Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

bits (105 agerraldi, 47 liburu eta 1 artikulutan; Egungo testuen corpusean 630 agerraldi; orobat pits) iz 1 aparra, eskuarki isurkarien gainean osatzen dena.

Hotz zegoen ontzi-gainean, busti ere egiten zinen bitsaren brixtadez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 106. orr.

Enbarkazioak ura branka bularraz jo eta erdibituko du, ur erdibituak bitsa altxatuko du eta apar kizkurtu horrek, enbarkazioaren alboak igurtzi ondoren, lorratz zurixka utziko du atzean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 158. orr.

Adaren samurtasun hark dardarka jarri zituen nire kirio herbalak, haizeak olatu gaineko bitsa nola. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 89. orr.

Uhinak bitsetan akabatzen eta kaio batzuk airean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 387. orr.

Malekoian barrena haize-erauntsiaren kontra pitin bat makurturik joatea gustatzen zitzaidan, bitsa zerion itsasoaren aho epileptikoa ilunpean lehorrari haginka sumatuz. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 130. orr.

Olatu goibel berberak lehertzen ikustea asterik aste, eta ondoko ekaitz izugarria, eta leihoak bitsez basituak, eta txoriak lanpararen kontra zapart eginda, eta leku osoa dardarka. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 12. orr.

Indartsuenei, errepikatu beharraren errepikatu beharrez, xanpain merkeari bezala doakie bitsa, txepeldu egiten dira. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 95. orr.

Garagardo fresko bat edalontzi luzangan, bitsez gainezka. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 258. orr.

Bigarren garagardoak bitsezko uholde garratz bat hatz-punteetara eraman zion. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 78. orr.

Biboteko bitsa kendu eta bere ukabil arrosaz kolpe bat jo zuen mahaian. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 26. orr.

Ileapaindegiko giro itogarri hartan bitsaren, lozioen eta ile-punta erreen usaina nabaria baitzen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 36. orr.

Guraizeak eta bizarra kentzeko atxurra eta bitsa hartuta bueltatu zen, hamabost egunetan kotoizko ametsek eta merkrominazko amesgaiztoek babestu zuten kartzelara. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 10. orr.

Eskaileretan behera jaistean, denetariko usainak sumatzen ziren: lehenik, bizarra egiteko bitsarena. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 245. orr.

Dohainik ematen diguten xabona merkearen bitsa lepoan behera etorri zitzaion. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 184. orr.

Airea bere ganibetaz ebaki zuen eta ezpainak xukatu, bitsetan baitzeuzkan. biolina erosi, eta etxean jotzen hasi zenean, nola begiratzen nion, ahotik bitsa eta lerdea zeridala! Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 142. orr.

Biengana oldartu zen, furfuriatsu, eta, zaldien antzera, ahoa bete bits. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 136. orr.

Amodioaren bitsetan, birritan. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 38. orr.

Bertan ezagutu baitzuen musikariak Giacomo Casanova, bere bizitzako negualdian, alde guztietatik zahartzaroaren ura eta bitsa zerizkiola. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 259. orr.

Ahotik bitsa zeriola ohartu zirenean, anbulantziari deitu zioten, baina alferrik. Berria - Mundua   2006-02-08

· Ura, zuri-zuri, ontzi astuna igarotzeak astindurik, helizeak irabiaturik, apar eta bits ari zen, bihurritzen ari zela zirudien. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 111. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zeren bits gazitik gora irteten diren arraun zati guztiak artezak baitira eta lemaren goi aldea ere arteza baita. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 257. orr.

Edabeak ziztu-hots handia atera zuen, presio-eltzeak bezala, baita bits handia ere. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 182. orr.

Aise ozpintzen da ezti zaharra, eta uzten du bits itsusi bat. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 137. orr.

Botilen tapoiek salto egin zuten, eta sepia-koloreko bitsak gorantz egin zuen edontzietan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 26. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hedabideotan egunero azal daitekeena, sagardoaren bits-aparra besterik ez da, hainbat beste alorretako behar eta langintza begien aurrean plantatzen zaigunean. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 187. orr.

Itsasoa nahiko bare egongo da, baina hotza egingo du eta, lehorrak duen bits zinta luzeagatik, nabari da olatuek gogor baun egingo dutela labarreko harri beltzen kontra. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 199. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lantxurdaz eta olatu-bitsez blai zegoen, baina ez zuen hotzik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 144. orr.

Nahiz eta olatuek apar-bitsetan orroa egin edota mendiak itsasoaren oldarrez ikaratu. Elizen arteko biblia   Sal 46,4

Jaki-hondarren eta xaboi-bits beroaren usaina. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 72. orr.

Maureenek gero behatza hazi-bitsez emokatu alura bideratzen zian ile artean bermatzen zitzaion kukurusta arrosaren bortitz ferekatzeko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 40. orr.

-Tristurak bakarrik ez, Andreas, ezti-bits honek ez ditu tristurak bakarrik arintzen -erantzun zion aitak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 94. orr.

5 irud/hed

Aitaren pitzadurarik gabeko mundu-ikuskerak ez baitzuen sekula halako duda-mudaren bitsik ere onartzen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 46. orr.

Azpeitiar ertzaina ere lintxamenduaren bitsetan, urka-bilurra eskuan duela! Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 169. orr.

6 esne-bitsetan adlag ezin hobeto.

Honela pasatu ziren udako hilabeteak, lan bilaketa antzu samarrean, batetik, eta harreman hasi berriaren esne-bitsetan, bestetik. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 21. orr.

Matxain esne-bitsetan urtzen ari da, "bai, bai, bai" marmarka, listua kokotsetik behera. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 156. orr.

-Aspaldi honetan ez zabilek esne-bitsetan -azaldu zuen Ttipik-. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotik bitsa (3); esne bitsetan (3); eta bits (3); eta bitsa (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus