Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

balioztatu, baliozta, balioztatzen du ad ebaluatu; balioetsi; baliozkotu.

Irizpide desberdintasun nabariak daude ikerketa ebaluatu eta balioztatzeko orduan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 122. orr.

Zientziak behaketak ematen dituen datuak balioztatzen ditu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 170. orr.

Ikerketarako erabiltzen diren baliabideen neurriaren egokitasuna balioztatu nahi dugunean, ebaluatu nahi dugunean, ezinbestekoa gertatzen da inguruko gizarteetan gertatzen dena ere aintzat hartzea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.

Horrek Gomezek lortutako norma guztiak balioztatu ditu eta, beraz, titulua ekarri dio santurtziarrari.  Berria - Kirola   2004-11-10

Hainbat zehaztapen egin behar da hemen datu horiek era egokian balioztatzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 113. orr.

Osaba apaiz batek San Agustinen koadro zahar bat utzi zidala, eta hura balioztatuko zidakeen adituren baten izena eskatzeko deitzen niola.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 183. orr.

Hemendik aurrera ez dugu inor giza ikuspegi hutsez balioztatuko; eta inoiz Kristo giza ikuspegiz balioztatu badugu, orain ez dugu hala egiten.  Elizen arteko biblia   2 Ko 5,16

Judizio singularra (judicium singulare) bere barneko baliotasunaren arabera ez ezik, oro har ezagutza den aldetik ere beste ezagutzekin alderatuz duen handitasunaren arabera balioztatzen baldin badut, orduan, hala ere, baliogarritasun orokorreko judizioetatik (judicia communia) ezberdintzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 61. orr.

Bizia oro har eta gizakia bereziki balioztatzeko gurak orobat islatzen du zeinen berezitzat jotzen den, zuzen-zuzenekotzat, biziaren eta mundua gobernatzen duten indarren arteko lotura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 149. orr.

Gehiegizko bereizkuntza-grina arbuiatzeak ez gaitu eraman behar gauzen kokatzeak duen alderdi ona ez balioztatzera.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 85. orr.

Oposizioak esan zuen nazioarteko erakundeek emandako eta balioztatutako datuak onartuko zituela Harryren testamentua balioztatzeko izapide zaila hastekotan zen, eta hilabeteak igaroko ziren etxearen eskritura onuradunei eman aurretik.  Berria - Mundua   2004-08-17

Europako Batasunaren inplikazio sendoa dago, Metodo Alternatiboak Balioztatzeko Europako Zentroaren (ECVAM) bidez.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Horretarako balioztatu egin behar da gure musika, eta Euskal Telebistak, komunikabideek edota disketxeek lan handia dute egiteko.  Berria - Kultura   2004-10-22

Erreformazaleen arteko zenbaitek uste dute Kontseilua saiatuko dela haien arteko banaketak eragiten, hautagaitza batzuk balioztatuz eta beste batzuk debekatuta mantenduz.  Berria - Mundua   2004-01-21

Hauteskundeen emaitzak balioztatzeko, lehenengo aldiz, ez da beharrezkoa izango parte-hartzea %50ekoa baino handiagoa izatea.  Berria - Mundua   2004-06-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus