Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diptongo (orobat diftongo g.er.) iz silaba berean ahoskatzen diren bi bokalen multzoa.

Bi bokal-nolakotasun silaba bakarrean gertatzea da diptongoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 65. orr.

Oharmenaren gertakari interesgarria da, bokal biren bilkura ingurunetik isolatuta entzuten badugu (lan akustikorako programaren baten laguntzaz), zail gerta daitekeela bereiztea diptongoa ala hiatoa den entzuten duguna.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 66. orr.

Bestalde, ie diptongoa i@ bilakatu da, baina ie idazten da oraindik ere.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 182. orr.

Kontsonanterdiek osatzen dituzten goranzko diptongoak eta bokalerdiek osatzen dituzten beheranzkoak ere erritmikoki ezberdin dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.

Izan ere, diptongoa katemaila inplosiboaren kasu berezi bat baizik ez da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 90. orr.

Diptongoen monoptongazioa -asmilazioaren aldaera bat baizik ez dena-, [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 187. orr.

'O' batek eta 'e' batek ez baitute diptongoa osatzen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 47. orr.

Diptongoan den i bokalak bere ondorengo s eta ts busti eta x edo s eta tx bihurtu ditu, hurrenez hurren.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diptongoak eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus