Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dina 1 part adina, bezainbat. (-tzeko-ren eskuinean)

Uste baitu hura dela tamainako etsaia, bere neurriko etsaia, bere indarrak probatzeko dina den etsaia, eta harekin nahi baitu ikasi zer den beldurra sentitzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Elgetako atzelariari torneo batean sartzeko aukera eman diote, eta atzokoan bertan egoteko dina badela erakutsi zuen.  Berria - Kirola   2004-08-14

Hona hemen gu zure aurrean, geure erru eta guzti, zure aurrera aurkezteko dina ez bagara ere.  Elizen arteko biblia   Esd 9,15

Bera ez zen izan erregetzarako gai, ezta ezpata legendarioaren jabe izateko dina ere.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 54. orr.

Eta opari horiek hartzeko dina agertu behar zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 51. orr.

Nobeletan izan ohi da bataren kemena bestearen bihotza bereganatzeko dina; baina ni, nobelen egian ez sinesteaz gain, ez nintzen sentitzen zuretzako duina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 130. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Ezereza, izen baten dina egiten den momentutik, izatearen ohantzean etzaten da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

Kanpora aterarazten ditu, eta paper-biltzaileek ematen diotenarekin kafearen dina egiten omen du.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 77. orr.

Benetan luze genuen uda, urtaro oso baten dina!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 195. orr.

Zorioneko aroa eta zoriontsua ehun-urtea, nire ekintza famatuak argitara direnekoa, brontzezko irudien dina izanik edo marmol-harritan zizelaturik, nahiz oholetan pintaturik, geroko gerorako oroigarritzat!  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.

• 3 -en dina -en duina.

Bere auzo deabruaren gaiztakerietatik babesteko, San Migelek bere kabuz jaso zuen, itsasoaren erdian, goiaingeru baten dina izango zen egoitza hau.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.

Neskatxa kortejatzera datorren mutila, ez dela alegia haren dina.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 158. orr.

4 -en dinako izlag

Horra nire erasoaren xedea; horra nire dinako etsaia; horra erdietsi nahi dudan jomuga.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten dina (3); dina polizia (3); eta dina (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus