Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

burdinola (Egungo testuen corpusean 1.277 agerraldi; orobat burdin ola g.er.) 1 iz burdin mea landuz burdina egiten zen lantegia. ik ola.

Bilbo inguruko meategi, burdinola eta untziolek erakarri zuten inmigrazio uholde hori. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 89. orr.

Kapela lantegia dago, paperola bat, zurrategi anitz, iltze, ferra, burdin jotako lapiko, burdin landuko balkoi, haga, ezpata eta fusil lantegi anitz; mendi osoa burdinolaz betea dago. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 145. orr.

Baionara jin eta sei urtez Aturri bazterreko burdinola hartan ari izan ninduxun lanean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 64. orr.

Burdinolako langile batek egiten zion dei, pieza moldatuak hozten utzi ohi zituzten zabaldegitik. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 96. orr.

Burdinolako langileei fabrikan bertan ematen zien arrantxoa, joan-etorrietan astirik ez galtzeko-eta, lan handia zegoen boladetan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 98. orr.

Burdinolaren berri ere ematen nuen, nola lagundu zuen gure bailararen aurerabidean eta nola eman zion lanpostua herriko hainbat eta hainbat jenderi. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 104. orr.

Gure portura lehen aldikotz txopan drapo gorria dakarrela arribatu den burdinolarako ferrailaren aitzakian Vladimirri bizitzekoak isilean deskargatzera datorren ontzira, sekretura, ametsera. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 150. orr.

Aldi bakoitzeko tona bat libratzen zuten Heinkel 111 eta Junker 52ek sortzen zuten zaratak beren buruen gainean zegokeen burdinola batena zirudien: ikaragarria eta etengabea, eskoltakoen zerra moduko hotsak, norabidea sarritan aldatzen zuten neurrian, irregularki ebakitzen zuena. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 39. orr.

2 irud/hed

Etorri zen Franco, debekatu eta jazarri zuen euskara, pizkunde literarioa zanpatu, eskolak espainolismoaren burdinola bihurtu. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus