Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

debeku 1 iz debekatzea; debekaturiko gauza.

Han debeku batez hasten baitzen dena: "Erregelarekin eta konpasarekin ez bada, ez duzu ezer eraikiko".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 312. orr.

ADNa klonatzeko, biderkatzeko, haren sekuentzia ateratzeko aukera izateak deuseztatu egin ditu hainbat debeku eta muga, organismoen ugaltze-zikloak zein geure kulturak ezarritakoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 146. orr.

Ez ginen lokartzera haizu, debekuaren beharrik ez nuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 60. orr.

Lerro ia sumaezin bat, dei eta debeku aldi berean, batu eta bereizi egiten duena.     «Kuskue tanden», 2004 - 172. orr.

Hainbeste debeku, mehatxu, kulpa eta konplexuren gainetik, desioak beren bidea egiten ari dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 28. orr.

Nik ez nion deus esaten, debeku hura sortzetik beretik neureganatua banu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 15. orr.

Hamar Aginduek zenbait eginbehar eta debeku ezartzen dituzte eta, Jainkoaren borondatearen adierazle direnez, aginduok absolutuak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

Hala ere, jukutriaren bat egin zuen azken debeku hau ere nolabait saihesteko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 206. orr.

Ingalaterrak, bere aldetik, produktu manufakturatuen gaineko muga-sariak murriztea erabaki zuen, inportazioaren gaineko debeku oro ezabatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Debeku hura errespetatu zuen amak, baita alargun egin zuen aro laburrean ere. banekien haur batek ezin zituela esan, eta debekuak hausteak ematen duen plazer ezkutuaz, amorru handiagoz esaten nuen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.

Legeak baimen edo debeku, agindu, xedatu, ezarri, zigortu edo saritu egiten du.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 55. orr.

Debeku askoren atzean ekonomia omen dago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 289. orr.

Arretaz irakurri nituen debeku guztiak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 191. orr.

Aho batez aitortzen dute etnologoek unibertsala dela intzestuaren debekua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.

Ostatuko arauak jakinarazi zizkidan, tartean, neskarik edo bestelakorik gelara eramateko debekua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 270. orr.

Solastatzeko eta pipatzeko debekuak bere horretan dirau.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 87. orr.

Lege «eskasa» dela salatu zuen, «debekuz beterik baitago».  Berria - Harian   2005-02-18

Etxe barrurako mintzaira ezkutua baikenuen hura, debekuz baino areago lotsaz baztertua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 80. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Etxe honetan debeku zorrotzak ditugu eta, beraz, ez zaitez arduratu, mesedez.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 90. orr.

Ez zuen hango agureek zituzten debeku itsusi eta errukarriak apurtzeko inolako asmorik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 28. orr.

Gizakiak trukerako berez duen joera horrexek bideratzen du -baldin agintari politiko edo moralen debeku arbitrarioren batek galarazten ez badu- lanaren banaketa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Argitxo gorria piztuta, sartzeko debeku iraunkor eta erabatekoaren ikur gisa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 50. orr.

Agindu eta debeku moralen, politika ororen, zientziaren beraren euskarri bakarra giza kontzientzia dela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 111. orr.

Baina debeku kristaua baino askoz lehenagotik ere, hagitz sinbologia aberatseko hegaztia izandu da belea munduko kultura guzietan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 77. orr.

Bost agindu zein debeku zentzuzkoren arrimuan hamar zentzugabe, alferrikakok egiten duela habia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.

Baina keinu hari zinezko debeku iritzi ez, eta neskaren ezpainetan pausatu zituen bereak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jakinekotzat jotzen da metropolien arteko merkataritzak ez dakarrela kolonietan ere berdin jarduteko baimenik, eta hauek debeku-egoeran geratzen dira beti.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 60. orr.

Debeku garaian, batez ere.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 96. orr.

Zuzentzaileek, ahal balute, kode penalak berak baino gehiago agintzen duen debeku-multzo batek esku eta hankaloturik ez baleude.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 67. orr.

Kitto! debeku agindu bat eskatuko dut, horixe da egingo dudana!  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 124. orr.

Bozketa egin zuten atzo Erresuma Batuko diputatuek leku publikoetan tabakoa erretzeko debeku proposamenen gainean, eta gehienak galarazpen osoaren alde agertu ziren.  Berria - Gaiak   2006-02-15

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Alderdi mugagaitz eta itzaltsu horretan sartzeko herabe gara, barne-debeku moduko bat daukagu ilunpe horren muinean barneratzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 54. orr.

Errudunei bizileku-debekua ezar liezaieke.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 21. orr.

5 eragozpena, traba. ik beherago 8.

Erromako Aita Sainduak berak larderiatzen ahal duela laiko nornahi, edozein bekatu hilgarri, naturaz gaineko legeak hautsiz edo hitzarmenak ez begiratuz edo zerbait debeku gaindituz, egin duelarik, zehazkiago adieraziko den bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 141. orr.

6 debeku izan da ad

Konradek bazuen babesleku bat, bere lagunarentzat debeku zena: musika.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 55. orr.

Debeku ziren hordikeria eta jokoak, dantzak eta kantak, himnoak kenduta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.

Ez zarete konturatzen nirean usu direla zuen sudurrentzat aspaldi debeku diren urrin gozoak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 38. orr.

Egia erran, Orthezen mutiko batek gogoko izan ditzakeen gauza gehienak ziren debeku.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 174. orr.

Debeku zela ibilgailurik handik aurrera pasatzea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 47. orr.

Debeku da erretzea, Gitane bat bada ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 207. orr.

Guretzat denak haizu eta besteri dena debeku ari behar girela?  Herria   2005-09-22

7 debeku izan du ad

Debeku genuen lubakietara jalgitzea; patioan estu genbiltzan, lau murruen artean itoak, eta hatsa hartzeko nora jorik ez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.

Nire muskuluek, eskuek, behatz puntek, ileak aurkitu zuten, antza, nire zerebroak debeku zuen memoria.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 139. orr.

Barka, adiskide maitea, ezein gogoeta debeku dut.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 477. orr.

8 gernu debeku gernua kanporatzeko eragozpena.

Errotariaren alaba gaixo zegoen; sabela handituta zuen, eta sabeleko handitu hori gernu-debeku batez okerragotu zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

-Gibeleko gaixotasun bat du, kronikoa, larria -erantzun zion Andresek, ohetik urrunduz, neskak entzun ez zezan -; hidropesia gernu-debekuarekin okertu da orain.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

9 debekuzko izlag

Azken hiru urteotan 56 bat borroka-zakur aurkitu ditu Bilboko Udaltzaingoak eta debekuzko zakurtegi ugari.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 96. orr.

Autoa kamioizalearen garajearen aurrean dago aparkaturik, debekuzko lekuan. Buru-belarri sartu ziren debekuzkoak zirelako xarma berezia zeukaten ekintza haietan, magian eta sorginkerietan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da debeku (3); debeku batez (3); debeku eta (10); debeku hori (13); debeku horrek (5); debeku horren (5); debeku hura (3); debeku osoa (3); debeku ziren (3); debekuak debeku (3); eta debeku (16); ezarritako debeku (3); zen debeku (3)

antxoaren gaineko debekua (3); aritzeko debekua (5); aurkako debekua (3); betetzeko debekua (3); bidaiatzeko debekua (5); bizitzeko debekua (8); bizitzeko debekua ezarri (4); da debekua (3)

debekua berretsi (5); debekua bertan behera (6); debekua beteko (3); debekua dela (4); debekua edo (3); debekua ekarri (3); debekua ere (6); debekua errespetatu (4); debekua eta (12); debekua ez (7); debekua ez da (4); debekua ezar (3); debekua ezarri (21); debekua ezarri zioten (4); debekua ezartzea (3); debekua hautsiko (5); debekua hautsiko balu (4); debekua izan (3); debekua jarri (7); debekua jarria (3); debekua jaso (8); debekua kendu (9); debekua kendu zuen (3); debekua kentzea (5); debekua kentzearen (3); debekua kentzeko (4); debekua luzatzeko (3); debekua salatu (5); debekua salatu zuen (3)

debekua zuen (3); du debekua (5); duen debekua (4); dute debekua (13); egiteko debekua (7); egoteko debekua (4); ekitaldiaren debekua (3); erabateko debekua (4); erabiltzeko debekua (5); ere debekua (5); erretzeko debekua (7); eta debekua (11); etxe hartako debekua (4); etxeko debekua (5); ez zuten debekua (3); frantzian bizitzeko debekua (3); gaineko debekua (8); hartako debekua (4); hartako debekua hautsiko (3); hurbiltzeko debekua (4); ibiltzeko debekua (6); joateko debekua (3); komunikatzeko debekua (4); kontrako debekua (3); politikoen debekua (4); sartzeko debekua (7); zen debekua (3); zien debekua (3); zuen debekua (6); zuten debekua (8)

baina debekuaren (3); bestelako debekuak (3); debekuak aurrera (3); debekuak debeku (3); debekuak ere (5); debekuak eta (5); debekuak ez (7); debekuak ez du (4); debekuaren alde (7); debekuaren alde egin (3); debekuaren aurka (3); debekuaren aurrean (6); debekuaren berri (16); debekuaren kontra (3); debekuaren ondoren (3); du debekuaren (3); ekitaldiaren debekuaren (3); eta debekuak (8); eta debekuaren (3); zuen debekuaren (3)

debekuari aurre (3); debekuari eustea (4); debekurik ez (5); eta debekuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus