Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

berpiztu (orobat birpiztu g.er.), berpitz/berpiz, berpizten 1 da/du ad hilda bezala zegoena berriz piztu.

Ardoak deabruak berpizten dituela esan digu erretore jaunak. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 199. orr.

Jauregia, korda emandako mekanismo bat bailitzan, berpizten hasia zen azken orduetan. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 79. orr.

Italia eta Flandesen hiri-estatuaren erakunde helenikoa berpiztuz erantzun zitzaion erronkari. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 317. orr.

Folk taldeen eskutik hasi zen alboka berpizten. Berria - Kultura   2004-11-05

Garrak berpiztu zirenean, honelaxe mintzatu zen sorgina: [...]. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 93. orr.

Eskerrak sentipen ederrok berpizteagatik! Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 269. orr.

Zergatik ez dugu pentsatu behar lehengo arazoak berpiztu egin daitezkeela atzera ere? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 213. orr.

Gerla berpiztu. Herria   2002-08-15

Lehen urratsek oinaze zaharrak berpiztu dizkiote gerripeko hezur eta giharretan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 13. orr.

Literatura bizitzari oso loturik dago: literaturak berpizten baitu hildakoa, iragana orainera ekarriz, ahantzia oroitaraziz. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 125. orr.

Triku berpiztu egin zen Montevideon, eta indiano aberats bihurturik dago orain, hiriko jatetxerik onenetakoaren jabe. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 453. orr.

Artetaren jokoaren distirak Realari batere komeni ez zaion eztabaida berpitz dezakeela. Berria - Kirola   2004-10-26

Oteizak berpiztu zuen Gandiagak bere barruan hilzorian zeukan poeta. pasa den igandean jokatzeak ilusioa berpiztu dit. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 107. orr.

Japonia berpizten ari den zantzuak ugaritzen ari dira. Berria - Ekonomia   2006-04-01

2 (era burutua izenondo gisa)

Kasu batzuetan inperiogileek, beren ama-hizkuntzaren gainetik, beren agintepeko lurretan lingua franca gisara jada erabiltzen zen beste hizkuntza baten alde egin dute, edo hizkuntza klasiko berpiztu baten alde ere bai. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 60. orr.

Mendebaldeko Kristandadean erromatar lege berpiztuak azkenean huts egin zuen arren Erromatar Inperio berpiztua bermatzeko xedean, indartsu bete zuen ordea xede alternatiboa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 283. orr.

3 hilda zegoena berriz piztu.

Frantzisko santuaren merituz berpizturiko hildakoak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 436. orr.

Hildako bat berpizten du Alemanian. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 437. orr.

Barkamenak ezin du alaba eraila berpiztu. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 108. orr.

Liburuek ez dituzte hilak berpizten; ez dute bihurtzen, ez ergela zentzudun, ez burumotza buruargi. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 247. orr.

Txistua jo du eta emaztea berpiztu egin da. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 52. orr.

Haren adiskide batek hildakoarena egin, eta gure inpostoreak berpiztu egin zuen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 102. orr.

Orain, ezerezetik bat-batean jalgia, ezkutuko indar batek heriotzaren ilunpeetatik biziaren argira itsumustuan erauzia, plaza bateko bankuan eserita berpiztu berria zen. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 10. orr.

Bi hilabete pasatxo baino ez ziren berpiztu zenetik. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 64. orr.

Trufa horrek eta beharbada neure bazterraldi luzeak hain desiragarri agerrarazi zidaten Émilie, non holandar hura berpiz zedin arte berarekin geldituko nintzela hitz eman bainion. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 152. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Eta bidelagun bat, gerra aurreko olerkari eta kazetari berpiztua, aldameneko ohean lo. fede horrekin sinesten ditugunak Kristo berpiztuaren gorputza bezain urruti daude gure begien begiradatik. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 60. orr.

Luisek ez zion orduan bere buruari aitortu zureganako jakinmin berpiztua, zu berriz ikusteko gogo bat-batekoa. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 21. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Azken batean, Lauaxeta hildako berpiztu bat baino ez zen. -Ez dakit berpiztuok ezkontzerik ba ete dogun -komentatu zuen seriotasunez-. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus