Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahalke (ETCn 750 agerraldi; orobat ahalge ETCn 271 agerraldi) 1 iz lotsa.

Okasioa haatik amodioarekin behar zen borrokatu, eta amodioak herabetasuna edo ahalkea zituen euskarri.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 308. orr.

Eguneroko urratsak zuzen eramateko ongi kudeatutako ahalkea beharrezkoa zen eta ahalkearen erabat galtzea azken beltza zitekeen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 59. orr.

Ahalkea soberan, durduza pixka bat, hain da gaztea!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 296. orr.

Batzuetan harritzen zarete maitemindu nahasi baten ahalkeaz edo asaldatzen zarete haren gainezkaldi suharrez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 273. orr.

Zeren ezin haren oroitzapena gorde baikenezake, nik sumindurarik gabe, hark ahalkerik gabe, eta zuk bihotz zimikorik gabe.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 186. orr.

Batere ahalkerik gabe luzatu zuen eskua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 252. orr.

Deus gordetzekorik ez duenaren patxadaz mintzatu omen zitzaien, ahalkerik gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.

Igorri nion Prévani behako zalu bat, ahalkez eta harriduraz betea ordea, egokia zena hari sinetsarazteko hark nire asalduaren arrazoia asmatu ahal izanak sortua zuela nire beldur guztia. bBeren herri espainolduetara itzuliak ziren, ahalkeaz, ohoreaz eta erregerekiko obligazioez bertze eginik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 272. orr.

Neure esker ona nahi nioke erakutsi, baina ez dakit zer egin hari mintzatzeko; eta okasioa kausi baneza ere, ez nekike agian zer erran, ahalkearen ahalkez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 222. orr.

Beldurrak berak -edo ahalkeak berak, beharbada- eraginik eta bulkaturik, zeren eta anitzetan beldurraren aitzinekoa ohi baita ahalkea, bertzeen aitzinean ergel bat bezala geratzeko trantzeaz libratzen gaituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 551. orr.

Mintzoa haatik hain zuen apala eta ahalkeak zeharo itoa, non ezin uler zitzaiokeen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 362. orr.

Bata ama zen, eta bertzea Hipolita, haren ohorezko dama, osabaren ahalkerako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 126. orr.

Ahalkea da, besteek arbuiatzen dutela irudikatzen dugun gure ekintza baten ideiak lagun daraman Tristura.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 367. orr.

Izutzen gaituen gaitza Ahalkea bada, orduan beldur hura deitzen dugu Lotsa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bere buruari nagusiturik sarri, egonmoldea eta behakoa aldatu zituen, ez ahalke doi bat gabe.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 228. orr.

Berehala hartu nuen xedea; neure ahalke ttipiari nagusitu nintzaion; eta egin ez nuen oker batez hanturik, emakumeek egiten duten guztia egin izanaz akusatu nuen neure burua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 252. orr.

Baina honi, nire ahalke itxuratuak sekula ez zion utzi munduan barna nire atzetik etortzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 256. orr.

Sinets ezazu, otoi, ezen gezurrezko ahalke batek ez duela deusik ere aldatu zugan dudan fidantzia.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 357. orr.

Hasieran jendeek atxikitasun horren arrazoia haien ahalke soberazkoan kausitu uste izan zuten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 235. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Heldu orduko neska ttipiari sumatu nion ahalke itxura ikusirik, aitortzen dizut igurikitzen nuela bederen nire eginahalak alferretan galdu ez izana.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 171. orr.

Aitor dizut bihotza hautsi didala, eta ahalke poxi bat ere sentitu dudala zure gehiegikeria higuingarri horretan nihaurk, zuri itsuki fidaturik, horrenbertze lagundu izanaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 502. orr.

4 ahalke aizun ik ahalkeizun.
4a ahalke izan

Izan hoztasun edo izan ahalke, ez du beti egiten nik kontseilatzen diodana.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 288. orr.

Guztiek beren ezpatak gorde zituzten, ez dakit ene solasak konbentzitu zituelako, edo ahalke zirelako, ustez hain maite zuten lagunaren alde behatz baten emaiteko ere gai izan ez zirelako Ahalke ote zen osaba, haren ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 553. orr.

Bihotzean nuen ahalkeari gizarteak pairarazten zidana erantsi zitzaion eta paralesiatua geratu nintzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 335. orr.

· Bere buruaz ahalke, ohe gainean etzan da.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 300. orr.

5 ahalke gorritu

Hots, bizkonde, ahalke gorritu zaitez zuhaur, eta zatoz zeure onera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.

Sentimendu zintzoak baizik ez sorraraztera ohitua bainaiz, ahalke gorritu gabe entzun ahal ditudan hitzak baizik ez aditzera, merezimendu osoz erdietsi uste dudan segurantzaz gozatzera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 98. orr.

Baldin ahalke gorritu beharko nindukeen sentimendurik kausi bazeneza gutun honetan, zeure adiskidantza barkaberaz estal ezazu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 402. orr.

Batbederak gisa horretara hartzen baitu sendotasuna munduan, eta ez ahalke gorrituz eta negarrez, moja haiek belauniko bazkaltzera behartzen zintuztenean bezala.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 345. orr.

Nehoiz ez dut, dudarik gabe, zure aitzinean ahalke gorritzea onartuko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 333. orr.

Ahalke gorritzen da emakume izateaz, horrelako gehiegikeriak egiteko gauza den emakume bat ikusirik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 521. orr.

Gutxiago mendeka ninteke maiteminetan dela aitortzeaz ahalke gorritzen bide den emakume handios batez?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 209. orr.

Nahi bai nik, ohartu bainintzen bertze emakumeei behatzen zietenean, ez zirela ahalke gorritzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 44. orr.

Ikasleak hezten hasia zarenez, irakats iezaiezu trufarik ttipienaz ez ahalke gorritzen eta harritzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 481. orr.

Nola ahalke gorrituko den bere lehen gutuna zuri emanik!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 193. orr.

5 ahalke gorritan

Gizonek eta emakumeek, asko behatu zidaten, eta gero ahapetik mintzo zitzaizkion elkarri; ongi nekusan nitaz mintzo zirela: ahalke gorritan jartzen ninduen horrek; ezin nuen erremediatu.· Ahalke gorritasunez hain zuzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalke eta (5); ahalke eta lotsa (3); ahalke gorritu (3); ahalke gorritzen (8); ahalke gorritzen naiz (3); ahalke hori (3); ahalke izan (5); ahalke nintzen (4); buruaz ahalke (4); ene buruaz ahalke (3); eta ahalke (7); ez ahalke (3); nitaz ahalke (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus