Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardura1 (ETCn 26.538 agerraldi, ardura adizlagunaren agerraldienekin batean) iz zerbaitetan jartzen den gogo ohartasuna. ik arta1, arreta.

Ikuslearengan zirrara eragiteko ardurarekin baturik, hauxe da XVIII. mendean Diderotek pinturaz ematen duen definizioa, esate baterako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 258. orr.

Bergara eta Azkoitia artean dagoen Elosu auzoan bizi zen, eta bere arduretako bat Loiolako Herri Irratiak Itxumendin (731 metrotan) zeukan zentro emisorea zaintzea zen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 77. orr.

Tori, hona hemen emakume begiratu bati dagozkion jantzi moduzkook; arduraz zaindu itzazu, Joanatxo; eta moztaraz itzazu bere-berehala ileok, hor ikusten baitizkizut, biribilean ebakiak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 99. orr.

Zira bustia eta kapela eranzteko ardurarik ere hartu gabe.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.

Ni hortz-haginak mihiaz banan-banan miatzen ari, badaezpada ere, ea baten bat koloka ote zegoen; gainerako guztiak ardurarik ez niri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Tximu ar izateko arduretatik aske, sekula ez bezalako gozamena hartu nuen haren ondoan eta bera ere ez zen esku-hutsik geratu plazer kontutan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 66. orr.

Ikasleei egurra eman ardurarik gabe, fakultatearen mailari eta izen onari eutsi behar diegu eta.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 63. orr.

Orriaren gainean makurtua ari zen idazten, arduraz eta ganoraz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.

Menard-en lagun zinezkoek arduraz ikusi dute katalogo hori; arduraz, eta nolabaiteko tristuraz ere bai.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 33. orr.

Omissis curis, jucunde vivendum esse; esan nahi baita, alai eta ardurarik gabe bizi beharra dagoela.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.

Fionn, bakarrean txabolaren ate aurrean eserita, zurezko makilatxoak mozten eta leuntzen ari zen lanabes-kirtenak egiteko asmoz, gertaera kezkagarri haietaz inongo ardurarik erakutsi gabe.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 96. orr.

Izan ere, Sara bere ahizpa Karmelerekin bizi zen, eta Karmeleren etxeko ardurak zituen -sukaldea, erosketak eta garbiketa-, Karmelek Zarauzko ikastolarako joan-etorria egiten zuen bitartean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 161. orr.

'Juamanuel ez da hemendik agertu?' esan nuen, ardurarik gabe.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 22. orr.

Mirena DIUarekin, berriz, ez dago horren ardurarik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 101. orr.

Hori dela eta, nabigatzaileek pribilegio batzuk jasotzen zituzten .157, inperioaren osasuna beren arduraren mende zegoelako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 55. orr.

Horrelako ardurarik ezin diot nire mendeko bati edo negozio gizon bati eskatu, guztiz zuhurra eta guztiz isila behar baitu izan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 165. orr.

Baina, egun batez, pitxarra betea zuela ikusirik, arduraz eta beldurrez, bere etxeko sabaian zintzilikatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 88. orr.

Irakasleek ez zuten istorio hauen egiazkotasunaren inolako ardurarik; aditzera emateko lengoaiaren edertasunaz soilik arduratzen ziren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.

Belarrarekiko tamaina beretsuko lorearen ardurak ere erne zeukaten gure laboraria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 77. orr.

Edo ahaztu egin al zaizu semea Easako banku bateko arduradunetako bat dela?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 71. orr.

Zortea dugun gutxi batzuek, aita izateko irrikaz eta aita izateari dagozkion ardurak bere gain hartzeko gizon bat dugu alboan.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 46. orr.

Horrekiko ardurak bilakabidea gainditzera eramaten du nonbait hiztuna.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 52. orr.

Gauzak honela, jar belarri irekia eta gogo ernea, arduretatik libratua, egiazko doktrinari, fintasun leialez eskaintzen dizkizudan dohainok arbuioz laga ez ditzazun, ulertu aurretik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 35. orr.

Aristokratak besteetatik bereizten dituena, zera baino ez da: hain kezkaturik egotea beren genealogiaz, ezen ardurarik handienaz egiten baitiete kontu xehetasunei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 120. orr.

Ez dio zure ohiko estiloari jarraitzen eta gai xelebreez mintzo da, ez dirudite zure ardurako aferak, ez nireak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 101. orr.

Baina trintxera asko abandonatzeko aitzakia ere izan zen, eta, azken finean, porrotaren arduraz desenkusatzen zituen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.

Bat garen kontzientziarekin bakarrik ulertuko dugu gure arduraren neurria.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 27. orr.

2 (izenondoekin)

Bufaloez, adibidez, ardura handia dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 148. orr.

Umeak ardura handi barik ikusi ditu, solas eta txantxa, eskolara bidean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 33. orr.

Madrilen aurpegi berriak agertu ziren gobernuan, EAJk ardura berriak ditu, harreman berriak daude batzuen eta besteen artean...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 123. orr.

Baina hala ere, kontu handiz sailkatu eta gorde zituen koaderno guztiak; Kafkak egin ez zuen eran, Cioranek ere ez zuen norbere lana zaborretara botatzeko ardura mingarria bere gain hartu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 55. orr.

Guztiz bereganatuko duen eginkizun bat bilatzea da nire ardura nagusia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 35. orr.

Atea ezari-ezarian ireki zen, ardura handiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 84. orr.

Bertako zaldiez, gurdiez eta aziendaz, ardura berezia hartua du Pedro izeneko etxeko-jaunak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 208. orr.

Dena esplikatu nion puntuz puntu, ulertu egin zuen, eta orain ardura handi-handia agertzen du nire segurtasunaz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 170. orr.

Ardura benetan garrantzitsua baina handiegia letra-elkartzaile apal honentzat.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 17. orr.

Uste izatekoa zen erbestean ere ardura militarren bat hartuko zuela, nahiz eta, beharrezko zuhurtasunez, niri ezer aipatu ez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 26. orr.

Agian, horregatik azaltzen du gaur egun ardura ozpindu hori, agian, horregatik beti kexuka baina beti laguntzen dihardu, besteen erantzukizun faltaren hutsuneak ezin konpondu, besteek utzitako desordena nola konpondu ezin asmatu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 25. orr.

Fernando Muñozgurenek ardura berezia hartu du gure lanaz  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 73. orr.

Jarduera atsegingarria ekartzen digu gogora, baina aldi berean serioa ez den, ardura handiegiz hartu behar ez den gauza.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 250. orr.

Bakean zegoela sentitu beharra nuen, egiazko beharra, bizitzako ardura xumeetara guztiz emana zegoela, nire arimaren atsekabe nahasietatik kanpo eta urruti zegoelako zorionean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 56. orr.

Aitona Nikolasek -eta gure aitak ere ez gutiago- etxearen eta etxekoen erreputazionea eta izen ona zuen kezka eta ardura nagusi, muinetaraino eta erroetaraino sartua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Murrizten diat heure administratzaile-ardura.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 60. orr.

Gizonak baditu bere lan-ardurak, neskarenak baino larriagoak segurutik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 11. orr.

2 ardura eduki

Gauez ibiltari nenbilenetan, bilkuraz bilkura zehazkiago, Norma Jean anderea ardura neukan gogoaren zirikari, Emile Zola bera asmatzera ausartuko ez zen haren bizipen sufritua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 15. orr.

Oso umore onekoa, gure amak hala esan ohi zuen, umorearena zoritxarra konpentsatzeko izango zela, eta izeba Cecilia etxeko neskatxa mimatua izatetik izugarrizko ardura edukitzera pasatu zen denbora laburrean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

-Komunista naiz, aita bezala -jarraitu zuen Adelak- orain nabilen alderdi hau ez da gerra garaikoa bera, nahiz eta agintari batzuk ordukoak izan eta akats larrien ardura eduki.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 61. orr.

3 ardura eman

Guri ez digute ardura ematen hilketek, lehentxeago edo geroxeago argituko dira, txostenak baizik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 198. orr.

Gehiago dena haatik, hori gogoan ez nuen halere ni baitan sendi bihotzaren zolako minak eta muinen barnerainoko etsipenak ardura ematen duten latz ezin saminago hura.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 153. orr.

4 ardura hartu

Baina hobe dut neure burua ez engainatu; nahiko ardura hartzen dut, eta ez daukat zertan zu aspertu, eta ez ni ere, zeren, egia esateko, animu gutxirekin nabil azkenaldi honetan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 226. orr.

Gure amak gure aita lasaitzeko ardura hartzen zuen, baina hura ez zen batere lasaitzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 22. orr.

-Arrazoia daukazu, Luisa, badirudi mende osoaren laburpena egiteko ardura hartu dudala zure aurrean, neure bihotz hutsaren arazoak konpondu ezin ditudan bitartean!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.

Inork ez zuen kontrakorik esan, eta Muthiko Alaiek magnetofonoaz grabatzeko ardura hartu zuten.     «Kuskue tanden», 2004 - 129. orr.

Beharrik, gazte luzeari jarraitzeko ardura hartua zuen lehen momentutik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 54. orr.

5 ardura intentsibo (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Zentro horiek traumarako shock-unitateak, Ardura Intentsiboko Unitateak, eta paziente hauentzako osasun-langile espezializatuak dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

7 ardura izan1 dio ad

Ez dio ardura non eta nola geratzen den.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 95. orr.

"Zer ardura dit Cervantes-ek han ipini nahi zuenak edo ez zuenak, eta egiaz ipini zuenak?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 148. orr.

Nori ardura zion, egiaz, musker, ostruka, olagarro edota lehoi-inurriarekin amaitu izana?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 148. orr.

Garrantzitsua da zuentzat hauek zuen lantegietan, zuen itsasontzietan, zuen baserrietan lan egitea; eta gutxi ardura dio zuenak bezalakoak ez diren fedegaiak dituzten ala ez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Etorkizunerako amets-mordoa besterik ez dute, baina nahikoa iruditzen zaie hori, nonbait, beren burua horren arranditsu agertzeko, piper bat ardura dielarik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Zer ardura din hiri! - esan zuen aitak, gai hartaz hitz egiteko gogo falta nabarmenez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

Zer ardura dizu une honetan Leonek, Lupek edo hark izango duen zure haurrak?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 163. orr.

Errukia sentitu nuen, erruki handi bat, zeren nire bizitzan lehendabiziko aldiz konturatu bainintzen nire hoztasunak ardura diola.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 107. orr.

Niri ardura dit ilbetetik ilbetera hartua bada.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 113. orr.

Oso gutxi ardura didate kontu publikoek.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 16. orr.

6 ardura izan2 du ad

Gustatu egiten zitzaidan, liluratu egiten ninduen, eta hori gauza handia zen, hori zen benetan ardura zuena.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 56. orr.

Taldeko emakume gazteena kantuan hasi zen, burua gorutik jaso ere egin gabe: Iruten ari nuzu, / kiloa gerrian, / ardura dudalarik / negarra begian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.

Orobat pentsatu du aurrerantzean nahiko kezka eta ardura izango dituela emakumeak alabaren gaixotasunarekin, eta buruak aukera gutxi uzten duela horrelakoetan bestetarako.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 132. orr.

Parisen, berehalako ardura izan nuen Williamsi deitzea, beroni neure informea hitzez bederen jakinarazteko; hark, ordea, egun on (hello) esan zidan doi-doi, eta astirik ez omen zeukala nire azalpena entzuteko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 144. orr.

Ardura duenaren belarri-ixkinan ez bada, mahai gaineko asmoen egitarau edo proiektuen artean hor egongo dira honako beste eginkizun hauek edo antzekoak aztergai.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 186. orr.

Eta lehen bezain lasai Otalorak, onartu nahi ez genuen hartan joz, "Zer ardura dau horrek?".  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 117. orr.

Nafar-zuberotarrean aginteran zakitzat izan, lapurtarrean zazkiat, giputzean zakizkit, bizkaitarrean zakidaz, gutxi ardura du.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 72. orr.

Gaitzak, Vietnamgo ez dakit zer oilategitan ez, disimulurik gabekoa izan du iturburua: hasieratik ikerketaren ardura izan duen Ertzaintza bera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 56. orr.

8 ardura izan3 zaio ad

Ardura bazaizue, barran egongo naiz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 119. orr.

-Uste duk ardura zaiola inori, hik bere antzeko bat ezagutu izana?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 127. orr.

Baina Peterri, mutila zenez, bost ardura zitzaizkion itxurak, eta saltoka hasi zen, pozez zoratzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 53. orr.

Baldin finitu ez bada, ez da, zuk usteko duzun bezala, abentura horretan jarraitzea ardura zaidalako.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 450. orr.

9 ardura izan4 da ad

Baina ardura bazen zerbait erauntsiren beldurra eta beraz ernatu behar zen, hor ere elgar lagunduz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 184. orr.

Honen ondorioz, betidanik bere ardura izan ziren gai filosofikoak osokiago kristaugirotu ahal izan zituen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 14. orr.

Gogoan izan zuen lanaren fruitua zuen bilobentzat dela soilik, eta zuen eginbeharra, zuen ardura dela ernamuin arriskutsurik ez uztea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 213. orr.

Hori nire ardura duk, behar ditiat eta kito.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 119. orr.

10 bost ardura izan

Baina Peterri, mutila zenez, bost ardura zitzaizkion itxurak, eta saltoka hasi zen, pozez zoratzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 53. orr.

11 gizarte ardura korporatibo

2004ko Asiako Gizarte Ardura Korporatiboaren saria jaso du GAIAk.  Berria - Gaiak   2004-09-17

12 goi ardura ik probidentzia.

Eta Jaungoikoaren goi-ardurak ez du horregatik desohorerik nozituko, bidegabekoak justiziaz tratatzen dituelako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

antolatzeko ardura (19); ardura bakarra (26); ardura bere gain (39); ardura berea (7); ardura berezia (15); ardura dela (25); ardura dira (6); ardura du (26); ardura duela (8); ardura duen (45); ardura duena (13); ardura dute (16); ardura duten erakundeek (6); ardura dutenak (7); ardura eman (32); ardura erakutsi (7); ardura ere (29); ardura erraiten (8); ardura eskatzen (6); ardura ez da (9); ardura falta (7); ardura gehiago (17); ardura gehiegi (6); ardura gertatzen den (8); ardura gutxi (6); ardura guztia (19); ardura guztiak (6); ardura handia dute (6); ardura handiagoa (11); ardura handiarekin (7); ardura handirik (14); ardura hartu behar (14); ardura hartu du (11); ardura hartu duen (7); ardura hartu nahi (7); ardura hartu zuen (27); ardura hartu zuten (6); ardura hartuko (16); ardura hartzea (15); ardura hartzeko (11); ardura hartzen (23); ardura ikusten (9); ardura izan behar (6); ardura izan du (6); ardura izan zuen (9); ardura izango da (19); ardura izango du (13); ardura izaten (6); ardura nabarmendu (7); ardura nagusia (52); ardura nire (7); ardura osoa (26); ardura politiko (7); ardura politikoa (25); ardura politikoak (14); ardura xedea (9); ardura zaitez (13); ardura zaitezte (9); ardura zedin (6); ardura zeukan (6); ardura zuen (23); ardura zuena (14); ardura zuten (20); argitzeko ardura (6); arreta eta ardura (9); aski ardura (10); asko ardura (8); ateratzeko ardura (8); aurrera eramateko ardura (7); baina ardura (17); bainan ardura (6); baino ardura (14); baita ardura (7); baten ardura (17); batere ardura (7); bere ardura (53); beren ardura (10); bermatzeko ardura (7); beste ardura (8); betetzeko ardura (8); buruzko ardura (8); da ardura (27); da nire ardura (10); defendatzeko ardura (6); denon ardura da (6); dira ardura (6); du ardura hori (8); duen ardura (19); dut ardura (6); dute ardura (14); duten ardura (16); edo ardura (8); emateko ardura (17); erabakitzeko ardura (6); ere ardura (21); euren ardura (14); ez dio ardura (25); ez dit ardura (11); ez du ardura (9); ez zion ardura (12); gaineko ardura (10); gidatzeko ardura (11); gobernuaren ardura (17); gurasoen ardura (6); gure ardura (24); guztien ardura (24); guztion ardura da (7); haien ardura (9); hain ardura (10); hainbeste ardura (7); haren ardura (29); hartu zuen ardura (15); hartuko du ardura (6); heriotzaren ardura (6); honen ardura (10); hori ardura (6); horien ardura (12); ikerketaren ardura (11); izan zuen ardura (7); izanaren ardura (6); izateko ardura (9); jartzeko ardura (8); jokoaren ardura (7); kasuaren ardura (7); konpontzeko ardura (7); kudeatzeko ardura (8); lan egiteko ardura (7); lehen ardura (9); ordezkatzeko ardura (7); osoaren ardura (7); prestatzeko ardura (11); sailaren ardura (14); sartzeko ardura (7); saskiratzeko ardura hartu (8); segurtasunaren ardura (7); sortzeko ardura (10); taldearen ardura (12); zaintzeko ardura (42); zait ardura (6); zen ardura (10); zer ardura dio (7); zitzaidan ardura (8); zure ardura (7); zuten ardura (9); zuzentzeko ardura (17)

ardurak ere (6); ardurak hartu behar (7); ardurak hartzeko (8); bakoitzak bere ardurak (7); bere ardurak hartu (8); honetako ardurak (7)

ardurarik gabe (39); ardurarik hartu (10); ardurarik izan (7); batere ardurarik (8); beste ardurarik ez (8); ezeren ardurarik (7); inolako ardurarik (9)

arduraz jokatu (9); arduraz jokatzea (10); arduraz jokatzeko eskatu (16); zuen arduraz (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus