Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birrindu (ETCn 2.621 agerraldi), birrin, birrintzen 1 da/du ad erabat desegin, apurtu.

Bazkalostean bonba batek baserri bat birrindu zuen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.

Eskuadrilla batek, ostiko batez, herrixka birrintzen du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 80. orr.

[Buztinezko etxeetan bizi direnak] Goizetik iluntzera birrintzen dira, oharkabean betiko galtzen.  Elizen arteko biblia   Jb 4,20

Oso bestelako asmoak ditu Asiriak buruan: suntsitzea du asmo, herri asko birrintzea.  Elizen arteko biblia   Is 10,7

Nork eta munduko herri asko botoi bat sakatuz birrindu eta porroka dezakeen pertsonak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 183. orr.

Davidek birrindu egiten zuen lurralde hura; ez zuen bizirik uzten, ez gizasemerik, ez emakumerik.  Elizen arteko biblia   1 Sm 27,9

Bizirik atxilotu zuen Agag, amalektarren erregea; herritar guztiak, aldiz, birrindu egin zituen, ezpataz hilez.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,8

Hamazazpi hildako, hogeitaka zauritu eta duela mende bat jasotako eraikin paregabea guztiz birrindurik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 20. orr.

Gotorlekua ez zen osoki birrindua izan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 166. orr.

Zeru Goienetako Arkitekto Nagusia, birrin eta deusezta, zabal eta heda ezazu kosmosean barna naizen izaki preteknologiko eta frakasatu honen hautsa!  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 90. orr.

80 gramoko hondakin baten talka-energia nahikoa da 500 kiloko satelite bat birrintzeko.  Berria - Gaiak   2006-02-17

Automobila birrinduta zegoen, kiskalita, baina ez bazooka baten eraginez, molotov-koktel batek jota baizik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 8. orr.

Gurpilek kirrinka egiten zuten, bideko hartxintxarrak birrinduz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.

Idoloak birrin ditzagun behin eta betiko: urrats bakarra dago sineskeriatik erregezaletasunera.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 217. orr.

Irabazleetako bati erabat birrindu zioten sudurra, halako moldez, ezen koskor txiki bat besterik ez baitzitzaion geratu aurpegian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 282. orr.

Nirekin lau urtean oso gaizki jokatu zuten, pertsonalki birrindu egin ninduten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-01

Bestela harri hau birrintzen dudan bezala birrinduko haut.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.

Gorputza birrinduta diat.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 142. orr.

Birjintasuna birrindu ziolarik, haren gaztetasunean hartu zuen atsegin.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.

Bela zuri urrunek eta windsurfzaleen koloretako hurbilagoek han-hemenka eteten dute tiralineaz marraztutako horizontearen ertz infinitua, paisaiaren harmonia eta monotonia gupidagabeki birrinduz eta ezabatuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 21. orr.

Ahanztura aktiboak birrindu egiten omen ditu oroitzapen galgarrienak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 63. orr.

Errioxatik etorritako enbata bortitz batek astindu zituen Atano III.ko zoko guztiak arerioen asmoak birrinduz eta ikusle askoren asmoak zapuztuz.  Berria - Kirola   2004-03-16

Etsaiak libramendurako erabiltzen zituen upelak maldan behera botatzen zituen haizea alde zuenean, usain nazkagarri hura gure lubakietaraino iritsi eta horrek gure morala areago birrindu eta indar urrituko zuelakoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.

Negua iluntzeetan hasten da, ezari-ezarian, udazkenaren epelaldiak birrintzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 96. orr.

Thermomixa jeneralizatuko da, pixkanaka: osagaiak birrindu, xehatu, irabiatu, nahasi, jo edota emultsionatzeko aukeraz gainera, jakiak berotu edo egosi ahal izango dira bertan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Etxe birrinduetatik aurrera egin genuen, harri artean, gure gauza guztiak hartuta, herri mamu hartatik kanpora.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 143. orr.

Eskuleku, eskonbro, habe birrinduei mintzatzen nintzaien, jendetasunez. Jantzita zegoen eta, kapa grisa sorbalden gainean ipiniz, bere kideekin batera hiriko ate birrindurantz joan zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 50. orr.

Union ibilbideko tiloak Adolfo de Urioste birrinduaren ondoan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 43. orr.

Goarnizioko gizon ugari lanean ari zen oholesietan zein landetan, eta harresi erdi birrinduen inguruetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 52. orr.

Errekako edo itsasoko harea erabiliz gero, horri erretako adreilu birrindu eta bahetua nahasten bazaio hirutik bateko proportzioan, morteroaren kalitatea askoz ere hobea izango da erabiltzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

Lepic jaunak mantso-mantso jaten du, kristal birrindua jaten ariko balitz bezala. Gero, lakoi hezurgabetuak zeuden, itxura biribil ederrekoak, ogi birrinduaz horiztatuak, kirtenean borla berde bana apaingarri.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 65. orr.

Orain modan dago dendan erosten den kafe birrindua, baina nik oraindik ere nahiago dut neure eskuz xehakatutako kafea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus