Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

bereziki 1 adlag era berezian; batez ere. (dagokion sintagmaren ezkerrean)

Erdi Aroko hiriek, eta bereziki kostaldekoek, aurreneko aldiz emango diote jarduera ekonomikoari beregaintasunez garatzeko aukera. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 23. orr.

Grosrouvrek orobat esaten zuenez, koordenatu negatiboei oso begi gaiztoz begiratzen zitzaien, bereziki Descartesek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 349. orr.

Hortako ez zuten frontoi beharrik, aski baitzen toki edo soropil luze eta legun bat, bereziki mendi lepoetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 104. orr.

Ez dira falta, bereziki sozialisten artean, bitxi kausitzen dutenak eskuindar eta ezkertiarren arteko adixkidantza berri hori. Herria   2001-02-22

Ikus-entzunezkoen eta bereziki telebistaren mende bizi diren pertsonakErakunde honi zegokion nazioarteko eztabaida guztiak eta bereziki gutiengoen arazoak, gerlarik gabe, konpontzea. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 29. orr.

Azpi tituluetan, oroit naiz bazirela Marx, Freud eta bereziki Nietzsche. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 89. orr.

Bi gibelekoek partida xintxoa, burutik buru bereziki azkaindarrak, eta Itoizek ere, bereziki ondarrerat. Herria   2003-09-25

Galarzatarrek haatik ainitz huts, bereziki Xabierek, gibelean. Herria   2003-11-20

Sostengu horri esker, eta bereziki 1990eko kanpaina horri esker, ez da gehiago euskal presorik bakartasunean eman. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 120. orr.

Goraintziak bereziki bere arbasoen bila üda hontan heben gainti ibili den Nanette Bustanoby andereari. Herria   2001-09-20

Urteekin, baina, bakterio asko erresistente bihurtu dira harekiko, bereziki garatzeko bidean diren herrialdeetan. Berria - Gaiak   2004-11-23

Ezin dugu ahaztu jakintza arlo hori grekoen eta, bereziki, Platonen gai nagusietariko bat zela. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 43. orr.

Denek -bereziki ofizio bat zutenek, edo adiskide baten bidez- lana lekuaren gainean bilatzen zuten. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 48. orr.

Arras miresten zuen, bereziki herriko errientarekin akomeatzen baitzen. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 37. orr.

Anitz jende kofesatzen zuten, ohean, bidean, lanean, bereziki besta-buru inguruetan. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 100. orr.

"Bizitzea merezi al du?" galdera asko eztabaidatu izan da, bereziki merezi ez duela uste dutenen artean. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 63. orr.

Estatuak irakaskuntzari eginkizun politiko nazio-eraikitzailea eman dio, eta irakaskuntza sisteman bereziki historiari. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 60. orr.

Lehen aldian solas batzuen atxemaitea ez da baitezpada errex, bereziki Koxeparentzat, itsasuar horrek hastapenetik zirraraño bat eragiten baitzion. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 30. orr.

Harentzat, izan ere, ez influentzia geografikoa, ezpada historia nazionalaren -bereziki kreazio kulturalen- iturburu bakarra arrazaren izpiritu berekia da. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 165. orr.

Hori horrela baldin bada [...] erronka izugarria aurkezten zaie Euskal Herriko Unibertsitateei eta, bereziki, handiena baita, EHUri. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 165. orr.

Egitasmoa, bereziki, horretara bideratu nahi dute. Berria - Gaiak   2006-04-23

Europan, bereziki, estasia ekoizten da. Berria - Gaiak   2006-03-01

2 (dagokion sintagmaren eskuinean)

Nondik, nola eta zergatik sortzen da gaitza orokorrean eta gaiztakeria bereziki? Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 174. orr.

"Urak badu poesia, ibaiak bereziki", hasi zen Maria. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 139. orr.

Arrantza da ekonomia jarduera nagusia, bakailao eta izokinarena bereziki. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 25. orr.

Zorigaitzez, mugak beti hor daude: zikoizkeriaren, elkar ezin-adituaren, ezin-ikusiaren mugak bereziki. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 9. orr.

Musa, bereziki, asko gustatzen zitzaion. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 85. orr.

Zenbait aldiz, gauez bereziki, ezezagunek zerbitzu hori eskatzea suertatzen zen, eta hiriaren mutur batetik besterainoko garraialdi bategatik lauzpabost lirako ordain-saria ematea. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 166. orr.

Arranpa leun bat, besoetan eta hanketan bereziki. Iban Zaldua   «Itzalak» - 27. orr.

Badira zenbait herrialde, Asian bereziki, ekonomia hazkunde azkarra dutenak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 292. orr.

Funtsezko gauzak bai, esaldi giltzak, nolabait esateko, eta isiluneak bereziki, trebetasun berarekin erabilzen ditu beti. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 258. orr.

Ostatuetan bereziki, jendeak biziki kasu egiten du. Herria   2004-07-29

Kristautasunaren baitan, eta Italian bereziki, etengabeak ziren Elizaren eta Inperioaren arteko tirabirak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 23. orr.

Portugalen bereziki desmasia izigarriak egin ditu suak, orain jabaldua Europako erresumei esker. Herria   2005-09-08

Ondo dakigu gaur, Joseph Needham-en lanei esker bereziki. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 15. orr.

Asia Ekialdeko merkatuaren erakargarritasun gero eta handiagoa, txinatar merkatuarena bereziki. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 73. orr.

Goranahiko tontoez ari naiz hemen bereziki, hots, tonto-harroez. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 192. orr.

Lugo hiriaz ere oroit naiz, plaza ederraz bereziki. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 211. orr.

Hastapenean bereziki, zernahiko lanak ukan genituen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 49. orr.

Nik neuk, isilean, eskuineko zaldiaren gainean etorri ohi zen "postilloi" mutikoa miresten nuen bereziki. Txillardegi   «Putzu» - 48. orr.

Beti Frantziako eta Europako bertze herrietako erresistenteen eta soldaduen balentrien berri jakiten zuten, telebistaren bitartez bereziki. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 38. orr.

Tales ez zen askorik arduratu zenbakiez; irudi geometrikoetan interesatu zen bereziki: zirkuluak, zuzenak, triangeluak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 36. orr.

Yvette alaba ikusi nahi nuke oso bereziki. Txillardegi   «Labartzari agur» - 76. orr.

Haien jazarleek ez baitzuten erlijioa, judutarren erlijioa bereziki gorroto, arraza baizik, judu arraza. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 222. orr.

Horretan eta beste gauza askotan, noski, baina horretan bereziki. Iban Zaldua   «Itzalak» - 171. orr.

Nori begiratu beharko genioke bereziki? Berria - Harian   2006-04-29

Gogoan dut, bereziki, Adelak yogaren eta oreka emozionalaren gainean eman zuen hitzaldi bat. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 117. orr.

3 (aditz bati dagokiola)

Bereziki ikusten da enuntziatuen azterketak ez duela izan nahi "hizkuntzaren" edo "esandakoaren" deskribapen oso eta sakona. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 125. orr.

Bereziki aipatu nahi ditut, hala ere, Antton Olano, irakurri eta zuzenketak egin dizkidalako. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 20. orr.

Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da.   - 1. orr.

Matisseren Dance delakoari bereziki erreparatzeko esan zion Margaretek Stepheni. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 216. orr.

Txanda hartan berean, bereziki eskertu nion gauza haiek guztiak onartu izana. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 89. orr.

Esango nuke hori guztia bereziki gustatzen zitzaiola Wendyri. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 109. orr.

Ni neu bereziki erakartzen naute, adibidez, idazlearen sorlekuaz, haurtzaroa igaro zuen Goizuetako mendialde humanizatu hartaz mintzo diren pasarteek. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 11. orr.

Espetxean egoerarik gogorrenari egin behar izan dio aurre Garcia Kochek, bereziki zaindu beharreko presoen zerrendan sartu baitzuten hasieran. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 69. orr.

"Honela aipatuko dute ene izena" (Ibid. 27. berts.), alegia, bereziki dagokidana (Sotâ 38a). Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 157. orr.

Solaserako bereziki sortutako gelak ere bai. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 149. orr.

Esana haustean, bere desobedientziak gizakiari bereziki dagokion abantaila handi hau ekarri ziola, hots, dugun bereizmena. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 45. orr.

Bereziki aipatu zuena: Philippe ezkontzeko adinean zela! Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 150. orr.

Kurt Goldstein bereziki interesaturik zegoen ahalmen global horretan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 222. orr.

Bisitatu nuen eskola batean jabetu nintzen bereziki horretaz. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 246. orr.

Saiakera eta polemika bereziki landu bazituen ere, nobelagintzari eta ikerketari ere leku egin zien bere jardunean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 319. orr.

Frantziskok bereziki maite zuen musikaz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 39. orr.

Txingarren gainean ibiltzea ez da inolaz ere trikimailu bat, eta ez dago bereziki prestatu beharrik horretarako, ez oinak, ez pertsona. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 84. orr.

Aspergerrek beste zenbait ezaugarri bitxi ere eman zituen, honako alderdi hauek bereziki aintzat hartuz. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 191. orr.

Gregoryk hori azpimarratzen du bereziki. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 148. orr.

Horrela hasten zen, eta azken ahapaldia maite dut bereziki: [...]. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 144. orr.

4 (adizlagun bati dagokiola)

Bereziki pozik zetorren egun bat aprobetxatu nuen. Jon Alonso   «Euskal karma» - 25. orr.

Borreroa, anorexiak jotako neskatilekin, bereziki kontuz ibiltzen da. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 67. orr.

Rachel bereziki irrikatan zegoen Lucy ezagutzeko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 277. orr.

Haatik, bereziki gustura jasoko nituzke François-Marie Arouet de Voltaire-ren Henriada. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 101. orr.

Bidean adeitsu, sentibera eta samur, bereziki samur egon omen nintzaion. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 88. orr.

Erbesteratuek bereziki eskerronez hartu zuten. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 50. orr.

Eta garbi gera bedi, ez nago bereziki harro. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 115. orr.

5 (izenondo bati dagokiola)

Bereziki garrantzitsua da, alde horretatik, II. liburuko 8. kapitulua. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 210. orr.

Bereziki baliagarria poeten etorria pizteko. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 25. orr.

Bereziki egokia da "bertikal" dei daitezkeen trukeei aplikatzen zaienean, soldata-kostuen alde handietan oinarritzen baitira truke horiek. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 61. orr.

Erregulazio keynestarra, ordea, bereziki ahula gertatu zen hainbat kasutan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 106. orr.

Egun hartan Jane Austen-en Harrotasuna eta aurrejuzkuak nobelari buruz hitz egitea egokitu zitzaigun eta eztabaida bereziki bizia izan zen. Iban Zaldua   «Itzalak» - 147. orr.

Bereziki argia da hori ekoizpen modu kapitalista espazio berrietara zabaltzen denean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 108. orr.

Liburutegiari dagokionez, bereziki zorrotzak ziren begiratu beharreko arauak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 152. orr.

Litezkeen desberdintasun horien artean, bereziki interesgarri dira belaunaldi batetik besterakoak. Lourdes O˝ederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 118. orr.

Finantzen dimentsioak eginkizun bereziki garrantzitsua betetzen du hemen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 56. orr.

Gaua eta gaueko bizitza bereziki atseginak iruditzen zitzaizkion. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 55. orr.

Zenbait tokitan CO2 maila bereziki altua da. Berria - Gaiak   2004-07-17

Frantzia, ikuspuntu horretatik, bereziki mugatua zegoen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 34. orr.

Ez bereziki mehea, ezpada hezurren eta haragien arteko orekan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 34. orr.

Ni ez nintzen bereziki zeken ez maltzurra, eta nire aita ere ez zen halakoa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 58. orr.

Pentsa liteke jeneral bati bereziki gogoko zaizkiola ikusgarrizko proiektu handiak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 27. orr.

Ez zuen ezer bereziki sakonik esaten, eta idazkuntzarako trebetasunik ere ez zuen erakusten batere. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 16. orr.

6 (izenaren eta dagokion izenondo aren artean )

Gau bereziki ilun batez bi gizon herriaren mugapeko lekurik bakartienean elkarri adore emateko ozen mintzatuz zeudela. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 159. orr.

Jauregiko zazpi neskame bereziki aukeratuak ekarri zizkion. Elizen arteko biblia   EstGr 2,9

Erromako historiaren une bereziki trinko hura. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 130. orr.

Emakumeak aiseago harrapatzen dira material bereziki fina eta pisutarako harribitxi landuak erabiliz gero. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 35. orr.

Legeetan aditua, legeetan bereziki trebea dena. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 187. orr.

Bi zirkunstantzia horiek suposizioen arloa zedarritzen zuten eta estudio osoari fisonomia bereziki zehatza ematen zioten. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 31. orr.

Sinusitisarekin loturik dagoen buruko min bereziki mingarria. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 259. orr.

Flexioak etsenplu bereziki argigarriak azaltzen dizkigu. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 151. orr.

Zenbait ikasle bereziki argi hartu [...] eta harrezkero "eulitegia" esan zitzaiona antolatu zuen haiekin. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 51. orr.

7 berezikiago

Bakoitza berezikiago egoki da zenbait esperimentutarako, baina ez beste batzuetarako. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 122. orr.

Poztasunez hunkitua dela, zenbat eta berezikiago irudikatzen ahal baitu bere iharduteko ahalmena, hainbat eta areago. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 331. orr.

Erlijioaren, zientziaren, jakintza hutsaren eta dena jakitearen kontra, zerbait eta bereziki zerbaitetan jakitearen alde, eta berezikiago, ahaztearen alde. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 292. orr.

Nahikoa bedi esatea ia Mendebaldeko herrialde guztietan, eta berezikiago Mendebaldeko herrialderik industrializatuen eta modernizatuenetan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 367. orr.

Orok badakigu erakaskuntza mailan, eta berezikiago euskararen erakaskuntzarako, zer indarretan higatu behar den gutieneko aitzinamendu baten ardiesteko. Herria   2005-09-22

Fermin Arkotxa-k Agusti Xaho dauku berezikiago aurkezten. Herria   2005-05-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus