Ogi apurrak

Hiztegi Batua Euskal Prosan (HBEP)

Hiztegi honek parean jartzen du euskal idazleek XXI. mendean benetan  eta praktikan erabiltzen duten hiztegia (EPG aplikazioan ikus daitekeena), eta Euskaltzaindiak 2000. urtean atera zuen hiztegi batua. Lana bukatua da, baina lan taldeak segitzen du informazioa emendatzen.

Euskaltzaindiaren 2000. urteko hiztegiak 21.235 sarrera ditu, eta EPG aplikaziokoak 46.237. Badira corpusean 25.002 sarrera hiztegi batuak ageri ez direnak, eta badira hiztegi batuan 1.974 sarrera egungo idazleek erabiltzen ez dituztenak. Betiere hiztegi hura eta EPG parean jarriz. Ez dira bigarren mailako azpisarrerak kontuan hartu. Lan hauek beste lan batzuk garatzeko bidea ireki dute: Egungo Euskararen Hiztegia (EEH); Lexikoa, Atzo eta Gaur (LAG), non tradizioan erabilitako hiztegia gaurkoarekin erkatzen den.

Proiektu hau, neurri batean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak finantzatu dute. Halaber, Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntza ere izan du (HUM2007-29151-E).

 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es