Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baitezpada (orobat baitezpadan g.er.) 1 adlag nahitaez, ezinbestean.

Baitezpada kontuan hartzeko puntua da hau, ezen Justiziak eta Askatasunak zenbait galde garrantzitsu eginarazten dizkigute gaurko munduan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 94. orr.

Aguirre, Pellou, Iriso eta Navarro-k gutun bat igorri zioten Mina-ri, zeinetan erraiten baitzuten frantsesekin behar zuela mintzatu baitezpada, ikusiz zer lanjer haunditan zeuden nafar armada edo gudarostea eta erresuma guzia, holako gerla bortitzak segitzen bazuen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 133. orr.

Beraz erreka behar zuten baitezpada kurutzatu alor lanetara joaiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 24. orr.

Fede orok etsaiak behar ditu baitezpada, bere buruari eutsiko badio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.

Teologoak [...] interpretazio salbagarri bat behar du baitezpada; ezin irents dezake interpretazio asaldagarririk, lazgarririk, zeren teologoak osasuna eta salbazioa nahasten baititu bidegabeki.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

Zerbaitek merkatariari traba egiteak ez du esan nahi baitezpada merkataritzari traba egiten dionik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.

2 (ezezko esaldietan) ipar dudarik gabe. ik noski.

Eta Garat anaiak ez ziren baitezpada gizon herrikoiak, etxeko-jaun notableak baizik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.

Euskaldun Fededun, Jainkoak daki zenbat aldiz entzun ahal den, orobat frantsesen "Catholiques et Français" famatuari zor genion euskal herritarrek erramolde hori, eta ez naiz baitezpada esaldi hori berpiztu beharrez ariko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 173. orr.

Halere ez da hor baitezpada harritzekorik.  Herria   2005-11-10

Eta nekez irakurtzen, ez baitezpada mintzaira arrotz zaidalakotz (frango aise berreskuratu ditut amak erakutsi hitz eta joskerak, eta kurioski xori batzuen izenak euskaraz datozkit lehen punpean) baizik berriki arte frantses kulturan murgildurik baneuzkalakotz ideia gehienak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 14. orr.

Lege-gai laburra, egia da, bainan ez baitezpada hain argia.  Herria   2004-01-15

Nonbait irakurri dut Bossuet prosalari handiak, ez baitezpada predikuetan bakarrik, baizik eta idazki politikoetan hau ere pentsatu zuela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.

-Ez da baitezpada dirua behar pagatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.

Medailarik igurikatzen zuenez? Ez baitezpada.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 39. orr.

3 baitezpadako (orobat baitezbadako g.er.) izlag nahitaezkoa, ezinbestekoa.

Bazekien baitezpadakoa dela zakurra artzainarentzat, bai laneko bai konpainiarendako.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 77. orr.

Besteek deliberatu zuten baitezpadakoa zela zubi bat eta onartu zuten beren gain egitea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 49. orr.

Tomentzat, baitezpadakoa zen berehala atzera egin eta jokoaren erdi-erdira sartzeko bihotz izatea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 98. orr.

Atzoz geroz eskutan daukat baitezpadako Bidaiariaren ageria, Credencial del Peregrino delakoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

Politika omen da gure on eta zuzen guzien baitezpadako iturburua", azken perpaus horrek bagaramatza geure buruari galdetzera nondik datorkigun beraz euskaldunei, politikaren aldera hain aspaldian erakusten dugun uzkurreria edo herabea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.

Alta, erabaki baten hartzea baitezpadakoa zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.

Euskararen biziarazteko beste tresna baitezpadakoa: eskola.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 141. orr.

Hori baita kasetarien egiteko baitezpadakoa.  Herria   2004-12-02

Edozein fenomeno sozialen ikertzailearentzat obligazio etiko eta eskakizun metodiko baitezpadakoa da neutraltasun eta objektibitate absolutua. uste dut denak ados direla hori izan daitekeela urrats premiazkoa eta baitezpadakoa Iparraldea Euskal Herriaren eraikuntzan kokatzeko eta Iparraldeak bere toki osoa har dezan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 188. orr.

Udalbiltzak ekartzen dauzkigun 12 000 euroak baitezpadakoak dira guretzat, ez baitugu gure indarrez bizitzeko aski harpidedun.  Herria   2003-01-09

Pentsatzen ez duenari, baitezpadakoak zaizkio fetitxeak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 73. orr.

Zoriontasuna mutua da, eta ez da bere baitarik mintzo; horregatik ditu baitezpadakoak aitorpena eta deklarazioa (esana behar du izateko).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Hondarribia ez zen Nafarroa, Gipuzkoa baizik, baina plaza hori eskuan izatea baitezpadakotzat jotzen zen saihetsa ongi babestua izateko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ez baitezpada (11); ez baitezpada (74); ez da baitezpada (35); ez dela baitezpada (9); ez dira baitezpada (14)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus