Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

biao (orobat biago) iz siesta.

Anaiatxoak biaoa egiten duen bitartean, Vishnu beste haurrak bilduak dauden tokira doa eta karromean jokatzen du. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 122. orr.

Ea biao laburra egiterik duzun bazkalostean, astea gogor dator-eta. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 28. orr.

Bainuak eta ordu erdiko biaoak ezin zizkioten gogotik ezabatu bulegoaren oroitzapen etsigarria. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 501. orr.

Dudan egon da, aulkia atzeratuta biao txikia egin edo kaferen bat hartzea. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 122. orr.

Inozentzioren erlojuaren geziak urdinez pintatutako laurdena erakusten zuenean, herria lotan edo biaoan zegoen seinale. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 202. orr.

Seguru asko Dionisos biaoan zen harrezkero. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 214. orr.

Behin, uda egun sargori eta lika batez, Sintrako jauregian biaotan zegoelarik, lorategi bat ikusi zuen amets artean. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 220. orr.

Ez zoaz biagora, plazea menperatzera baino. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus