Breadcrumb

Título - Lingüística y filología vascas

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Lingüística y filología vascas

Irudia

Programa honek bere garaian Koldo Mitxelenak euskal hizkuntzalaritzan eta filologian hasitako ikerketa egitasmo erraldoiari ematen dio jarraipena.

Programak euskal gizarterako giltzarri diren alorretan kalitate handiko ikerketa orijinala sustatzen du: besteak beste, euskararen jatorria eta garapena, euskararen egitura eta ezaugarri tipologikoak, euskal gramatikaren alor guztietako bereizgarriak, euskalkien nolakotasun eta aniztasuna, euskara batuaren sozializazioa, hizkuntza gutxitua duen gizarte eleaniztun batean hizkuntzaren didaktikan eta jabekuntzan dauden aurrerapen zientifikoak, euskal kultura eta literaturaren ezagutza eta zabalkundea. Bestalde, hizkuntzaren inguruko ikerketetan ohi denez, euskaratik abiatuta, bai hizkuntzalaritza eta filologia orokorrei, baita hizkuntzalaritza aplikatuari eta literatur teoriari ere, geure ekarpena egin nahi diegu.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 5

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 10

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: ibon.manterola@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: mariajesus.sanchoyerto@ehu.es

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Euskal Hizkuntzalaritza: Gramatika, Hizkuntzaren Historia, Dialektologia eta Aldakortasuna
  • Euskal dialektologia: dialektologiaren metodologia eta funtsak euskal dialektoen azterketa eta deskribapenean aplikatzea
  • Euskal gramatika: euskal gramatikako osagaien analisia (fonologia, sintaxia, morfologia eta semantika)
  • Euskal testuen historia
  • Euskararen historia eta historiaurrea
Euskararen erabilerak Gizarte Elebidun batean: Literatura, Irakaskuntza eta Jabekuntza
  • Euskal hizkuntzalaritza aplikatua: lengoaiaren jabekuntza, elebitasuna eta hizkuntzen ukipena, soziolinguistika, hizkuntz plangintza, diskurtsoaren analisia, psikolinguistika, neurolinguistika eta hizkuntzalaritza konputazionala.
  • Euskal literatura eta literatura unibertsala: euskal literaturaren analisia (ahozkoa, klasikoa eta garaikidea) eta literatur teoriarekiko eta literatura unibertsalaren joerekiko harremana