Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

behe 1 iz edozein gauzaren barrenean, lurretik hurbilen dagoen aldea. ik behere; azpi. ant goi.

Urrezko numero horren baitan goia eta behea, ezkerra eta eskuina, koadroaren alde guztiak elkartzen zituan, oreka baten barrenean beti ere eta koloreen kidetasunean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 255. orr.

Honelaxe balantzatzen dira, bada, etxe guztiak, goia erdialdea baino gehiago, erdialdea behea baino, eta behea oso gutxi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.

Behea osorik biltzen zuen laino trinkoa zela-eta, ezin nuen ezer ondo bereizi.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 74. orr.

Gustura egingo zuen Ruche jaunak txango bat behera; behea, berarentzat, Mediterraneoa zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.

Tenpluaren behea ere, nahiz barnean nahiz kanpoan, urrez estali zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,30

Gazte bien giharrez, upelak lehenik gorputza arteztu zuen, gero eta gorago, gero eta gorago, harik eta behea ukitzen erpin edo ertz bakar bat geratu zitzaion arte.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 59. orr.

Behe zuriaren gainean bi tanta ilun daude.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.

Etxe goibelaren behe guztia hartzen duen tabernan, ala atea irekita daukan Land Roverraren barruan?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

Ongi hago behe horretan, ez hadila honat inoiz igan, 380 voltioko indarra zaukaagu hemen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 182. orr.

Merlin hark edota beste mira-eragile haiek, berorrek han behe hartan ikusi omen duen jendilaje hura guztia antzaldatu dutenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 148. orr.

Zeren bitartean behe hartan ilundu zuen, eta goian, zubi eta kaien gainean, zilarrezko farolak piztu, Parisko gau alaiaren iragarle.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 11. orr.

Beheak ondo txukundu ondoren, oholen arteko zirrikituak iztupaz bete, eta, behin horiek ondo itxita, bikez estali beharko zituzten beheok.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.

Bolada gozoan dagoen taldea, Bartzelonari Nou Campen irabazi berri diona, beheak eta goiak irentsi behar omen dituena.  Berria - Kirola   2006-02-12

Espekulazioak bazter uzteko eta «goiak eta beheak ez nahasteko» eskatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Galdezka ibili gara jo goiak eta jo beheak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 119. orr.

Noizbehinka hodei-zuloren bat, eta han behe sakonean: baso beltza, erreka, basoak trikua dirudi, baina segundo bat besterik ez da, berriro hersten baitira hodeiak elkarren nahasmahasean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 297. orr.

San Frantzisko 19, behea - 31001 Iruñea (Nafarroa).  Herria   2001-05-10

• 2 izond behean dagoena, apala.

Eskuina kamaina behe eta tinko baten hankari pheiatua daukat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 93. orr.

3 (adizlagun gisa)

Eguzkia apal eta behe ibiltzen da izotzila deitu izan zaion honetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 23. orr.

Euskal Herriko ibai guztien ibaia, batzuetan mardul eta handi, besteetan ez hain mardul eta ez hain handi, inoiz behe eta mendre, beti ere narratx eta zarpail topatuko genuena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 66. orr.

Zortzi urtez bidaiatu zuen haizearekin: noiz goi, noiz behe, itsasoaren gainetik eta lainoen artetik, oihan, basamortu eta leizko zabaltasun baztergabetan gaindi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarteak izenondo balioa duela)

Soineko zuri behe-zabal bat jantzirik, jira eta bira, jira eta bira, estasian bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 120. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gerri-behea, aldi berean, gizatiarrago jokatuz, ahalegin neurtuan saiatzen zen akoplatze lanetan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 42. orr.

Muxu bat, niri ematen dizkidan horietako bat, ezpainekin belarri behea helduz, eta gero beste bat.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 132. orr.

6 (izenondo gisa)

Leku askotan, lurra zapaltzean, ura agertzen zen oinen azpian, hain zen behea inguru hura.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.

7 (deklinabide atzizkiez: behean)

Nik dagoeneko galdua dut burua, eta orientazio zentzua, oraintxe nago goian eta oraintxe behean, edo eskuinean edo ezkerrean, mugimendu etengabean nago.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 84. orr.

Haizearena beste zaratarik ez dago, belarrarena beste mugimendurik ez behean eta hodeiarena goian. Nik ezetz, harridura-ikurrek puntua ez baitaramate goian, behean baizik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 140. orr.

Historian ez dago hierarkia bat, herri batzuk goian, besteak behean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 186. orr.

Gauza harrigarriak egingo ditut goian, zeruan, eta mirariak behean, lurrean: odola eta sua eta ke-lainoa.  Elizen arteko biblia   Eg 2,19

Zeruak urdin-urdin segitzen du, airea ez da behean bezain epel.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 188. orr.

Ezkerrean, behean, beste testu bat dauka.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Telefonoa joka entzuten dut behean, bulegoan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 34. orr.

Behean, mimosaren gerizpean, Anicak hondeatze lanarekin segitzen zuen.  Berria - Kultura   2004-08-20

Behean, urrun, Elronden etxeko lanparak ikusi zituzten distiraka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 329. orr.

Zergatik ez dago behean ziegetan gainerako irakasleekin?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 157. orr.

Asko izan dira gure herri hauetan bertan, han behean ere zerbait (balio) izaten segitzeko ustean edo, hilobiraino beren diruak soinean gorderik eraman dituztenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

Gure gainean hegaldatzen ziren zikoinek bazekiten han atzean, han behean, hiriaren Medina zegoela, Fez Zaharra.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 214. orr.

Kostaldea ere han behean ageri zen, lanbro artean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.

Han behean, zelaiak eta baserriak baino harantzago, hantxe ageri zen itsasoaren distira, eta, urrun-urrunean, bapore bat bafadaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.

Han behean, egunaren azken argiez gozatzen ari zen hiria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 472. orr.

Barrezka sumatzen ditut han behean, malkarrean, ikusten ez ditudan neska gazte batzuk.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.

-Hor behean, eskuinean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 23. orr.

Herenegun ikusi zintudan, hor behean, Antzinakoen sailean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 150. orr.

-Hor behean dabilena Vladimir duk!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.

Zer esaten da hor behean beste basomutil horretaz?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

Yonsuk andreak zioenez, hemen behean jaiotzen dena ez omen da inoiz desagertzen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 114. orr.

8 (deklinabide atzizkiez: beheko)

Beheko kafetegian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 76. orr.

Beheko aldean, orla batean sartuta, cuaderno para uso de jartzen zuen gaztelaniaz, eta haren azpian izen bat: "Angel".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.

Gorpua Cho Oyu mendiko (8.201 metro) Txina aldeko beheko kanpalekuan dago.  Berria - Kirola   2004-11-03

Sailkapenaren beheko aldean daudela egingo diote aurre Realak eta Athleticek Anoetako derbiari.  Berria - Kirola   2004-11-16

Florent Montorgueil kalearen beheko aldera begira zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Afixaren beheko partean, izena emateko bulegoen helbideak eta hainbat ohar.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 106. orr.

Eta zer dira haurraren goiko eta beheko hortzak, kobazuloko estalaktitak eta estalagmitak ez badira?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.

Beheko mailak ez dira euren gainekoak diren mailekiko askeak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 86. orr.

Beheko mailetan jokatzen nuenetik ezagutzen nau.  Berria - Kirola   2004-02-06

Egunkaria mahai gainean zabaldu, eta obispoaren argazkia eta beheko titulua seinalatu zizkigun.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 123. orr.

Mahaitxoaren beheko tiradera zabaldu eta gutunazal handi bat atera nuen elastikoen azpitik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 125. orr.

Neguko argia bere alde, Dylanek barrutik ikusi egin du bisitaria, eta beheko maratilatik tiraka bi zati dituen ate osoa zabaldu dio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 204. orr.

Maila goreneko elementuen osagaiak hurrengo beheko mailako elementuen arabera adierazten dituela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 45. orr.

Beheko solairuan, bi nesken heziketaz arduratzen zen emakumea ere bizi zen, hura ere frantziarra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

Tomek bere hatzez klask! egin eta sua sortu zuen beheko sutegian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.

Igandea zen; beheko auzora jaitsi ohi nintzen gurasoekin giro oneko igandeetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Ostatuaren beheko aldean denda txiki batzuk zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Ogia, tipula eta azenarioak erosi zituen beheko dendan, lentejak jarri behar baitzituen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 194. orr.

Beheko dendariak ez digu gehiago fidatu nahi, eta azken abisua dela esan dit administratzaileak.     «Kuskue tanden», 2004 - 44. orr.

Davidek errolda hartan ez zituen hogei urtez beheko gazteak sartu.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,23

Irribarre egiten zuenean, hortz handi kolorgetuak erakutsi eta mihia beheko ezpainean jartzen zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.

Bibotean geratutako likore-tantak xukatzen zituen beheko ezpainaz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 136. orr.

Hamar minutu geroago hesiaren beheko ertzera iritsi ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 412. orr.

'Antarktika, kobentzionalki, kolore zuriz pintatzen da mapamundien beheko parte horretan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.

Hemen beheko hau Atahualpa Yupanquik idatzitako eta abestutako kanta bat da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 179. orr.

Dibortziatua naiz, elkarrengandik dibortziatuak gara hor beheko emakume hori eta biok.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 76. orr.

Barrenean bazen zulo bat, eta zuloan eskailera bat, han beheko ilunbera amiltzen zena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.

Gu beheko klasekoak ginela uste zuten batzuek, eta beste batzuek, haserre gainera, ezetz eta ezetz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

Beheko Ganberako kidea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 73. orr.

· Hilabeteak joan ziren, eta bere mehatxua gauzatu zuen: Ithurbidetiarrak beheko errekaratu zituen, eta herriaren abandonatzera behartu zituen  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.

9 (deklinabide atzizkiez: behetik)

Orain ezin naiz berriro behetik hasi, bulego batean eskribau.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 509. orr.

Zedrozko oholez estali zituen tenplu barneko hormak, behetik hasi eta goiko habeetaraino.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,15

Norbaitek deitzen zion behetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 244. orr.

Goitik behera eta behetik gora miatu ditut Morse-ikur ilara haiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 79. orr.

Eskortzoan eta behetik gorako perspektiban zegoen gaztea, atzean zeru zabal ia bukaerarik gabea zuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Akzioek behetik gorakoa bezala egin zuten goitik beherakoa, ziztu batean, eta konpainiek segituan egin zuten porrot.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Orduan, blusapean gordea zeukan zahagia behetik goraino zarratatu, eta ardo guzia hustu omen zuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 129. orr.

Orduan, hartu labana bat eta, zahagiari behetik gorainoko ebaki bat eginez, hustu egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 60. orr.

Esku-muturraren behetik gorako mugimendu batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 141. orr.

Askotan egina zuen behetik gorako bide hura, bizikletan nahiz oinez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 44. orr.

Mendebalde modernoaren kultura hartzea Indian, Errusian bezala, goitik beherantz hasi zen, eta ez behetik gorantz otomandar Kristandade Ortodoxoan bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 185. orr.

Bat-batean, bi hegazkin igaro ziren gure gainetik, oso behetik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 23. orr.

[Medikuek] egoera gordin azaldu behar izaten zutela, eta, aukeran, nahiago izaten zutela behetik jo, ezen ez goitik, esperantza kontu horietan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 116. orr.

Ordainketa balantzen datuek behetik estimatzen dituzte inbertsio horiek beti.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Globalizazioaren garaian bizi garenok behetik hasi behar dugu lanean ezer aldatu nahi badugu.  Berria - Gaiak   2004-03-25

10 (deklinabide atzizkiez: behera ik behera)
11 behea jo hondoa jo.

Beste hegazkin batek Pittsburg inguruan jo zuen behea.  Berria - Harian   2005-07-08

Muturrekin behea jo genuen, eta hantxe egon ginen, lurra jaten.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 157. orr.

Haizeak astinduta, behea jo zuen etxeak, eta emakumeetako bi zapaldu, hil eta lurperatu egin zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.

Isiltasunak behea jo zuen, aingura baten eran.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 82. orr.

Ondorengo asteetan gero eta zurbilago eta argalago jarri zen, baina artean ez zuen ematen behea jo zuenik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 206. orr.

Behea jota egon da lazkaotarra denbora askoan, burua altxatu ezinik.  Berria - Kirola   2004-07-28

Euriborrak aurtengo martxoan jo zuen behea: %2,055.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Orain dela 10 urte hasita, kalamuaren inguruko alarma sozialak behea jo du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Baina errealitatea era batera hautematen da, eta gizakiak ezin du jasan eta jo behea eta jo goia ibiltzen da beste era batean hauteman nahirik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 117. orr.

Gaiztoen etxeak behea joko du, zintzoenak gora egingo.  Elizen arteko biblia   EsZ 14,11

Zikloak behea jo ondoren, ekonomia-aldagaiak suspertzen hasten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.

Bakoitzak bere urrezko aroa izan du, eta orain behea jota dabiltza guztiak.Racingen aurka 3-0 galdu ondoren jo zuen behea Rijkaarden Bartzelonak.  Berria - Kirola   2004-10-06

Wall Street-ek behea joko du...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

12 behe alde ik behealde.
13 behe aleman germanikoaren aldaera, batez ere ipar Alemanian, Herbeeretan eta hego Danimarkan mintzatzen dena.

Bresten hitz egiten den frantsesa eta Bretainiakoa den jatorrizko hizkuntza ezertan ez datoz bat; Berlin, non ia-ia goi alemana bakarrik entzuten baita, behe alemanaren barnean sartuko da eta abar.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 239. orr.

14 behe apal

Sekretu hark ematen zion zentzua, pittinka-pittinka luzatuz zihoan behe-apaletako liburu-ilarari; sekretu hark taxutzen zituen Enrikeren egintza, interes, barne-bulko egunerokoak.     «Kuskue tanden», 2004 - 190. orr.

15 behe auzo

Ospitaleko praktikanteen artean baziren batzuk xelebre askoak, ospitaleko saguak egiaz, hantxe hamabost-hogei urte zeramatenak, karrera oraindik bukatu gabe, eta behe auzoetan, ezkutupean, sendagile askok baino gaixo-bisita gehiago egiten zutenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 80. orr.

Behin, behe auzoetako teilape batera bisita egitean, auzo-etxe bateko korridoretik zihoala, emakume bat ondora etorri zitzaion, besoetan haur bat zuela, eta gaixo bat ikusi nahi zuen galdetu zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 280. orr.

16 behe auzune

Behe-auzunetan beste arrangura bat hedatzen ari zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 50. orr.

17 behe-barru ik bebarru.
18 behe-behe (orobat behebehe g.er.)

Handik, hiria behe-behean ikusten genuen, eguna bezain gris.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 77. orr.

Leihatilatik, oihaneko estalki sakonaren artetik, hantxe ikusi zituen Ruche jaunak, behe-behean, Amazonasen ibilbidean han-hemen ageri ziren meandro zabalak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 504. orr.

Laino hori, edo bitsa, inbutuaren pareta handien elkar jotzeak sortzen zuen dudarik gabe, behe-behean elkartzen baitziren denak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 74. orr.

Wordsworthen obra osoa zegoen behe-beheko apaleko mutur batean eta Maynooth-ko kristau-ikasbidearen kopia bat, koaderno baten oihalezko azalei josia, goiko apaleko mutur batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.

Oxigenoa ematen zitzaion arren, artean ere beheko maila arriskutsuetaraino hondoratuz zihoakion odoleko oxigenoa, eta, maila behe-behera erortzen zenean, letargiko eta erabat itsu bihurtzen zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Gerald ikaratu egin zen bat-batean, burua behe-beheraino makurtuko zuelakoan, loreen pareraino.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 213. orr.

Aurtengoan, ordea, behe-behetik hasita, konfidantza hartzeko parada izan dut.  Berria - Kirola   2004-08-21

Imanol Agirrek behe-behetik ekin beharko dio txapelketari, iaz partida bat irabazi zuen arren.  Berria - Kirola   2006-03-22

19 behe erliebe ik baxuerliebe.

Zutikako harria, zeinean lauburu baten gainean Sabinoren aurpegiaren behe-erliebea azaltzen den, soslaiez, argazkiren batean ageri den bezala, kokotsa altxatuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 456. orr.

20 behe erpin

Hortxe dago txangoaren informazioa, orrialde galdu bateko ezkerreko behe-erpinean: "Basque Chiefs to visit Caracas".  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 178. orr.

21 behe erregistro

Nahiz eta bere ahoskera iluna iruditu, abesteko teknika handia erakutsi zuen, baita edertasuna adierazteko musikaltasuna ere: gurguiluak, filadoak, fraseatze txukuna, ziur goi eta behe erregistroan, epelago agian erdikoan.  Berria - Kultura   2004-05-04

22 behe-estu izond behea eta estua duena.

Galtza luze behe-estuak, nabar-kolore oihalezkoak eta kolore honetakoa buruko zapia ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

23 behe ezpain

Tia Maria sofan jarrita, gorputza aurrera botata kulunka ari zen, behe ezpainak hozkatzen zituen, une batetik bestera negarrez hasiko zela adierazten zuten begi hezeekin lurrera begira.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 205. orr.

24 behe galeria

Orain bertan entzuten banengo bezalaxe daukat gomutan zeinen harro esan zigun zulo bat genuela sozialen patiora ematen zuen behe galeriako azken ziegan, eta nolako aztoramendu gaitza sortu zigun benetan ari zela frogatu genuenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 251. orr.

25 behe ganbera (corpusean behe ganbara soilik)

Legebiltzarraren behe ganbara hautatzeko sisteman ere aldaketak egitea proposatu zuen Errusiako presidenteak: «Aurki aurkeztuko dut lege proiektua».  Berria - Mundua   2004-09-14

26 behe haize

Haizeak, bafadaka jotzen zuen behe haize batek, ziztu eragiten zien inguruko oteei.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

27 behe haran

Babilonikoaren Tigris-Eufratesen behe-harana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

28 behe hegaldi

Bestea, estatu nagusikoa, behe hegaldia egin behar dugula buruan sartu zaiona.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 34. orr.

29 Behe Inperio

Odol-tanta bakarra ere isuri al zen Behe-Inperioan, idolo paganoak desegin zituztenean?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 219. orr.

Ez da handitasunik Behe Inperioko legeetan; printzeei erretorikoen gisan hitz eginarazten zaie.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 261. orr.

30 behe kasta

Behe kasta bateko hamar pertsona hil eta beste hainbat zauritu zituen atzo goi kastako talde armatu batek, Poliziak esan zuenez.  Berria - Mundua   2004-07-04

31 behe klase

Behe-klaseko alproja madarikatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 66. orr.

Bai eta behe klaseko jendea nola hartu ere.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 57. orr.

32 beheko su

Beheko sua pizturik duzu, eta izarak epel-epel.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 86. orr.

Ama zekusan, babarrunak egosten beheko suan laratzetik zintzilik jarritako lurrezko eltzean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 111. orr.

Galtzerdi zaharrez edo bartanez estalitako oin misteriotsu haiek azaldu eta beheko suan berotuxe ondoan, berriz atzera eskarpin xaharren batzuk txinelka sartuz estali arteko tartetxoa erne aprobetxatuz,hantxe egoten ginen harriturik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.

Irakasleen gelako beheko suaren aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 127. orr.

Lagunak beheko suaren ondoan eserita daude.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 62. orr.

Beheko sura makurtu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.

Weasley andreak loreontzi bat hartu beheko su gaineko apaletik eta barruan begiratu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 45. orr.

Sabaitik zintzilika urdaiazpikoak eta faisaiak zeuden, ura berotzeko kobrezko ontzi bat beheko sutan irakiten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 128. orr.

Beheko sutarako egurra agortuta, irakurgelatik eta jangelatik ekarri behar izan zuten han zegoen guztia.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 128. orr.

Tiro txarreko beheko sua, piztu orduko itzaltzen zena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 135. orr.

Bere aulkian uzten zuten, sukaldeko zokoan, ikusten ez zuen beheko suari begira, arrosarioa aletuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

33 behe kuartel

Aldapa pixka bat bazuen; eta, goialdetik, burua altxatuz gero, Valerien mendiko behe kuartelak begiztatzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

34 behe laino (orobat behelaino)

Euri-datu eta datekin batera, behe-laino eta lanbro-lainoaren berri ematen zuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 49. orr.

Behe laino artetik, han dator ontzia.  Berria - Kirola   2006-01-25

Eguzki-errainuek zulatu eta beroak desegindako behe-lainoa bezala desagertuko da.  Elizen arteko biblia   Jkd 2,4

Bertan suntsituko da erlainoa eta bertan ezabatuko behe-lainoa, aireak xurgatuko baitu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.

Goizeko haizea hotza da, eta behe-lainoa dago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.

Zuhaitzen inguruan, mendian, baso txikian, herriko sargoria barik, behe-lainoa zegoen, fresko eta berde.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 86. orr.

Behe-lainoa jaso du, eta eguzkiaren argia turrustan sartzen da leiho irekietatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.

Behe lainoak estaltzen du Gipuzkoako Goierri aldea.  Berria - Kirola   2004-11-24

Orduan, behe-laino batek haren behakoa hartu balu bezala, ezin malenkoniatsuago erran zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 297. orr.

Lurraren hezetasuna gauez biltzen eta bideratzen da, eta eguzkia irtetean behe-laino bihurtzen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 56. orr.

Baso horiek hodei eta behe lainoen hezetasuna erakartzeko gaitasun berezia dute.  Berria - Gaiak   2004-02-10

Une batez behe-lainoak hartu zuen mahai ingurua, eta Marieri joandako kea esku batekin haize eginez kentzen saiatu zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 202. orr.

Behe-laino arin eta gris bat airean kulunkan zebilen etxeen gainetik, biziaren gainetik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 62. orr.

Behe-laino trinko samarra zegoen, eta ez zen urrutira garbi ikusten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 61. orr.

Behe-laino itsu batek estali izan balitu bezala nire iraganaren zantzuak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 43. orr.

Tupustean eta inongo etenik gabe pasatu baitzen adoleszentziaren behe-lainoetatik helduaroaren egurats gorrira.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 246. orr.

Lasaiturik iritsi zen I. jauna estudiora, behe-laino nardagarri hura joana eta guztia berriro argitsua izango zelakoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.

Asteburu honetan jokatuko da, ohiko behe-laino, lokatz eta izotzik gabe, errepide guztiz lehorrean.  Berria - Kirola   2004-09-17

Ez gaueko behe-lainorik, ez bidera irteten eta bere sarean trabatzen gaituen armiarma-sare finik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 187. orr.

35 behe lanbro (corpusean behelanbro soilik)

Goiztiria argitzear denean, beheko errekondo eta ibarretan, aldiz, ezkurazko lainolanbro zapladak daude erreka-laino eta behelanbro multzotan pilatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

36 behe latin

Gotikoz, [...]-k argibide ematen digu [...]-k behe latinez zuen ebakeraz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 64. orr.

Erkatzen baditugu behe latinezko [...] bikoteak gordetzen zuen berdintasun erlatiboa alde batetik, eta bestetik, antzinako frantsesezko [...] bikoteak agertzen zuen desberdintasuna, pentsa genezake hau gertatu dela: [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 195. orr.

37 behe leiho

Giltzaren hotsak aditu zituenean, fraidea jaiki egin zen, eta, nola baitzen zuhurra eta arduratsua, hartu zituen galtzoinak ez bertze beztimenda guztiak, eta karrikarat jotzen zuèn behe-leihotik iltki zen, eta aienatu zen ezin arintkiago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 285. orr.

38 behe lur

Grekoek bazuten beste abantaila bat biztanleriari zegokionez, historia helenikoaren aurreko atalean goi-lurren gain behe-lurrek izandako garaipenaren emaitza gisa metaturikoa.Negozio-xedeetarako geografi komenentziak Babilonian biltzen zituen inperioko arazoak, behe-lurretako bere aurrekoaren hiriburuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.

Mutila bizi da! -esan zuen, behelainoan bildutako behe lurretara seinalatuz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 116. orr.

39 behe maila

Aukeramen indartsua duten arima arrazionalak ahultzen direnean, sorkarien behe mailetan kokatzen ditu, dagokien lekuan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 98. orr.

Frantziskok ez zuen kultura akademikoa maite, horrek gizarteko behe-mailatik ateratzen zituelako anaiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.

40 behe mailako

Barru kartsuko gizona zen eta behe-mailako izaki adimengabeei ere gupida eta amodio samurra zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 219. orr.

Behe mailako izakien hondamenetik eta heriotzatik dator unibertsoaren edertasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 274. orr.

Era berean, 'aldra, jendetza' adierazten du, hau da, behe mailako jende xehea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 60. orr.

Horiek guztiak arrunkeriak iruditzen zitzaizkien, behe-mailako jendearentzat egokiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Zentzu soziologikoan, minores izena behe mailako jendeari ematen zitzaion Erdi Aroan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 775. orr.

Horrek soldaten debaluazioa eragin zuen, erdi eta behe mailako klaseei zegokienez batez ere.  Berria - Mundua   2006-04-06

Ez dago behe-mailako egiarik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 39. orr.

Horra hor gakoa: ez dago behe- eta goi-mailako usterik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

Bada oraindik funtsezkoagoa den arrazoi bat goi-mailako osagai-egitura erregelak morfema-hurrenkerak fonema-hurrenkera bihurtzen dituzten behe-mailako erregeletatik bereizteko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 55. orr.

Garunaren alderik konplexuenak dira lobulu frontalak; ez dute zerikusirik mugimenduarekin eta sentsazioarekin eta halako funtzio "behe mailako"ekin, baizik eta "goragoko"ekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Zalapartariak ziren erabat bertako jende behe-mailakoak, baina atzerritarrak ere ez ziren atzean gelditzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.

Matson andreari ez zitzaion nabari bekaizkeriazko bihotz-taupadarik, bere inguruneko emakume behe-mailakoei antzo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.

Krimena, administrazioaren behe mailetako ustelkeria, poliziaren gehiegikeriak, hondamendiak eta ospetsuen inguruko berriak nagusitu dira lehen azaletan.  Berria - Gaiak   2004-10-17

41 behe muga

Gizakian, ikusmen-zolitasunaren behe-muga 200 bat mikroitakoa da gutxi gorabehera.  Berria - Gaiak   2004-10-31

42 behe nafar ik behenafar.
42a behe nafarrera (orobat behenafarrera) Nafarroa Behereko euskalkia.

Bernardo GARRO "Otxolua"k Barbieren ixtorio-mixterioak behe nafarreratik bizkaierara aldatu zituenean, Ipuin-Mipuinak izenburupean argitaratu zituen Euzkadi aldizkarian.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 37. orr.

Euskalki guztiak jorratu zituen: gipuzkera, bizkaiera, goi-nafarrera, erronkariera, lapurtera, ekialdeko behe-nafarrera, zuberera eta mendebaldeko behe-nafarreraren aditzen morfologiekin liburuak argitaratu zituen.  Berria - Kultura   2004-01-11

Badirudi hemen kontraesan bat dagoela, arestian esan dudalako oso zuzena izan zela Leizarragaren aukera, behenafarrera gabe, lapurtera hautatu izana.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 147. orr.

43 behe noblezia

Jadanik XIII. mendearen erdi aldetik nobizia umezurtzez eta goi- eta behe-nobleziako alarguntsez hornitu ziren aurretik zeuden komentuak betez eta beste asko sortzera behartuz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

44 behe-normandiar

Estasian bainengoen, behe-normandiar nekazari bat ondoratu zitzaidan, eta San Migelek deabruarekin izandako eztabaida handiaren historia kontatu zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.

Baina hona nola ulertzen eta kontatzen duen behe-normandiar maltzur zuhurrak santu handi horrek deabruarekin izandako borroka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.

45 Behe Paleolito

Aurkikuntza egin eta urtebetera ekin zion Aranzadi elkarteak indusketa lanari, eta harrezkeroztik, urtero-urtero egindako lanari esker, Behe Paleolito garaiko (orain dela 150.000 urtetik gora) eta Gravette garaiko (25.000 urte inguru) aztarna ugari azaldu dira bertan. Aurkitutako tresnen artean Behe nahiz Goi Paleolitoko harrizko tresnak.  Berria - Kultura   2004-08-19

Behe Paleolitoko tresnak, ordea, euskarri handikoak dira.  Berria - Kultura   2004-08-19

Badira garai distiratsuagoak, gehiago ezagutzen ditugunak, baina oso ongi azal dezakegu historia Behe-Paleolitotik Erdi Aroraino hutsune handirik gabe.  Berria - Kultura   2004-04-08

46 behe parte

Eskuak aldakatan jarririk, gerriari ezker-eskuin eragin eta soinekoaren behe-partea hauspotu zitzaion gorputzaren mugimenduarekin batera jiraka.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 180. orr.

Karelen behe parteko ur-zuloak garbitu zituen gero, alga-hariak, soka-puskak eta hauts lokaztua kendurik, olatuek jotakoan itsasoko ura ontzigainean pila ez zedin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

47 behe presio

Penintsula gainean, behe-presioak nagusitzen direnez, depresio horrek berak haize indartsurik ez normalean, baina bero lamadak bidaltzen ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 277. orr.

Motorraren behe presioko turbina osoa egiten ari da eta motor baten %14 diseinatu eta egitea lan izugarria da.  Berria - Harian   2005-01-19

48 behe puntu

Proba enpirikoak eman digu oinarririk pentsatzeko gizakiaren erlijiozko historiaren goi-puntuen eta bere historia sekularraren behe-puntuen arteko kointzidentzia hori gizakiaren lurreko bizitzaren "legeetako" bat izan daitekeela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.

Historia sekularraren goi-puntuak erlijiozko historiaren behe-puntuekin bat datozela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.

49 behera ik behera.
50 behe solairu

Binan jaitsi zuen behe solairu bitarteko eskailera eta tupustean zabaldu zuen kalerako atea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 78. orr.

Argia zen gela, etxe guztiaren modura, behe solairuan egoteko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 81. orr.

Behe solairuko salara jaitsi zen gero; eta, bere betiko besaulkian eseririk, zain geratu zen biloba noiz etxeratuko.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 127. orr.

Jauregiko behe-solairuko pasabide luzetik nindoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.

Ez al zuen jaun bat behe-solairuko bulego atzeko jaki-gela txikira eraman eta ez al zion soingainekoa kentzen lagundu, eta han hasten zen atariko txirrin zaratatsua joka berriro.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 260. orr.

Uhinak lehen baino askoz ere ozenago aditzen ziren, behe-solairuko ping-pong soinuaren artetik ere, tik-tak, tik-tak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.

51 behe soto

Ezin nuen gehiago jasan denak nire zain egote hura, eta berriro jaitsi nintzen behe-sotora, baita hango komun-gelaska baten ate kisketaz itxiaren atzean ezkutatu ere; han ere, ordea, betikoa: Hots mingorra zen, gauaren behe-sotoetan edo infernu urrunen batean sortua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

52 behe sutegi

Lurrina zerion saldaz betetako pertzari; latorrizkoa zen, eztainuz estalia, eta behe sutegi txiki baten gainean zegoen jarria, zeinaren zuloetatik txingarren distira apala kanporatzen baitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

53 behe ur

Hemen, Lisboako setio honetan, emakume hau belauniko zegoen eta orain zutitu da niri harrera egiteko, eskuak bustirik ditu, zaia ere bustirik, ez dakit nola egin genuen topo biok behe-ur hartan, korrontearen itolarri geldoa orkatiletan sentitzen genuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 384. orr.

54 goi-behe pl

Jaitsi egin zituzten beren biolinak, eta geldi geratu ziren, ordurako salaren goi-beheak hartuak zituen doinua entzuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Mudejar itxurako ornamentazio geometriko eder batek hartzen zituen azalaren lau aldeak eta bizkarraren goi-beheak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Handia da mundua, mugarik gabea, haren goi-beheak neurririk gabeak.  Elizen arteko biblia   Ba 3,25

55 goian behean

Orduantxe hasi zuen euria goian-behean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 25. orr.

Euri hotz-hotza ari zuen, goian behean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Goian-behean ari zuen euritik babesteko guardasolarekin kotxeraino nola lagundu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 107. orr.

Uholdean bezala, ura goian behean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 58. orr.

Euriak, goian-behean egin arren, ez zuen ezertarako ere hondatu Pepponeren festa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 160. orr.

56 goian zerua eta behean lurra

Estepa gorrian beste edozein gizaki izoztuko zen gauez goian zerua eta behean lurra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.

Hala ere ez zuen onartzen itsusikeriak egitea bisitariei, bereziki gizon gazteei, goian zerua eta behean lurra zutenei.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 13. orr.

· Hantxe gelditu da bakar bakarrik etxekandre aranaztarra, zerua goian eta lurra behean, beste anparorik gabe, bost umegorri negarrez, soineko beltzetik tiraka dituela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 80. orr.

Malagarra da eta New Yorkera duela lau urte heldu zen, beste asko bezala lurra behean eta zerua goian.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 123. orr.

57 goi eta behe

Ezker eskuin, goi eta behe bete zuen publikoak atzokoan Kursaala.  Berria - Kultura   2004-01-25

Denda osoa, goi eta behe, liburuz gainezka zegoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 228. orr.

Goi eta behe, bi erpinak bateratuz, irailak berekiko gorde duen hotz-beroen batez bestekoa atsegina da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 352. orr.

Begira, azkenik, goi eta behe besarkaturik, lur osoa hartzen duen zeru horri.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 325. orr.

Euria goi eta behe, baina euri asko egin arren, zerutik ez da euria baizen erortzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.

Izan ere, zoritxarreko herria dun hau; goi eta behe zoritxarra dariona.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 114. orr.

Orain bai nengoela ongi hartuta: goi eta behe!  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 125. orr.

· Ni malbizitu egin nauk beti etxe barrenetan, nere izan edo besteren, apain edo itsusi, goi eta behe, bakartu edo pilan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 223. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behe aldea (4); behe aldean (10); behe aldera (4); behe aldetik (4); behe behean (10); behe behetik (11); behe behetik hasita (5); behe laino (21); behe lainoa (21); behe lainoak (4); behe lainoaren (4); behe lainorik (4); behe mailako (54); behe mailakoa (4); behe mailakoak (4); behe mailan (3); behe mailetako (3); behe nafarra (4); behe nafarroa (3); behe nafarroan (6); behe nafarroan eta (3); behe nafarroatik (3); behe solairuan (4); behe solairuko (11); behe solairura (3); edo behe (6); eta behe (45); eta behe laino (3); eta behe lainoa (3); eta behe mailako (5); gizarteko behe (3); goi eta behe (10); zuen behe (4)

behea eta (3); behea jo (34); behea jo du (6); behea jo eta (4); behea jo zuela (3); behea jo zuen (9); behea joko (7); behea joko du (4); behea jota (13); behea jotzen (7); eta behea (10); goia eta behea (6); jo zuen behea (3); zuen behea (3)

goi beheak (4); goiak eta beheak (6)

baina behean (5); bat behean (3); behe behean (10); behean ageri (3); behean ari (11); behean ari zuen (7); behean behar (4); behean behar zuen (3); behean bizi (3); behean dago (6); behean dagoena (4); behean daude (3); behean dauden (4); behean egin (4); behean egon (4); behean egongo (3); behean ere (5); behean eta (13); behean ez (3); behean gelditzen (3); behean geratu (4); behean geratuko (3); behean geratuko da (3); behean goian (3); behean ikusi (7); behean ikustea (4); behean izango (3); behean lurra (3); behean lurrean (10); behean lurrean nahiz (4); behean utzi (5); behean zain (3); behean zegoen (14); behean zeuden (6); behean ziren (3); behin behean (3); bestea behean (4); da behean (4); da han behean (4); da hor behean (3); dago behean (4); dago han behean (3); dut behean (4); edo behean (8); eta behean (41); eta behean lurra (3); eta behean lurrean (3); eta bestea behean (3); eta gero behean (3); eta han behean (7); euria goian behean (17); ez behean (4); gero behean (3); goian behean (40); goian behean ari (10); goian behean egin (4); goian edo behean (5); goian eta behean (5); hain behean (3); han behean (101); han behean ikusi (3); han behean zegoen (3); hemen behean (14); hor behean (64); hor behean ikusi (3); oso behean (16); zen behean (3); zerua eta behean (3); zeruan eta behean (3); ziren behean (5); zuen behean (4)

goia behearekin (3)

behearen gainean (10); behearen kontra (3)

ari zen beheko (3); baina beheko (7); bat beheko (7); bateko beheko (3); baten beheko (4); beheko ahalmenak (3); beheko aldea (12); beheko aldeak (5); beheko aldean (71); beheko aldean dago (3); beheko aldearen (4); beheko aldeko (5); beheko aldera (12); beheko aldera iritsi (3); beheko aldera joan (3); beheko aldetik (16); beheko auzoko (7); beheko auzora (4); beheko baserrira (3); beheko ertza (4); beheko eta (7); beheko eta goiko (3); beheko ezpaina (26); beheko ezpaina hozkatu (4); beheko ezpainak (3); beheko ezpainaren (4); beheko ezpainari (10); beheko ezpainari hozka (3); beheko harana (3); beheko haranera (4); beheko horiek (3); beheko hortzak (3); beheko kanpalekura (4); beheko maila (3); beheko mailak (3); beheko mailako (3); beheko mailan (5); beheko mailaren (3); beheko mailatik (3); beheko mailetako (4); beheko mailetan (21); beheko mundua (5); beheko muturrean (3); beheko oinean (6); beheko parte (4); beheko partea (4); beheko partean (14); beheko pisuan (11); beheko plaza (4); beheko plazan (4); beheko postuak (3); beheko postuetan (12); beheko postuetatik (15); beheko solairu (5); beheko solairua (11); beheko solairuak (3); beheko solairuan (75); beheko solairuan jarri (3); beheko solairuan zegoen (6); beheko solairuko (26); beheko solairuko gela (4); beheko solairura (14); beheko solairura jaitsi (6); beheko solairutik (7); beheko sotoan (3); beheko su (5); beheko sua (20); beheko suak (5); beheko suan (7); beheko suaren (31); beheko suaren aurrean (8); beheko suaren gaineko (6); beheko suaren ondoan (6); beheko suari (3); beheko tabernan (7); beheko taldeen (5); beheko trokolaren (3); beheko txaboletarat (4); beheko txirrina (4); beheko ur (3); bere beheko (4); da beheko (7); dira beheko (5); du beheko (3); dut beheko (3); edo beheko (8); ere beheko (8); eskaileraren beheko (8); eskaileraren beheko mailatik (3); eta beheko (99); eta beheko aldean (7); eta beheko ezpaina (4); eta beheko solairuan (3); ez beheko (3); goiko eta beheko (22); han beheko (13); hemen beheko (3); hor beheko (8); hormaren beheko (3); hura beheko (5); kolomaren beheko (5); makinaren beheko (3); mihia beheko (3); orriaren beheko (3); sailkapenaren beheko (7); sailkapenaren beheko postuetan (3); sailkapeneko beheko (5); zegoen beheko (5); zen beheko (13); zeukan beheko (3); ziren beheko (4); zituen beheko (5); zitzaion beheko (3); zuen beheko (10)

goikoa eta behekoa (4)

behekoen artean (3); eta behekoen (6); goikoen eta behekoen (3)

behekoz gora (5)

behe behetik (11); behe behetik hasita (5); behera eta behetik (9); behetik ari (3); behetik atera (6); behetik egiten (3); behetik ere (4); behetik eta (11); behetik eta goitik (3); behetik gora (111); behetik gora begira (3); behetik gora begiratu (3); behetik gora datorren (3); behetik gora egin (10); behetik goraino (7); behetik gorako (24); behetik gorakoa (10); behetik gorantz (11); behetik goranzko (3); behetik hasi (14); behetik hasi behar (3); behetik hasi eta (8); behetik hasita (12); behetik hasita goraino (3); behetik hastea (3); behetik ibiltzen (4); behetik ibiltzen diren (3); behetik jota (7); da behetik (4); edo behetik (4); eta behetik (50); eta behetik gora (18); eta behetik gorako (5); ez behetik (3); goitik edo behetik (3); goitik eta behetik (15); oso behetik (8); zen behetik (4); zion behetik (3); zuen behetik (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus