Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atrofiatu 1 izond atrofia gertatu.

Gezurra dio hori polita ez dela dioenak, sen estetikoa erabat itxuragabetua eta atrofiatua du hori dioenak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 179. orr.

A, bai, gauza txikitxo hori; zakil atrofiatua; gauza osatugabe hori.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 229. orr.

Honen adibidea errege hau bera da, hanka kuzkurturik jaio zelarik, edo hanka atrofiaturik, orain esaten den bezala, aparteko sendaketa eduki baitzuen, ezein medikuk eskua gainean paratu gabe, eta paratu bazion, ezertarako ez zuen balio izan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 33. orr.

Efemeropteroak ez dira hegalari oso trebeak eta ahorik, ahoko aparatu murtxikatzailerik, ez dute, atrofiaturik dago.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 238. orr.

Hortik aurrera, atrofiatzen hasten dira, eta fintasuna galtzen du dastamenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 148. orr.

Izan ere, ez bada soinuen bidez bizkortzen, ume horren garun-azala atrofiatu egiten da.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Alfiorovak azaldu zuenez, sei hilabete espazioan igaro ostean astronauten "giharrak atrofiatu" egiten dira.  Berria - Gaiak   2004-04-09

2 (era burutua izenondo gisa)

Neuk ikusia, bai jauna, Aitzol abertzale euskotar arraio hura Espainiako falangisten himnoa kantari gure portuko moilan, hegal atrofiatu hautsia haren beso luzatua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.

Inguru guztian erdarak kutsatutako haurraren hizkera atrofiatu, endekatu eta aldrebestua literatura bihurtzen asmatu zuen Koldo Izagirrek Zergatik bai liburuan, amodioa nahiz malaletxea ironiaz biltzen dituen esperimentuan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus