Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

bertsozale (orobat bertsuzale g.er.) 1 izond/iz bertsoen zale dena.

Bertso-udalekuak antolatzen dira, ume eta gazte bertsozaleen topagune. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 156. orr.

Abade bertsozaleak (Don Juan txikia, Joxe Mari Aranalde...). Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 140. orr.

Erdaldunen ¡Vaya, vaya! esanerari, auskalo noiztik nora, Azak eta urdaya! erantsi izan dio euskaldunon gogo bertsozaleak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 42. orr.

Egun handia Arabako bertsolari eta bertsozaleentzat. Berria - Kultura   2004-04-27

Bertsolariok, eta bertsozaleek ere bai hein handi batean, beti izan dugu kontzientzia hori zainetaraino txertatua. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 148. orr.

Azken 15 urteotan bertsolaritza kolektibo bezala gidatu duten bertsolari, bertsozale eta antolatzaile belaunaldi batek garatu duten estrategia soziokulturalaren emaitza. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 37. orr.

Euskal hiztunen %15ak oso bertsozaletzat du bere burua, %35ak bertsozaletzat eta beste %28ak nolabaiteko zaletasuna duela adierazten du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 36. orr.

Bertsolaritza soilik bertsozaleon gauza ez dela agertzen du inkestak. Berria - Kultura   2006-04-29

Adiskideari, bertsozalea ez izaki, bete-lanak, eder-lanak eta hizkuntz-jolasak ez zaizkio axola. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 92. orr.

Ez naiz, parrandaren batean baizen, ez bertsozale ez bertso-jale amorratua. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 82. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bizkaiko Bertsozale Gazteen Eguna, hilaren 8an Larrabetzun. Berria - Kultura   2006-04-05

Nafarroaren kasuan ez al da interesgarria helduen bertso eskolak serioski dinamizatzea, bertsolari, bertsozale aditu, gai-emaile, epaile berrien habia izan daitezen? Berria - Kultura   2006-03-25

Leintz bailaran, Zumaian, Santutxun... etxanoarraren eraginez eta bertsozale itsuen lanaren poderioz, ordurarte inork burutan ez zeukana jarri zen abian. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 149. orr.

Zenbat eta bertsozale kualifikatuagoa izan, eragina zabalagoa izango da bere inguruan. Berria - Kultura   2006-03-25

Ohiko bertsozaleak badaki zer dagoen, zer eskaintzen duen telebistak. Berria - Kultura   2006-02-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sumatu al duzu bertsozale belaunaldi berririk? Berria - Kultura   2006-04-22

Bertsozale zerrenda oso bat ere bagenuela, plazan kantatzeko prest ez dagoena, baina saioak jarraitzen dituena. Berria - Kultura   2006-04-08

Bertsozale Elkarteak, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bitartez, biltze eta artxibatze lan etengabean dihardu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 26. orr.

Bertsozale Elkarteak arrisku-apustu gehiago ere egin izan du. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 159. orr.

D ereduko DBHn ahozkotasuna lantzeko metodo bat garatu dugu urteotan Euskal Herriko Bertsozale Elkartean. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 165. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus