Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

behatz (1063 agerraldi, 178 liburu eta 131 artikulutan; Egungo testuen corpusa 3.216 agerraldi) 1 iz oineko hatza. ik hatz.

Gizon ezkondua naiz eta hatz eta behatz guztiak neure emaztearentzat ditut. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 555. orr.

Berak baititu gizaki beteginaren gorputzeko hatz eta behatz guztiak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 74. orr.

Behatz eta atzamarretako azkazalak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 68. orr.

Hanka bat mugitu nuen; bestea gero; dena -behatzak, orpoa, belauna- sentitzen nuen. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 116. orr.

Bi oinetan behatz guztiak eta distala izoztuta dauzka. Berria - Kirola   2004-08-01

Zapatak zirela-eta behatzak minduta zituen, eskailerek eta zoladurek okerturik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 447. orr.

Zeren eta delako definizioan erraten baita gorpuzgabea dela arima eta ez duela hatz ez behatz gorpuzkirik eta osorik dagoela gorputz osoan, eta oso-osorik gorputzeko zati bakoitzean. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 74. orr.

Ikusi duzunez, oinak eta behatzak burdinazkoak eta zeramika-buztinezkoak ziren. Elizen arteko biblia   Dn 2,41

-Nik esango nuke, jauna, apropos ari zarela niri behatzak zapaltzen jendea pasatzen den bakoitzean. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 117. orr.

Talkoz hautseztatu zituen hatz eta behatz tarteak. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 142. orr.

Hasi oinetako behatzetan eta buka buruko ileetan, dena dardara eta zapore nintzen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 77. orr.

-Atzamarretan eraztunak ditu -esan zuen kantuka, bozina jotzen zuela- eta behatzetan ezkilak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 206. orr.

Datu horiek, buruko ileetatik behatzetako atzazaletaraino zeharkatu nauen hotzikara bat sortzearekin batera. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 16. orr.

Hotzikara batek burutik behatzetaraino astindu zuen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 261. orr.

Zehatz-mehatz armaturik, burutik behatzetaraino, hara non zaien agertzen eta, hotsandiko ibileraz, larderia astitsuz hurbiltzen. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 41. orr.

Neville Longbottomek, burutik zapatilla bigunez estalitako behatzetaraino dardara bizian, poliki-poliki eskua jaso zuen gora. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 219. orr.

Bihotz hortarik jausten da behin hatz behatzetaraino. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 64. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zapatak zirela eta, oinetako behatz lodietan babak ernatzen hasiak zitzaizkion. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 540. orr.

Harryren ohe gainean zegoen eserita, bere hankako behatz lodia igurzten-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 184. orr.

Oin ejiptiarra, faraoien estatuetan ageri omen dena: behatz lodia luzeen eta, beste lauak gero eta motxagotzen direnekoa. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 98. orr.

Jokalari guztiak jokatzeko prest dira Taun, Conleyk ezker oineko behatz potoloan duen lesioak hobera egin baitu. Berria - Kirola   2004-12-28

Oin greziarra, hango eskultura klasikoetan ageri den bezalakoa: behatz haundia baino kasik luzexeagoa bigarrena, eta hirugarrena ere nonbait hor. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 98. orr.

Botak ez zituen erraz jantzi, behatz txikiak, botetan gatibu, ez baitzuen egon nahi hain leku estuan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 123. orr.

Gaitzak biribiltzeko, eskuineko hankako behatz txikia errazteko makinaren muturrean kateatu zitzaidan. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 138. orr.

Hotzikara batek buruko ileetatik oinetako behatz ttikiraino zeharkatu ninduen. Berria - Kultura   2004-09-17

Behatz gorri biluziak ageri zituela larruzko sandalia handi batzuen aurreko zulotik. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Atea ahal bezain isilen itxi nuen, eta gero behatz puntetan eskaileretan behera abiatu nintzen Behatz-puntetan gela txikira itzuli eta dirua pianoaren ertzean utzi zuen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 342. orr.

Emakumea behatz-puntetan leihora hurbildu eta zutik geratu zen kale gris euritsuetara eta pareko harrizko etxe zahar eta ilunetara begira. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 526. orr.

Harrituta geratu zen bat-batean epeltasuna zabaldu zitzaiolako hatz eta behatz-muturretaraino. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 74. orr.

· Ikusi nahi zituen neska aurpegi-politak, beren eskote zuri eta bizkar erreekin, delikatuki ibiltzen oin behatz-itsusi, gorrien gainean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 200. orr.

4 (elkarketa kopulatiboetan)

Eta nola oraingo bekatuak kalte egiten baitio bekatu hori egin duenari eta haren hatz-behatz guztiei. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 93. orr.

5 hatza.

Hurrengoa besoa izango zen, eskua, behatz bat. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 187. orr.

Gutxi eta gaizki zekien jotzen, eta behatz bakar batekin joaz pianoaren laguntzarekin murmurikatzen zituen bere kantuak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 54. orr.

Behatza odoletan bustirik, zazpi bider zipriztinduko du santutegi aurreko kortina, Jaunaren aurrean. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 162. orr.

Behatzak gorri saminez tindatuak, papoa frango zabalik, galtza koloretsu batzuk gerrian tinki-tinki ezarriak. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 46. orr.

Nola Rosak, behatza ezpainetara eramanez, isiltzeko esan zion, begiak itxi zituen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 124. orr.

Esku batean behatz artean urtzen ariko zitzaion kandela mutur bat zuela. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 34. orr.

Emakumeak eskuko behatz batean zauria zeukan eta lepoan erasoen markak. Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Pistolaren katuan behatza, mehatxuka ari zaizkizue oraindik. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 19. orr.

Behatz batez begietako bat zapalduz gero, esate baterako, garuneko zentroek parte hartu gabe mugiaraziko du begia, eta estereopsia ez ezik, ikusmenezko bertikaltasuna ere galarazi egingo digu. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 48. orr.

Ezen ziurtasuna ematen du, konfiantza, fededunek behatz artean errosarioa hartzean sentitzen duten lasaitasun berbera. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 113. orr.

-Behatza mozten badut sinetsiko al didazu? Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 18. orr.

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez du ikusten bat-batean agertzen behatz erakusle erraldoi hori, bilo urreztatuak eguzkitan dirdaika dituena. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 175. orr.

Esku luzeko pertsonaia, behatz ttikian labana moduko azazkal bat zeukana. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 109. orr.

Lilyren iritziz are atseginagoa zen Ramsay jauna, zeren honek behatz txikerrean mina bazeukan mundua bukatzera zihoala uste baitzuen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 50. orr.

Bere behatz luzea sudurraren ondoan maltzurki tentetzen zuen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 109. orr.

Zer izpiritu zeukan barruan [...] posible egiten zuena sofa izkinan goante bat aurkituez gero, jakitea, behatz okertuagatik, inondik ere harena zela? Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 52. orr.

Ezker eskuko behatz konkortua. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 202. orr.

Gasna irensten zuten apezek, behatz gotorrak gerezi konfitura ontzian deblauki sartuz. Itxaro Borda   «%100 basque» - 44. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zure izena idatzita ikusteak erre egiten zizkidan begiak; erre, halaber, gutun hura ukitzen zuten behatz-mamiak. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 126. orr.

Nire behatz puntetatik jasotzen dut bere ile bero horretatik, eta gora eta gora igotzen zait nire nerbioetan barrena. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 256. orr.

Bihotz-taupaden antzeko mugimendu txiki bat, antzemanezina ia, sentitzen duzu behatz-muturretan ireki eta ixten. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 259. orr.

Senarra, begirada sabaian duela, musika jotzen ari da mahaian behatz-kolpeak emanez. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 97. orr.

Behatz-koskorrekin pareta gainean jo ondoren, dei egin diozu berriro. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 90. orr.

Datozenean ez dute txirrinik jotzen, ez aterik kolpatzen, ozta-ozta ukitzen dute behatz koskoekin atea. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 159. orr.

Behatz-muturrak tiraka hasten dira laztanak egiteko, aldean izan nahi zenuke maitearen arnasa. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 41. orr.

Behatz-kriskitinak egin zituen ni ere altxaraztko, agindu bat zen. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 51. orr.

8 behatz hezur (orobat behatzezur)

Hori du ezaugarririk nabarmenena. Bereziki, baina, giltzadura txikiei erasaten die; behatz hezurren artekoei, metakarpofalangikoei eta metatartsofalangikoei, esate baterako. Berria - Gaiak   2004-10-02

Itsasoan behatza galdu nuen, eta kapitainak kutxa tipi hau erregalatu zidan, barrenean neure behatzezurrak zeuzkala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 538. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus