Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

barrenkor izond erraz barrentzen dena.

Irrati bat entzun da; ahul soinu mailaren aldetik, baina barrenkor bere mezuan eta melodian. Txillardegi   «Labartzari agur» - 109. orr.

Begi haiek ziren hozkirri xelebre eta barrenkorra sorrarazi ziotenak. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 142. orr.

Hegada baten soinua entzun zen; txilio barrenkorra, ondoren. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 103. orr.

Pinturaren usain barrenkorra. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 88. orr.

Bularraldea muselin soil batez du estalia; eta nire begiraldi gordekako bezain barrenkorrek hauteman dute jadanik haren gorpuzkera xarmangarria. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus