Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

bazkalondo (198 agerraldi, 78 liburu eta 16 artikulutan; Egungo testuen corpusa 1.148 agerraldi; orobat bazkal ondo 52 agerraldi, 22 liburu eta 26 artikulutan; Egungo testuen corpusa 203 agerraldi) 1 iz bazkaldu ondoko denbora.

Bazkalondo batean Cressierrera joan beharra izan nuen, geltokian bi maleta handi hartzera. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 86. orr.

Igande bazkalondo bateko kontuak dira. Jokin Urain   «Errotarria» - 186. orr.

-Izebak bazkalondo guztietan egiten dik lo-kuluska. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 19. orr.

Eguzkiak gogor jotzen du ekain amaierako bazkalondo honetan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 11. orr.

Bazkalondo horretako kontuak fite burutzekoak ziren. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 334. orr.

Maiatzaren aurreneko bazkalondo luzeetan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 122. orr.

Bazkalondo epelean. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 76. orr.

Bazkalondo sargorian, sukaldeko kanilaren ur tanten jarioa bakarrik entzuten omen zen, segundoak markatuz. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 154. orr.

Geltokiaren aurreko Gaztañadi-n, oraindik bazkalondo betean, jendea erruz oraindik. Txillardegi   «Labartzari agur» - 202. orr.

Bazkalondoa zen, nik baloia hartu nuenean, ohi bezala. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 43. orr.

Eta bazkalondoa zaratatsu jarri zen. Txillardegi   «Labartzari agur» - 223. orr.

2 (adizlagun gisa) bazkalondoan.

Araban, Amurrioko kiroldegia bete betean zela, mintzaldi hautak izan dira bazkalondo. Herria   2004-09-23

3 (denbora-atzizkiekin)

Bazkalondoan kotxeko zaldiak ekarri zituzten, haietan igotzera behartu, eta konpainia osoak zaindurik, Logroñoko bidea hartu zuen taldeak. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 188. orr.

Bi saio egiten omen zituzten, bata eguerdian eta bestea bazkalondoan. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 16. orr.

Momentu hartan bazkalondoan geunden, eta osaba soberano kopa bat hartzen ari zen. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 131. orr.

Gure amona zena, bazkalondoan sukaldea jaso, eta mahaira esertzen zen. "Hurrengorik" izateko menturak adoretua lerratu nintzen, bazkalondoko eguzkiak zehatzen zuen karrika logaletura. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 16. orr.

Eskolan, maisuaren ezkutuan, bazkalondoko sargoriari aurre egiteko erabiltzen zenuten jokoa etorri zaizu gogora. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 268. orr.

Igandeetako bazkari eta bazkalondoetan, honetaz edo hartaz mintzatuko zitzaidan, Katalinaz ere bai solasera etorriz gero. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 155. orr.

Baina zizareak bazkalondoetatik altxatzen diren bezala altxatu zen, ezertarako gogorik gabe. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazkalondo hartan (4); bazkalondoko lo kuluxka (4); bazkalondoko ordu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus