Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apez 1 iz ipar apaiza.

Hauen artean amorragarri eta higuingarriena honakoa: apez batek, krimenez beteta egonagatik ere, Jainkoa ogi zati batera ekartzeko boterea du, hitz magiko batzuen bitartez..  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 104. orr.

Baina apeza dut bakarrik, eta doi bat, nik ezagutu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 25. orr.

Aldi guziz bazuen bere efetua, kanpotik ere jiten ziren sartze horren ikusteko: memento hartan begi guziak bereganatzen zituen, ez zen gehiago ez apezik ez aldarerik konda.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 43. orr.

Han elkartu ziren bakarrik apeza, bera, bezperan abisatzera etorri zitzaion Graxi andrea eta hil-hobi egilea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

Ez dakit noiztik zuen harremana aita Joxe Agustin Mendizabalek Don Zesareo Elgarresta Segura Irratia martxan ipini zuen apezarekin.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 63. orr.

Apezak, halako batean, halaxe esan zion ogi-barra bat besopean zeraman elizkideari:  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 113. orr.

Gestapoa ohartu zen, ordea, noizbait, apezaren jukutriaz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 40. orr.

Orduko Arnegiko apezaren izena: Laharreguy.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 35. orr.

-Mikel Epalza, apeza eta arrantzaleen aumonierra.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 61. orr.

Herriko apeza filosofo merke lanetan zinpurtzen zen, ahoa plegatuz, hobiaren zakarretik bizi berri baten ildoak zabaltzen zirela uste zuelako.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.

Nolabait esan, xantrea eta eskolaua, batez ere, kantuaz arduratzen ziren hasiera batean, eta sakristaua ez preziski, baina, atzenean hiruek zizuten eginkizun berdintsua: apezak lagundu elizako zeregin aunitzetan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 61. orr.

-Apeza abisatu behar dugu, ez?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 52. orr.

Filmetako banpiroak ez dira gehiago asaldatzen apezaren gurutzearen ikuskizunarekin, emakume hura hiriaren armarriak eta udal zigiluak ikusita baino.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 28. orr.

Gure baso-lanetan aditua eta saiatua izan zen Inozenzio Munita apezak, Arama herri pinpirin horretan parroko izanak, estimaziorik badio altzari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

Etxeko bi seme apezek 1787an berreraiki zuten, bigarren harri batek salatzen digunaz:....  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 11. orr.

Hola jakin nuen Bordes apeza, Akizeko bikario jenerala, ene gaineko auzoaren auzo zela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 19. orr.

Apeza Aita Santuarena da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 91. orr.

Dena apezen eskuetan dago!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 191. orr.

Etxauzek berak aurkitua zion Pedro Agerreri aterpea Sorbonan, iaz, De Lancreren atzaparra apezaren lepoaren inguruan hertsatzen hasi zelarik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.

Aitak beti esaten zuen apezak eta jendarmeak errespetatzen baziren, nahikoa zela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 281. orr.

Horri dagokio ere bataiatzeko boterea, nahiz orok bataia dezaketen halabeharrez; baina ofizioz, apezek bakarrik bataia dezakete.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 125. orr.

Amikuztarra nauzu, eta bazter hauetako apez, fraide eta monje jende guzti-guztiak ezagutzen ditut.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 44. orr.

2 (izenondoekin)

Nola ongi egiten baitute apez zintzoek elizan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 10. orr.

Apez xahar-xahar bat, aspaldi hartan presondegian zebilena eta heriotza kondenaren kontra kartsuki borrokatu zena.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.

Osaba Eñaut apez zenduarekin neskame izandako Giselle mendikotarsa ere, oso pozik egonen baita gu hiruron zerbitzutan: zahar bat, edo biga, edo hirur horretara, zer liferentzia?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 380. orr.

Garat apez nausia meza emaile lehen, Kattin jatsuarra segiarazle eta beste irakurleak harekin, Maritxu lasarra organoan goizean eta Felixa, ama, aratsaldean, eta herri guziak oro batean kantari, hori baitzen zinez koro ederra.  Herria   2001-09-13

Karia hortarat Herria-k ere bixtan da omenaldi bat zor dio astekari hau sortu eta hain luzaz kudeatu zuen apez kartsu eta jakintsunari.  Herria   2001-09-13

Parisen, Huvelin apez sainduari kofesatu ondoan, Jainkoari buruz itzultzen da gogo guziaz eta zintzoki.  Herria   2005-07-21

>03BorI01¬17<-Arrotzek herriko apez sainduak mezak erdaraz eskaintzera bortxatzen zituzten, denek konprenitzeko eran.

Honaino apez jakintsu eta zuhaitz-lagunaren kontu jakingarriak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 118. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hildakoaren dirua eliza, kanposantua eta apez etxea konpontzen igorriko zuela esan zion Bidarti.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 113. orr.

Gaineko plazan, apez-etxearen ondoan, etxe ttipi batean bazen moda zaharreko botiga ttipi bat, Matiasenea erraiten zioten, ilun bezain hertsia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 55. orr.

Haren anaia, apez eskolan ibiltzen zena, denbora guzian katzakan ari zen administrazio alemanarekin, Joanes librarazi beharrez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 12. orr.

Laborari baten soinekoekin, bere apez lana aintzina eremanen du gordeka.  Herria   2003-10-30

43 urtetan apez-ordena eskatzen du eta ukaiten Viviers hiriko apezpikuaren eskutik.  Herria   2005-07-21

4 apez zinegile frantziar iraultzaren ondoren errepublikaren alde zin egin zuen apaiza.

Handik eta laster parrokia utzi behar izan zuen Iturbideko apezak beste apez lagunekin, Salvat Dibasson, apez zinegileak hartzen zuela segida.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 13. orr.

Herri ttipietako jendeek ez zituzten onartzen beren apezak ordezkatzen zituzten apez zinegileak; beraz, ez ziren elizkizunetara agertzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

5 goi apez

Sermolariak, diakonoak, fraideak, hadjiak, goi-apezak, muazinak, brahmanak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 240. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus