Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

basoilar iz Tetraonidae familiako basa hegaztia, haizemaile formako isatsa duena eta oihu bereziak egiten dituena (Tetrao urugallus).

Bere hegal laburrekin basoilarrak hegaldatze pisua du baina azkarra. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 79. orr.

Basoilarraren kantuak ez du deus ikustekorik oilarrarenarekin. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 148. orr.

Tiratzaile bikaina zen: basoilar edo ahateren bat ekartzen zuen beti bazkaltzeko, edo, batzuetan, txolarre-arrautzak soilik, eta haiekin opila egiteko eskatzen zuen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 176. orr.

Orein-adajez, basoilar disekatuz eta basahuntz-buruz dekoratutako eskailera. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 15. orr.

Erronkariko Ibarreko Batzarrak bultzatzen duen proiektu horrek hango naturgune babestua ttipituko du, ber-mementoan kalte handiak ekarriz tokiko fauna aberatsari (sarrio, basoilar, eper zuri, mozolo...). Herria   2004-05-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus