Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

bidaia (4.570 agerraldi, 246 liburu eta 1.140 artikulutan; Egungo testuen corpusean 45.818 agerraldi; orobat bidai g.er., biaia g.er., piaia g.er., pidaia g.er. eta bidaje g.er.) 1 iz leku aski urrunera, lehorrez, itsasoz nahiz airez egiten den ibilaldia. ik bidaldi.

Nola portatu da laguna zurekin bidaia honetan? Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 305. orr.

Ezbeharrik ez zuten izan bidaia horretan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 339. orr.

Bidaia honetako paisajea bezain aldakor sentitzen naiz. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 274. orr.

Bidaia guztian ez genuen ia beste solasik erabili. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 58. orr.

Bigarren bidaia honetan, ordea, bidea amaiezina egin zitzaien. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 178. orr.

Lisboan abiaturik sei aste beteko bidaia osatu ostean iritsi nintzen. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 10. orr.

Hamar minutuko bidaia zuten komunitate guneraino. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 79. orr.

Klubak hamaika arazo izan ditu bidaiak antolatzeko. Berria - Kirola   2006-04-26

Bidaiak kalte egin dit. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 104. orr.

Victor Hugoren Pirinioen liburua fragmentoa da, bidaiako notak, apunte bukatu gabe batzuk. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 31. orr.

Presaz eta arriskuz beteriko bidaian ari gaituk. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 50. orr.

Trieste joko du hurrena Anjel Lertxundik bere bidaian. Berria - Kultura   2004-07-03

Bidaiaren etapak eta denbora kontatzen saiatu zen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 13. orr.

Azkenik, hobbitek itzulerako bidaiari ekin zioten. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 335. orr.

Ea betetzen dudan behingoz arestian eman dizudan hitza, bidaiari lotzekoa. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 240. orr.

Asko ikusia naiz neure bidaietan, eta ikasi dudana esan dezakedana baino gehiago da. Elizen arteko biblia   Si 34,12

Hala bada, mirabeak eta dendak, gameluak eta mandoak bidaiarako prestatu, eta Xariar anaiarengana abiatu zen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 13. orr.

Nik bidaiarako liburu bat hartu ez izana madarikatu nuen.Hamar minutuko bidaia zuten komunitate guneraino. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 327. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ivyk, zutik, bidaia ona opatu zidan eta, batez ere, bizitza zoriontsua. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 95. orr.

Haraino joan nahi zuenak bidaia luzea egiteko prestatu beharra zeukan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 302. orr.

Bidaiak luzeak eta nekosoak ziren. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 31. orr.

Bidaia nekagarria izan da etxeetatik ezustean atera behar izan duen jendearentzat. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 77. orr.

Bidaia orbitalak egitea izango da hurrengo urratsa. Berria - Gaiak   2004-09-28

Manausko portuan, liburu-kutxak ontzira sarrarazi zituenean, buruan ote zuen Grosrouvrek Wallaceren bidaia dramatikoa? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 242. orr.

Bidaia turistikoak egiten dituztela tropikoetara. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 64. orr.

Porrot egin zuen 2003an, bidaia merke horiengatik justuki. Berria - Harian   2005-09-04

Adituek SSen espedizioa bidaia diplomatikotzat edo jo zuten. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 105. orr.

773. urteko egun hartan hasi zen dena, bidaia amaiezin baten ondoren. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 221. orr.

Bi-biek egin zitean Egiptoko bidaia; Nilo ibai-bazterretik itzalen istorio bat ekarri zian hire Talesek[...]; nire Pitagorasek, berriz, zenbakien istorio bat, hiri maiz aipatu niana. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 97. orr.

Azkenik, hobbitek itzulerako bidaiari ekin zioten. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 335. orr.

Ustekabeko handia hartu nuela, noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 213. orr.

Alde egin baino lehen esan dit aski lukeela Pariserainoko bidaia ordaintzearekin. Josu Landa   «Odolbildua» - 16. orr.

Programa honi esker, espaziorainoko bidaiak eskuragarri izango dira edozeinentzat. Berria - Gaiak   2004-06-04

Eguzki sistemako planetarik urrunenerako bidaia abiatu zuen zundak eta 2015eko uztailean iritsiko dela aurreikusi dute. Berria - Gaiak   2006-01-20

Itzultzeko esperantza gabeko bidaia izanik. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 260. orr.

Adituek SSen espedizioa bidaia diplomatikotzat edo jo zuten. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 105. orr.

Joateko bidaia besterik ez. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 173. orr.

63.000 pezetetan lortu dugu joan-etorriko bidaia. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 10. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bidaia kronikak gogoaren arabera idazteak geroa du arrisku. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 341. orr.

Fuji argazki etxeak sarituko du iragan urtean agertua den bidaia argazki liburu hoberena. Herria   2001-05-03

"Bidaia hasiera guztietan gertatzen zait", erantzun nion. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 213. orr.

Urrutietako lurraldeetan bizi ziren anaien bidaia-nekeak arintzeko. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 95. orr.

Gizon hark ez zuen bidaia-zakurik. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 255. orr.

Erromesak kantari zihoazen, bidai makila eskuan, ur ontzia gerritik zintzilik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 390. orr.

Kontuan hartu beharrekoa da halaber enpresa multinazionalen eraginpean dauden jarduera pribatuen nazioartekotzea [...] eta orobat hartu behar da kontuan bidaia-bulegoak eta ostalaritza, aisialdi-parkeak eta komunikabideak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 75. orr.

Lehen taxia bidaia-agentzia baten parean geratu eta bidaia-txartelak ziruditenak eskuetan zituela atera zen handik Veronica, minutu gutxiren buruan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 12. orr.

Bidaia gastuak (bazkaria barne): 40¤ presuna bakotx. Herria   2005-04-28

Bidaia-ontzi zahar ospetsu bat zegoen Nevan gelditurik, Aurora izenekoa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 215. orr.

Berrogeita hamar euroko bat eman diot aireporturainoko bidaia-saria ordaintzeko. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 40. orr.

Ezinezkoa baitzitzaien harako bidaia-baimena lortzea Alemaniako eta Hungariako biztanleei. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 28. orr.

Bidez bide dabilenak, ostatu asko eta adiskide gutxi; hala dio esaerak, eta bidaia-zaletasunak egin nau, beharbada, hain bakarti. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 6. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Indarrak ahituta, bihotza hozturik eta arima erkinduta amaitu zuten itsasertz batetik besterako zeharkatze-bidaia. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 178. orr.

Hegazkinari erregaia berritu diote, eta prest gelditu da itzul-bidaiarako. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 117. orr.

Bere lehen misio-bidaian kristautasun-haziak erein zituen Pisidiako Antiokia eta Listrako erromatar kolonietan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 45. orr.

Gaur egun itsas bidaiei esker lurrak aurkitzen dira; behinola, lurrak konkistatzeari esker itsasoak aurkitzen ziren. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 41. orr.

Zergatik ez zatoz gurekin ibai-bidaian? Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 187. orr.

Tren bidaia estaziorik estazio luzatuko da harik eta entzun arte: [...]. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 135. orr.

Eskaintza luzatua nion bere autostop-bidaia nirekin egin zezan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 187. orr.

Ikasle bat naiz, ikasketa-bidaian nago. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 59. orr.

Nolanahi ere, sekula ez nuen apeta hutsez lan-bidaia bat atzeratua, eta are gutxiago aldatua. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 47. orr.

Gure eztei-bidaian Cauterets herrira joatea erabaki genuen. Txillardegi   «Putzu» - 331. orr.

Munduaren itzulia haizearen lau norabideetara egiteko eztei-bidaia baterako hegazkin billeteak. gure eztei-bidaian Cauterets herrira joatea erabaki genuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 302. orr.

Negozio-bidaietan ez da oraino emakume kopuru aski errentagarria sartu. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 311. orr.

5 irud/hed

-Bidaia zenbakien unibertsoan zehar! -iragarri zuen Maxek, tinko, baina tristuraz. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 435. orr.

Hain itxura txarreko baitzegoen, apeza ekarrarazi zion amak San Nikolasetik, azken bidaiarako presta zezan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 40. orr.

6 bidaia egin ik bidaiatu.

Ahul samar zegoenez, nekazari behartsu batengandik astoa lortu zuen, bidaia egiteko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 309. orr.

Indian bidaia egitea jende berriarekin adiskidetu eta toki berri eta zoragarriak aurkitzea da. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 38. orr.

Zortzi-hamar hilabetetik behin bidaia egiten zuen Zuberoako hiriburura, eta han zenbait egun egiten. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 155. orr.

Egun egokia aukeratu zuen Martak bidaia egiteko, Bidaia egiteko erraztasunak oro emango zizkidatela. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 199. orr.

Bakarrik egingo zuen bidaia. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 147. orr.

Ai, nire malenkoniarekin makina bat bidaia egin ditut atzerrira. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 73. orr.

Gauero azaltzen zen, nekatua eta miretsia, goi politikaren gailurretan barrena bidaia egin izan balu bezala. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 161. orr.

Adiskideek Luisaren egoera aipatu zioten, ez zela ona haren gaixotasun tamalgarrian bidaia egitea. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 136. orr.

Baina Iriarte ez zen gizon xalo bat: ez zuen bidaia egingo aita salbatzeko soilik; berekoikeria iruditzen zitzaion hori. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 82. orr.

-Oraindik ez hago horrelako bidaia egiteko moduan -esan zion Aragornek-. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 197. orr.

· Hiru bidaia egiten ditut egunero Union Squaretik etxe berrira. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 66. orr.

Zer dela eta ari naiz bidaia hau egiten? Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 164. orr.

Frantzisko santua, Marokora egin nahi zuen bidaia egin ezinik gelditu ondoren, Espainiatik itzultzean, larriki gaixotu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 433. orr.

Xoragarriki iragan da Baionatik abiatuz, 32 Lapurtar eta Baxenabartarrek joanden igandean Nafarroan gaindi egin bidaia. Herria   2005-09-22

7 bidaia eginarazi

Egun berean, iluntzean, Valdemorotik Alcalara ekarri zuten orain izena gogoratzen ez dudan kide bat, eta hark kontatu zigun zelako bidaia eginarazi zieten goizean eraman zituztenei. Jokin Urain   «Errotarria» - 153. orr.

8 bidaia etxe (corpusean bidaietxe soilik) bidaia agentzia.

Bidaietxe bateko iragarkietan honoko aurkikuntza egin dut: zirudidan baino ederragoa da nire herria. Berria - Kultura   2006-02-14

9 bidaia lagun (12 agerraldi, 4 liburu eta 5 artikulutan; Egungo testuen corpusean 140 agerraldi; orobat bidai lagun 7 agerraldi, 3 liburu eta 4 artikulutan; Egungo testuen corpusean 31 agerraldi; bidaialagun 16 agerraldi, 2 liburu eta 4 artikulutan; Egungo testuen corpusean 36 agerraldi; eta bidailagun 62 agerraldi, 9 liburu eta 11 artikulutan; Egungo testuen corpusean 86 agerraldi) ik bidaide.

Hogeita hamasei ordu trenez; itxaronaldiak, geldiuneak eginez, geltoki mortu eta hotzetan, eta inguruan bidaia-lagunak beti, zeinak ez baitzuten aita galdu, edo hain aspaldi galdu zuten, ezen ez baitzuten jada horretan pentsatzen. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 72. orr.

Hiri arteko errepideetan gertatutako istripuetan nahasitakoen artean, hamarretik zazpi gidariak ziren, bi bidaia-lagunak eta bat oinezkoa. Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Aireportuan agurtu berri duen bidaia-laguna du gogoan emakumeak. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 140. orr.

Alemanez hitz egiten duen bidaiariak eszenaren bitxikeria bat agertu dio bidaia-lagun euskaldunari. Berria - Kultura   2004-06-06

Larrabetzuko gaztetxean lo egin ondoren, Parisera joan, bidaia-lagun pare bat egin eta hortik Dublinera. Berria - Kultura   2004-09-15

Musika bidaia-lagun. Berria - Kultura   2004-09-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aireko bidaia (7); alfer bidaia (8); alfer bidaia egin (5); arteko bidaia (15); arteko bidaia egiten (5); autobuseko bidaia (5); azken bidaia (18); barne bidaia (7); barrena bidaia (5); beharreko bidaia (10); bere bidaia (20); beren bidaia (6); bi bidaia (12); bi bidaia egin (5)

bidaia abiatu (11); bidaia agentzia (14); bidaia agentziak (5); bidaia amaitu (6); bidaia antolatu (7); bidaia asko (7); bidaia asko egin (5); bidaia bat (112); bidaia bat egin (17); bidaia bat egingo (5); bidaia bat egitea (9); bidaia bat egiteko (6); bidaia bat egiten (6); bidaia batean (35); bidaia baten (25); bidaia baterako (6); bidaia batetik (10); bidaia bera (10); bidaia bera egiten (5); bidaia bertan behera (20); bidaia bi (6); bidaia da (15); bidaia du (6); bidaia eder bat (8); bidaia egin (107); bidaia egin behar (12); bidaia egin zituen (6); bidaia egin zuen (16); bidaia egin zuten (7); bidaia egingo (17); bidaia egingo du (5); bidaia egitea (11); bidaia egiteko (35); bidaia egiten (25); bidaia egiten ari (8); bidaia ez (14); bidaia ez da (5); bidaia ezin (5); bidaia gehiago (5); bidaia guztiak (5); bidaia guztian (7); bidaia handietako (6); bidaia haren (8); bidaia hari (5); bidaia hark (11); bidaia harrigarria (5); bidaia hartan (34); bidaia hasi (16); bidaia hau (25); bidaia honetan (24); bidaia hori (22); bidaia horiek (5); bidaia horietako (5); bidaia horietan (5); bidaia horrek (5); bidaia horren (9); bidaia horretan (24); bidaia hura (36); bidaia izan (14); bidaia izango (6); bidaia kontatzen (10); bidaia kontatzen du (6); bidaia labur (6); bidaia lagun (5); bidaia liburu (6); bidaia luze (45); bidaia luze bat (11); bidaia luze baten (5); bidaia luze eta (10); bidaia luzea (56); bidaia luzea egin (10); bidaia luzeak (20); bidaia luzean (6); bidaia luzearen (9); bidaia luzeetan (7); bidaia ofiziala (5); bidaia on (13); bidaia ona (13); bidaia ona izan (5); bidaia ordaindu (6); bidaia ordaintzeko (7); bidaia oso (8); bidaia osoa (17); bidaia osoan (31); bidaia txartela (12); bidaia zoragarri (5)

bigarren bidaia (6); bueltako bidaia (6); den bidaia (5); duen bidaia (15); dugun bidaia (7); duten bidaia (9)

egin beharreko bidaia (9); egin bidaia (10); egin du bidaia (5); egin nuen bidaia (8); egin zuen bidaia (18); egin zuten bidaia (13); egindako bidaia (71); egindako bidaia batean (8); egindako bidaia hark (6); egingo du bidaia (8); eginiko bidaia (13); egiten duen bidaia (8); egiten dute bidaia (5); eguneko bidaia (20); ene bidaia (5); erdiko bidaia (8); eta bidaia on (5); etxerako bidaia (5); ez da bidaia (5); ez zuen bidaia (9); eztei bidaia (12); gabeko bidaia (12); genuen bidaia (5); gure bidaia (17); hain bidaia (10); hain bidaia luzea (7); halako bidaia (10); hiru bidaia (5); hiru eguneko bidaia (6); hirugarren bidaia (5); holako bidaia (5)

itsas bidaia (20); itsas bidaia handietako (6); itzulerako bidaia (9); joan etorriko bidaia (6); joateko bidaia (5); kilometroko bidaia (7); lan bidaia (7); lehen bidaia (21); milioi bidaia (6); muturrerainoko bidaia (5); nire bidaia (17); nuen bidaia (19)

orduko bidaia (13); orduko bidaia egin (8); oso bidaia (8); tren bidaia (7)

urteko bidaia (7); zehar egindako bidaia (6); zenbait bidaia (6); zituen bidaia (10); zuen bidaia (63); zuten bidaia (25)

arteko bidaiak (7); bidaiak antolatzen (5); bidaiak egin (17); bidaiak egiteko (7); bidaiak egiten (11); bidaiak eta (19); bidaiak ez (8); egindako bidaiak (13); zituen bidaiak (7)

azken bidaian (8); bere bidaian (7); bidaian aurrera (7); bidaian eta (5); bidaian ez (8); bidaian joan (8); bidaian zehar (23); duen bidaian (6); egindako bidaian (11); eginiko bidaian (11); ezkon bidaian (6); eztei bidaian (12); zuen bidaian (8)

bere bidaiaren (7); bidaiaren amaiera (6); bidaiaren arrazoia (5); bidaiaren azken (12); bidaiaren bat (5); bidaiaren berri (15); bidaiaren helburua (12); bidaiaren helmuga (5); bidaiaren lehen (5); bidaiaren nondik (6); bidaiaren ondoren (10); bidaiaren ostean (5); egindako bidaiaren (6); eta bidaiaren (15); gure bidaiaren (8); zen bidaiaren (5); zuen bidaiaren (10); zure bidaiaren (5)

bidaiari ekin (10); bidaiari ekiteko (8)

bidaiarik egin (6); bidaiarik erabili (11); bidaiarik erabili zuten (8)

bidaiatik itzuli (7)

amendi bidaiekin (6); auñ

bidaien bilduma (14); duten bidaien bilduma (12); izan duten bidaien (12)

egindako bidaietan (9)

bidai poltsa (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus