Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

basomutil (orobat baso mutil eta basamutil g.er.) iz basolanean, egurgintzan edo ikazkintzan diharduen langilea.

Oso garaia eta sendoa zen, basomutila ematen zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 249. orr.

Artzainak, basomutilak eta aste askorako mendira zihoan edonork eramango zituen berekin bertso-paperak. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 142. orr.

Hau jakin nuen basomutil izandako aitonak arbola arrak eta emeak daudela esan zidanean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 185. orr.

"Zer basomutil?" "Uzkudun! Ez al dakik boxeolari izan aurretik gu bezala ibili zela, aizkorarekin basoan?". Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 215. orr.

Esan niean basomutil ari haizela, baina aspertzen hasia haizela lanbide horretaz. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 23. orr.

Bere anaia Jose Francisco, Pantxo, Maderas de Obaba zerrategiko langile xumea, basomutilei otorduetako janaria eramatea beste ardurarik ez zuena. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 64. orr.

Australian basomutil ibili nintzenean bertako aborigen tribu batekoei ikasitako teknika berezi bati esker. Jon Alonso   «Euskal karma» - 43. orr.

Gizonezkoek lanean erabiltzen zituzten kanta haietako bat dela; taldekoa alegia, meatzariek harria pikatzerakoan, edo basamutilek enbor bat zerratzean, edo marinelek aingura altxatzerakoan, oihu batean kantatzen zutena. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus