Faksimileen erakusketa berria Arabako Campuseko Bibliotekan
Erakusketa Arabako Campuseko Bibliotekan
Otoitz edertuak: Orduen liburuak Erdi aroko Europan
Fecha de primera publicación: 31/03/2015
"Liburutegi Ikusezina" ideiaren jarraituz Otoitz edertuak: orduen liburuak Erdi Aroko Europan izenburupean, Arabako Campuseko liburutegiaren lagin honetan liburutegiak berak gordetzen duen Basterrechea-Matoni funtsetik ateratako XIV. eta XVI . mendeen arteko orduen liburu ederrenetako batzuen faksimileen hautaketa ikus dezakegu. Horren aurretik, bisitariari mota honetako obren errepaso historikoa egiten eta ezaugarri azpimarragarrienak eskaintzen zaizkio.
Erakusketa osatzeko eta, nahi duenari informazio gehiago emateko helburuarekin, erakutsitako eskuizkribuen azterketa liburuak aurkezten dira in situ kontsultatzeko aukerarekin.