaber, akademiko bisitaria izan da UCSB-ko Linguistics sailean 2015 eta 2016 urteetan.

21 artikulu zientifiko idatzi ditu (ondokoak bezalako aldizkarietan: Linguistics, Studies in Lnguage, Folia Linguistica, Folia Linguistica Historica, Bulletin of Hispanic Studies), liburu bat (The grammaticalization of present and past in Basque), eta 8 liburu-kapitulu. Bere ikerketa lerroak dira: Tipologia, hizkuntzalaritza funtzionala (erabileran oinarritutakoa), hizkuntzalaritza historikoa; Euskararen gramatika (sinkronian eta diakronian), euskal testuak, euskararen dialektologia historikoa. Eta bere ikerketa gaiak dira: Ergatibitatea, kasu-marken lerrokatzea, aditz morfologia, denbora-aspektua-modua, gramatika-kategoriak, erlatibozko perpausak, hitz ordena.