Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

basotsu izond baso asko dagoena.

Paraje basotsua da, mendi artekoa, baina errepide inguruan ehunka langilek eta makinak dihardute birjintasun hori hondatzen, urtegi eskerga egiteko aitzakiaz. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 35. orr.

Berriro entzun zuen orduan: danborren arrada amatatuaren antzeko marmara muino basotsuetan eta mendi inguruetan. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 123. orr.

Sigi-saga askoko errepide basotsu batean gora egin eta gero, muino-gain txiki batera iritsi ginen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 349. orr.

Mendiak lurtsuak ez baizik eta basotsuak diren lekuetan, suak, zainetatik kanpora ateratzerakoan, erre egiten du gai hori. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus