Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

baldintza iz 1 zerbait gertatzeko edo betetzeko nahitaezko den gauza. (singularrean)

Garapen-bidean dauden eskualdeetan egiten diren atzerritar inbertsioek aldez aurreko baldintza bat izaten dute beti: [...]. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 116. orr.

Gero eta sarriago aipatzen dute baldintza bat: hiltzaileak barkamena eskatu behar du. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 112. orr.

Baina, paradoxikoki, honek berak jartzen du arriskuan liburuak, kanonikoa izateko, bete behar duen bigarren baldintza bete ahal izatea: originaltasunaren baldintza, hain zuzen ere. Jon Alonso   «Euskal karma» - 76. orr.

Baldintza batekin, zigorra ez dadila nire alabarentzat izan. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 144. orr.

Baldintza batekin, ordea: mundu bizian betetzen dugun lekua, gorena baiki, garbi uztea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 116. orr.

Begia miniaturazko argazki-makina batekin konparatu izan da askotan: egia da hori, baldintza batekin ordea: argiaren tratamenduaren alderdi optikoari baizik ez aplikatzea konparazioa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 22. orr.

Baina hala gertatzea ezinezkoa da, inoiz ez da baldintza hori betetzen. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 259. orr.

Baldintza hori ez da beti kontuan hartzen. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 61. orr.

Estatu Batuen laguntza, gerra hotzaren garaian oso handia izan zena, baldintza baten mende egon zen 1950eko hamarraldiaren bukaeraz geroztik: esportazioen sustapenerako estrategiak bultzatzea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 118. orr.

Harritu zen Ruche jauna, lehen aldiz harritu ere, Grosrouvrek bere demostrazioen berri berari eman ez izanaz, isilpean gordetzeko baldintzarekin. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 286. orr.

2 (singularrean, izenondo eta izenlagunekin)

Legea zorrotz betetzea da baldintza bakarra. Baldintza bakarra: nire izena ez dadila inon agertu. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 11. orr.

Hau duzu baldintza bakarra: ez ihesik egin, eta heriotza arte leial bazara, betiko bizia jasoko duzu sari. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 300. orr.

Baldintza ahulago bat izango litzateke teoriak metodo praktiko eta mekaniko bat eskaintzea. Izan ere, adierazlea hainbat baldintza akustikoren mendeko da. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 77. orr.

Baina baldintzatuki batentzako (agerpenean) baldintza inteligiblea pentsatu ahal baliteke, beraz, agerpenen ilaran osakide gisa kokatuko ez litzatekeen baldintza, horregatik baldintza enpirikoen ilara inolaz ere moztu gabe, orduan halako baldintza onar liteke enpirikoki baldintzatugabeko baldintza gisa, horren bitartez itzulera enpiriko jarraitua inon moztu gabe. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 300. orr.

Zinezkotasuna idazlearentzat ez dela gehigarri moral bat, bere lanaren funtsezko oinarri eta baldintza baizik. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 55. orr.

Apez bilakatzeko baldintza nahitaezkoa zelakotz kastitatearen estatua. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 10. orr.

Diru batasuna sortzeko ezinbesteko baldintza zela ekonomien arteko bateratze prozesua gertatzea. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 193. orr.

Truku honekin zure liburuari kanonean sartzeko eskatuko zaion lehen baldintza bete nahi dugu. Jon Alonso   «Euskal karma» - 63. orr.

Alegiazko baldintzaren erabilera ustekabeko eta egoki horrek txundituta, buruari eragin zioten Ruche jaunak eta Léak, biek batera, mirespenez. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 153. orr.

Garapen morala egiara iristeko aldez aurreko baldintza bat besterik ez da. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 21. orr.

Garapen-bidean dauden eskualdeetan egiten diren atzerritar inbertsioek aldez aurreko baldintza bat izaten dute beti: barneko ekimen-indarra, gehienetan estatuek bultzatua. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 116. orr.

Argigarria izango litzateke jakitea, esate baterako, horietako zenbatek duen doktore gradua, edozein herri aurreratutan ikertzailetzat hartua izateko ezinbestekoa den gutxieneko baldintza. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 119. orr.

Erlatiboa ez zaio "balio handikoari" kontrajartzen, absolutuari kontrajartzen zaio; bere baitako eta baldintza gabekoari. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 40. orr.

3 (singularrean, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bera enuntziatuen kopuru mugatu batek osatzen du, euren bidez izateko baldintza-multzo bat definitu ahal izango delarik. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 135. orr.

30-35 urteko baldintza-sorta ondo aztertuz gero, esan ohi da hasi daitekeela klima aldatzen ari ote den zantzuak hartzen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 373. orr.

4 (singularrean, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Atxilotuari maiz eskatu zaio berme baldintza kaleratu ahal izateko. Jokin Urain   «Errotarria» - 189. orr.

Besamolde horrekin a priori bat adierazi gura dut izango dena ez irizpenen baliotasun-baldintza, baizik eta enuntziatuen errealitate-baldintza. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 147. orr.

Bera ez baita enuntziatuarentzat ahalbide-baldintza, baizik eta izankidetasun-legea. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 135. orr.

Honezaz gain, orokortasun-baldintza bat ezartzen diegu guk gramatikei: edozein hizkuntzaren gramatika, "osagai" eta "fonema" bezalako terminoak hizkuntz berezien mugak gaindituaz definitzen dituen hizkuntz teoria jakin baten arabera egin behar dela, alegia. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 76. orr.

5 (pluralean)

Gatazkak konpontzen dira bakarrik egiazko borondatea dagoenean eta borondate horrek bi baldintza bete behar ditu: era guztietako indarkeriak gaitzestea eta tolerantziaren eta elkarrizketaren apustu garbia egitea. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 140. orr.

74 irakasle Iralen egongo dira 05/06 ikasturtean baldintzak bete ez arren. Berria - Harian   2005-07-28

Baldintza horiek direla eta, hegoaldeko kostaldea da bizitza ekonomiko eta sozial ororen gune. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 29. orr.

Honek orduan baldintza zenbait jarri zituen: batetik bortxazko egoitza ken ziezaioten, bestetik enbaxadoreen eta erregeren jukutrietarik libra zezaten. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 25. orr.

Ezerk ez ditu gizakiak eta herriak bereizten, bizi dituzten baldintzen aurrean harturiko jarrerek baino gehiago. Komenigarria da eskolak baldintza horietan ematea? Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 180. orr.

Baldintza horietan, defizit korronteak, dela herrialde garatuenak, dela garapen-bideko herrialdeetakoak, ezin ziren oso handiak izan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 86. orr.

Kontua da, ordea, baldintza horietan ikasi behar izan dutela ikasleek orain dela gutxi arte. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 102. orr.

Sistemak ezartzen dizkizun baldintza eta muga guztiekin, noski. Jon Alonso   «Euskal karma» - 70. orr.

Zerbitzuen nazioarteko zirkulazioak, beraz, baldintza guztiak betetzen ditu nazioarteko zuzeneko inbertsioen nagusitasunaren mende geratzeko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 75. orr.

Geroago, 8. kapituluan, era honetako zenbait baldintza aztertuko ditugu. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 76. orr.

Baldintza edo mugapen horien arabera idazlanaren planteamendu orokorra bata edo bestea izango da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 331. orr.

Arkeologiaren asmoa jarrera hori alderantzikatzea da, edo hobe esanda [...] jarraitasunari eta jarraitasun-ezari elkarren aurka jokaraztea: erakustea jarraitasuna sakabanaketaren baldintza beretan eta arau berdinekin eratzen dela. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 198. orr.

Osasun azterketa zorrotza egingo diote 58 urteko gizonari, espazioko baldintzei aurre egiteko gai den jakiteko. Berria - Gaiak   2004-03-31

Peruko Gobernuko Energia eta Mehatze Ministerioak sortutako legediak arautzen ditu mehatzeak esplotatzeko baldintzak. Kredituak emateko baldintzak liberalizatzea. Berria - Gaiak   2004-08-26

Itunerako baldintzak. Elizen arteko biblia   Ir 34,10 tit

Horiek egiten dituzte grilla proposamenak, ikusiz jantziak nork egiten dituen eta zein baldintzetan. Herria   2003-05-08

6 (pluralean, izenondo eta izenlagunekin) egoera.

Baldintzak «onak» direla esan du, eta, 2006an, Bilbon egin nahi du biltzarra. Berria - Gaiak   2004-10-29

Baldintza nazkagarrietan eduki zizkiaten pilaturik barrakoietan; goseak eta zikinak janda. Jokin Urain   «Errotarria» - 58. orr.

Egia da protekzionismoak, baldintza jakinetan, nazio-ekoizpena sustatzen duela. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 38. orr.

Gehienetan oso baldintza desberdinetan egiten ziren truke haietatik sortu ziren printzeen hornitzaileen eta bankarien aberastasunak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 26. orr.

Subjektua (ez hiztunaren kontzientzia, ez formulazioaren egilea, baizik eta posizioa, baldintza jakin batzuen pean bete dezakeena edozein gizabanako ezberdinek). Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 133. orr.

Herrialde jakin batean zer ekoitzi, delako herrialdearen abantailen eta baldintza logistikoen arabera erabakitzen da. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 81. orr.

Baldintza psikologikoak, kulturazko baldintzen indargarri. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 97. orr.

Baldintza sozioekonomikoek, baldintza inkontzienteek eta baldintza irrazional boteretsuek gizaki modernoaren kontzientzia menderatzen dutela erakutsi zuten. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 91. orr.

Hilketa baldintza izugarrietan burutu bide zen: hilotzari eskuin eskuko hatz nagia falta zitzaion. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 65. orr.

Bilakabide baten erabilgarritasuna baldintza prosodikoen araberakoa ere izan daiteke. Lourdes O˝ederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 68. orr.

Larrinagako 3.000 inguru presoak antzeko baldintzetan zeuden. Jokin Urain   «Errotarria» - 77. orr.

Hobekuntza horretan, hala ere, zeregin handia izan du ikerkuntza egiteko bestelako baldintzen hobetzeak, oraingo baldintzak orain dela hogei urtekoak baino askoz ere hobeak baitira. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 121. orr.

Gustamena eta koloreak ez dira objektuak (Gegenstände) sentsuen objektu (Objekt) bihurtzea ahalbidetzen duten beharrezko baldintzak. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 288. orr.

Nazioarteko trukea parte-hartzaile guztientzat abantailazkoa izan zedin, beharrezko baldintza guztiak definitzea zen Ricardoren helburua. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 41. orr.

7 (pluralean, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bezeroak ezarritako betebeharrak betetzea; alegia, gure bezeroak -esaterako torloju erosleak- kontratuaren baldintza-orrietan jarri dizkigun zehaztapenak betetzea. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 174. orr.

Bestalde, baziren bete beharreko bi baldintza sistema martxan jartzeko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 84. orr.

Baldintza-xehetasunak: "gazte enplegu" moduan denbora osoko kontratua. Herria   2001-05-10

8 (pluralean, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lan-baldintzak duintzeko eskatu zuten AEK, IKA, Batus eta Bai&By euskaltegietako irakasleek. Berria - Harian   2005-06-23

Herritarrek bizimodu eta lan-baldintza hobeak lortzeko duten desirari erantzutea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 118. orr.

Gremioen "lanaren merkatu" bat osatzearen kontrako erresistentzia, alegia, enplegu-baldintzak desauratzearen kontrakoa, ez zen XVIII. mendea arte desagertu. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 35. orr.

Atxiloketa baldintzek ondorio larriak eragin dizkie presoei. Berria - Harian   2006-02-17

Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, bere bizi-baldintza bereziak ditu. J. Garzia / A. Ega˝a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 35. orr.

Semantikaren bidez formulen esanahia, asegarritasuna edo egia-baldintzak finkatzen dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 141. orr.

Gero, lege-baldintza guztiak betez, zigilaturiko agiria eta honen kopia irekia harturik, [...]. Elizen arteko biblia   Jr 32,11

Bazuen dendan gela berezi bat, cava bat, hezetasun eta tenperatura-baldintza finkoak zeuzkana, puruak bere onenean kontserbatzeko. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 55. orr.

Portugaldar, espainiar, holandar, ingeles eta frantses beltz-tratulariek eramaten zituzten esklaboak, garraio-baldintza izugarrizkoetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 50. orr.

-Emaitzari bost axola zaio hori guztia; ez zaizkio agerian sumatzen bere jaiotza-baldintzak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 312. orr.

Marxentzat, gizarteak ondasunen ekoizpena antolatzeko moduak (ekoizpen-baldintzak) determinatzen du gizartearen antolakuntza eta bilakaera. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 47. orr.

Maastricht-eko Itunak diru bateratu horretan parte hartzeko bateratze baldintza batzuk ezarri zituen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 193. orr.

Sharm-el-Sheikheko aireportuko kontroldorreak ez zuen hegazkineko pilotuarengandik inolako arazoren abisurik jaso eta eguraldi baldintzei dagokienez, onak zirela nabarmendu zen. Berria - Mundua   2004-01-04

Ingurumenaren Iso 14001 ziurtagiria ere ukana du eta azkenik, laneko osasun eta seguritate baldintzena, OH SAS 2001 deitzen dena. Herria   2003-08-14

Argi da gramatika guztiek bete behar dituztela kanpoko egokitasun-baldintza batzuk; esaterako, sortzen dituzten perpausek onargarriak izan behar dute jatorrizko hiztunentzat. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 76. orr.

Gutxieneko kultura-baldintza batzuk. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 97. orr.

Beste batzuek, haatik, eraketa diskurtsibo baten mugak gainditzen dituzte, eta enuntziazio-baldintza berdinei ez dagozkien tesiak kontrajartzen dituzte. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 175. orr.

Etika filosofiko razionalenak ere (Kant, esaterako) beren barne-baldintza psikologiko, sozial, historikoen aldetik gupida gabe ikertzen eta biluzten dira. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 40. orr.

9 bizi baldintza (orobat bizibaldintza g.er.)

Duela 30 urtetik ez dut ikusi txiro eta beltzen bizi baldintzak hobetzeko neurririk. Berria - Harian   2005-09-08

Hemendik aurrera, poliziak errespetu guztia galduko dio, ez du aintzakotzat hartuko haren noblezia titulua, gaizkile gisa tratatuko du, eta bizi-baldintzak gogortuko dizkio. zapatistek kontrolatzen dituzten eremuetan bizi diren indigenen bizi-baldintzek hobera egin dute, zalantzarik gabe. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 20. orr.

Bazirudien norbaitek diseinatu zuela droga bakoitzaren zabalgunea, bakoitzari hiri bat eskainiz, bizi-baldintzekin zerikusia baleuka bezala. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 139. orr.

Ez dago bizi-baldintzek eragiten ez dioten posizio subjektiborik.1981ean, presoen bizi baldintzak hobetzeko esperantzan, gose greba luze batean sartu zen, bertze preso-lagun batzuekin. Berria - Gaiak   2004-05-19

Espetxeko bizi-baldintzek okerrera egin dutela salatzeko hasi dute protesta. Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Bakartze ziegetako bizi baldintzak, komisaldegietakoen antza dute askotan. Jokin Urain   «Errotarria» - 156. orr.

Zenbait ingurunek, bizi-baldintza erraz eta erosoak dituztelako, zibilizazioen jatorriaren azalpenaren giltza dutelako ikuspegia ere aztertu eta baztertu egiten da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 420. orr.

Ene bizi-baldintza berezi horietan, ene ingurumen berezi horretan, nituen harreman bakarrak zaintzaleekin ziren. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 68. orr.

Bizi baldintza gogorrak aurkitu dituzte basamortuko kanpaleku xume horietan. Herria   2003-05-01

Kontua da bizi baldintza arras miserableak eta latzak zituztela Mallorcan. Jokin Urain   «Errotarria» - 154. orr.

Gizakiaren oinarrizko eskubideak dira askatasuna, berdintasuna eta bizi-baldintza egokien gozamena kalitatezko ingurumen batean, bizimodu duina izan eta ongizateaz gozatu ahal izatearren. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 110. orr.

Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, bere bizi-baldintza bereziak ditu. J. Garzia / A. Ega˝a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 35. orr.

10 baltzintzapean adlag

Haur juduak eskola juduetara joatera behartu gintuztenean, Elle jaunak, joan-etorri batzuen ondoren, baldintzapean hartu gintuen han Lies Goslar eta biok. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 29. orr.

Martxoan baldintzapean aske jarri bazuten ere, astero polizia judizialaren aurrean agertu behar zuen. Berria - Mundua   2004-09-30

Erran bezala, Filipe Bidart baldintzapean libratua izaiteari buruz, dei-auzia joanden ortziralean egin da. Herria   2004-11-11

Fidantza txiki bat jarri eta baldintzapean askatu gintuzten. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 96. orr.

Ez ahaztu oraindik baldintzapean zaudela libre. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 214. orr.

-Baldintzapean libratu gintuzten. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 299. orr.

Gure begiespena beti sentsuzkoa denez gero, orduan ezin zaigu inoiz esperientzian denboraren baldintzapean ez dagoen objekturik eman. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 48. orr.

Izebak guztiz apain agertzeko baldintzapean baizik ez zidaan argazkitan hartzeko baimena eman. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 150. orr.

Urliak barkatzen badio Sandiari honek barkamena eskatzeko baldintzapean, zer barkatzen du edo nori barkatzen dio? Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 110. orr.

Ministro oroahalduna ahalmenak oro dituen ministroa da, horiek ez baliatzeko baldintzapean. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 216. orr.

Fidantza txiki bat jarri eta baldintzapean askatu gintuzten. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 96. orr.

Ez ahaztu oraindik baldintzapean zaudela libre. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 214. orr.

-Baldintzapean libratu gintuzten. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 299. orr.

11 baltzintzapeko izlag

Ni, berriz, baldintzapeko askatasunean nago. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 223. orr.

Martuteneko kartzelan egon zineten, eta, oker ez banago, 1968ko abenduaren 24an atera zineten baldintzapeko askatasunean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 177. orr.

Filipe Bidartek, baldintzapeko libertatea legez galtegiteko ahala badü 2003ko barantailaz geroz Portua zen, hain zuzen, auzorik jendetsuena, sonanbuluen modura [...] zebiltzan gizon-emakumeen jomuga eta babestokia: baldintzapeko babestokia, dena dela. Herria   2005-11-10

Polten apaiztegiko apaizgai bati sei urteko baldintzapeko kartzela zigorra ezarri diote. Berria - Gaiak   2004-08-15

Baldintzapeko amnistia. Berria - Mundua   2004-08-27

· (izen gisa) Suerte pixka batekin baliteke baita baldintzapekoa ematea ere. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 118. orr.

Ba ez diat majaderoongatik galduko baldintzapekoa, ez horixe! Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 91. orr.

12 baltzintzazko

Ukoak honela mailakatzen dira beheranzko eskalan: erabateko ukoa, baldintzazko ukoa, badaezpadako ukoa eta emakumezkoaren ukoa. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 254. orr.

Beste alde batetik, baliteke baldintzazko proposizioa bere osotasunean justifikatuta egotea a priori eta ondorioa, proposizioaren zati bat denez, justifikatuta geratzea berehala. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 110. orr.

Ikuspegi hori interesgarria da baldintzazko kontrafaktikoei buruzko zenbait teoria jada finkatuta daudelako. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 181. orr.

Inperioa Karlomagnorena ez zen beste etxe batera pasatu zenean, hautatzeko gaitasuna, mugatua eta baldintzazkoa zena, gaitasun arrunt eta sinple bihurtu zen; eta aldendu egin ziren konstituzio zaharretik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 328. orr.

Oso teoria birtualak eta baldintzazkoak dira oraindik ere, baina badirudi geroz eta interes gehiago erakartzen dutela [...] ikuslearen jakintzarako, haren sinesteetarako baino. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 108. orr.

Gertaera fonetiko bat konbinatorioa baldin bada, baldintzazkoa da beti; baina berezkoa baldin bada, ez da ezinbestean erabatekoa, aldatzeko zenbait faktoreren ezak ere baldintza dezakeelako gertaera fonetiko hori. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 183. orr.

12 baldintza-orri kontratu edo kideko bateko baldintzak zehazten dituen idazkia.

Gure bezeroak -esaterako torloju erosleak- kontratuaren baldintza-orrietan jarri dizkigun zehaztapenak betetzea. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 174. orr.

Baldintza orri berrian plataformaren eskakizunak onartzea galdegin zioten Udalari, baina hark ezezkoa eman zuen. Berria - Ekonomia   2004-04-09

13 baldintza-plegu baldintza-orria.

Dekretua indarrean eta lehiaketa arautuko duen baldintza pleguaren eskutik, Kultura Sailak toki telebista digitalaren zerbitzuak eskaintzeko gaitzen duen titulu juridikoa emateko lehiaketa zabaldu eta burutuko da. Berria - Euskal Herria   2006-01-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

abiatzeko baldintza (6); ahal izateko baldintza (12); ahalgarritasunaren baldintza (18); ahalgarritasunaren baldintza gisa (6); apriorizko baldintza (14)

baina baldintza (36); baina baldintza bat (5); baina baldintza batekin (9)

baldintza asko (5); baldintza bakar (5); baldintza bakarra (51); baldintza bakarra jarri (5); baldintza barnebiltzen (5); baldintza bat (65); baldintza bat jarri (13); baldintza batekin (39); baldintza batzuekin (6); baldintza batzuen (7); baldintza batzuk (54); baldintza batzuk bete (7); baldintza bera (5); baldintza berak (10); baldintza berberak (7); baldintza berberetan (9); baldintza berdinak (6); baldintza berdinetan (8); baldintza beretan (18); baldintza bereziak (9); baldintza berezietan (5); baldintza berriak (10); baldintza bete (53); baldintza bete behar (29); baldintza bete beharko (13); baldintza betetzen (8); baldintza bezala (7)

baldintza da (40); baldintza dela (11); baldintza demokratikoak (14); baldintza demokratikorik (5); baldintza den (11); baldintza den aldetik (8); baldintza duinak (33); baldintza duinen (9); baldintza duinetan (8)

baldintza edo (16); baldintza egokiak (41); baldintza egokietan (22); baldintza egokirik (7); baldintza ekonomiko (7); baldintza ekonomikoak (5); baldintza enpiriko (7); baldintza enpirikoen (10); baldintza eskasetan (10); baldintza eta (41); baldintza ezarri (12); baldintza ezin (6); baldintza ezinbestekoa (6)

baldintza fisikoak (5); baldintza formal (7); baldintza formala (10); baldintza formalak (6); baldintza formalekin (5)

baldintza gehiago (11); baldintza gisa (74); baldintza gisa jarri (5); baldintza gogorragoak (5); baldintza gogorrak (16); baldintza gogorretan (11); baldintza gorena (5); baldintza guztiak (88); baldintza guztiak bete (10); baldintza guztiak betetzen (27)

baldintza hobeagoak (5); baldintza hobeak (35); baldintza hobeak lortzeko (5); baldintza hoberenetan (10); baldintza honekin (9); baldintza hori bete (6); baldintza hori betetzen (6); baldintza hori jarri (5); baldintza horiek bete (5); baldintza horiek betetzen (13); baldintza horiek guztiak (7); baldintza horiekin (7); baldintza horien (11); baldintza horietan (61)

baldintza izan (9); baldintza izango (7)

baldintza jakin batzuetan (7); baldintza jakin batzuk (10); baldintza jarri (38); baldintza jarri ditu (5); baldintza jarri zituen (12); baldintza jarriko (5); baldintza jartzen (7)

baldintza kaskarragoak (7); baldintza kaskarrak (15); baldintza kaskarretan (15)

baldintza moduan (9)

baldintza nagusi (5); baldintza nagusia (9); baldintza nagusiak (5); baldintza negargarriak (5); baldintza normaletan (7)

baldintza objektiboak (8

baldintza onak (12); baldintza onartu (5); baldintza onetan (14); baldintza orokorra (6); baldintza ororen (5); baldintza oroz (5); baldintza oso (9)

baldintza politikoak (12); baldintza prosodikoak (5)

baldintza sozial (5); baldintza sozialak (5); baldintza subjektibo (11); baldintza subjektiboa (5); baldintza subjektiboak (6)

baldintza txarrak (17); baldintza txarretan (16)

baldintza zehatzak (5); baldintza zen (8); baldintza zorrotzak (8)

batasunaren baldintza (5); begiespenaren baldintza (12); behar den baldintza (7); beharrezko baldintza (23); bere baldintza (20); beren baldintza (8); beste baldintza (18); beste baldintza bat (8); bete beharreko baldintza (10); beti baldintza (6); bi baldintza (74); bi baldintza bete (23); bi baldintza jarri (11); bigarren baldintza (7); bizi baldintza (56); bizi baldintza duinak (6); bizi baldintza gogorrak (5)

edo baldintza (12); egia baldintza (5); egiteko baldintza (18); esperientziaren baldintza (8); eta baldintza (108); eta baldintza guztiak (6); ezinbesteko baldintza (59); ezinbesteko baldintza da (17); ezinbesteko baldintza dela (8)

funtsezko baldintza (6)

gutxieneko baldintza (11); gutxieneko baldintza batzuk (6)

hainbat baldintza (33); hainbat baldintza bete (9); hainbat baldintza jarri (6); hartzeko baldintza (5); hasteko baldintza (6); hiru baldintza (28); hiru baldintza bete (5); hiru baldintza jarri (7); honako baldintza (7); horren baldintza (7); horretarako baldintza (8)

izateko baldintza (31)

jarri zuen baldintza (5); jarritako baldintza (11)

lan baldintza (156); lan baldintza duinak (20); lan baldintza duinen (6); lan baldintza hobeak (14); lan baldintza kaskarragoak (5); lan baldintza kaskarrak (11); lan baldintza txarrak (8); langileen lan baldintza (5); lau baldintza (6); lehen baldintza (11); lehenengo baldintza (5)

nahitaezko baldintza (7)

oinarrizko baldintza (8); onartzeko baldintza (5); ororen baldintza (13); osasun baldintza (9); oso baldintza (27); oso baldintza kaskarretan (6)

partida baldintza (5); prozesua abiatzeko baldintza (5)

sartzeko baldintza (6); sentimenaren baldintza (9); sentsuzko baldintza (5)

zein baldintza (7); zenbait baldintza (20); zenbait baldintza bete (5)

abiatzeko baldintzak (9); ahal izateko baldintzak (23); ahalgarritasun baldintzak (6); ahalgarritasunaren baldintzak (13); akordioaren baldintzak (5); atxiloketa baldintzak (5)

baldintzak aldatu (8); baldintzak arautu (5); baldintzak arautzen (6); baldintzak arautzen dituen (5); baldintzak badaudela (9)

baldintzak bete (40); baldintzak bete beharko (7); baldintzak bete ez (7); baldintzak beteko (5); baldintzak betetzea (5); baldintzak betetzeko (6); baldintzak betetzen (78); baldintzak betetzen ditu (5); baldintzak betetzen dituen (5); baldintzak betetzen ez (13); baldintzak betetzen ote (5); baldintzak betez (6)

baldintzak dauden (5); baldintzak dira (14); baldintzak direla (5); baldintzak diren (12); baldintzak duintzeko (6)

baldintzak egon (7); baldintzak eta (56); baldintzak ez (48); baldintzak ez dira (9); baldintzak ez direla (5); baldintzak ez zirela (6); baldintzak ezarri (13); baldintzak ezartzeko (5); baldintzak ezartzen (9); baldintzak gero eta (6); baldintzak gogortu (8); baldintzak hobetu (22); baldintzak hobetu nahi (5); baldintzak hobetuko (8); baldintzak hobetzea (30); baldintzak hobetzeko (61); baldintzak hobetzeko eskatzeko (5)

baldintzak izan (9); baldintzak jarri (20); baldintzak jartzea (6); baldintzak jartzeko (6); baldintzak jartzen (9); baldintzak kontuan (5)

baldintzak onak (7); baldintzak onak direla (5); baldintzak onartezinak (5); baldintzak onartu (16); baldintzak onartzen (6); baldintzak oso (20); baldintzak oso gogorrak (5); baldintzak salatu (11); baldintzak salatzeko (6); baldintzak sortu (9); baldintzak sortzea (6); baldintzak sortzeko (15); baldintzak sortzen (14); baldintzak sortzen ari (9)

baldintzak zehaztu (5); baldintzak zein (5)

behar diren baldintzak (50); behar dituen baldintzak (5); beharginen lan baldintzak (11); beharrezko baldintzak (9); bere baldintzak (13); beren lan baldintzak (7); bete beharreko baldintzak (9); bizi baldintzak (114); bizi baldintzak eta (8); bizi baldintzak hobetzea (8); bizi baldintzak hobetzeko (18); bizi baldintzak oso (5); dira baldintzak (5); diren baldintzak (61); dituen baldintzak (17); dituzten baldintzak (21); duten baldintzak (9)

egiteko baldintzak (12); emateko baldintzak (5); eta baldintzak (40); euren lan baldintzak (10); ezarritako baldintzak (24); ezinbesteko baldintzak (6); gauzen ahalgarritasunaren baldintzak (5); gure baldintzak (5); gutxieneko baldintzak (20); hartzeko baldintzak (5); horretarako baldintzak (9)

izateko baldintzak (38); jarraitzeko baldintzak (6); jarritako baldintzak (25); jartzeko baldintzak (6); jasotzeko baldintzak (11); lan baldintzak (264); lan baldintzak arautu (5); lan baldintzak duintzeko (6); lan baldintzak hobetu (7); lan baldintzak hobetzea (11); lan baldintzak hobetzeko (32); laneko baldintzak (7); langileen baldintzak (16); langileen lan baldintzak (33); lortzeko baldintzak (6)

oinarrizko baldintzak (10); oinarrizko baldintzak betetzen (5); presoen baldintzak (5); presoen bizi baldintzak (15); sartzeko baldintzak (9); segurtasun baldintzak (6); sortzeko baldintzak (9)

baldintzapean aske (55); baldintzapean aske utzi (7); baldintzapean aske uztea (8); baldintzapean aske uzteko (10); baldintzapean dago (5); baldintzapean libratua (6); baldintzapean libre (5); filipe bidart baldintzapean (6)

baldintzapeko askapena (6); baldintzapeko askatasun (9); baldintzapeko askatasuna (73); baldintzapeko askatasuna eman (6); baldintzapeko askatasuna onartu (5); baldintzapeko askatasunaren (18); baldintzapeko askatasunean (31); baldintzapeko askatasunean zegoen (5); baldintzapeko libertatea (5)

baldintzaren menpean (5); baldintzarik eta (10); baldintzarik ez (37); baldintzarik ez jartzeko (6); baldintzarik ez zegoela (5); baldintzarik gabe (108); baldintzarik gabe aske (9); baldintzarik gabe espetxeratzeko (17); baldintzarik gabeko (82); baldintzarik gabeko elkarrizketa (16); baldintzarik gabeko espetxeratzea (9); baldintzarik gabeko su (6); baldintzarik gabekoa (5); baldintzarik jarri (17); baldintzarik jarri gabe (8); beste baldintzarik (6); egiteko baldintzarik (10); egiteko baldintzarik ez (5); inolako baldintzarik (22); inolako baldintzarik gabe (12); zer baldintzatan (10)

baldintzatzat jarri (6); ezinbesteko baldintzatzat (8)

baldintzei aurre (5); baldintzei buruz (7); baldintzei buruzko (8); baldintzei dagokienez (11); baldintzei eta (6); bizi baldintzei (5); lan baldintzei (7)

baldintzek okerrera (9); bizi baldintzek (6); lan baldintzek (16); lan baldintzek okerrera (6)

lan baldintzekin (10)

baldintzen aldetik (7); baldintzen arabera (20); baldintzen artean (10); baldintzen berri (7); baldintzen eta (7); baldintzen ilara (24); baldintzen ilaran (6); baldintzen ilararen (12); baldintzen inguruan (5); baldintzen inguruko (5); baldintzen totalitatea (5); bizi baldintzen (26); eta baldintzen (8); lan baldintzen (38); orduan baldintzen (5); trukearen baldintzen (8)

baldintzetako bat (28); baldintzetako bat da (5)

antzeko baldintzetan (5); baldintzetan eta (7); baldintzetan ez (5); bizi baldintzetan (8); egungo baldintzetan (5); horrelako baldintzetan (5); lan baldintzetan (24); nolako baldintzetan (5); zein baldintzetan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus